Euskal izenak

Etorkizunean izango duzun seme edo alabarentzako izenen zerrenda bat osatu dugu orri honetan. Horri esker, euskarazko izen labur eta politak ezagutzeaz gain, izenaren jatorria eta esanahia zein diren jakin ahal izango duzu, eta izen hori bera duten pertsona ezagunen zerrenda bat ere erakutsiko dizugu.

Izen-zerrenda osatuz joango da; beraz, tartean behin begiratzea gomendatzen dizugu ;)

Ohiko galderak

Zein dira euskal izen ohikoenak?

Euskal Estatistika Erakundearen arabera, hauek izan dira euskal izen ohikoenak Euskadin 2020an eta 2022an.

Hauek dira gehien jartzen diren mutil-izenak: Martin, Markel, Julen, Oihan, Jon, Luka, Aimar, Aiur, Oier, Jon, Ibai, Luka, Danel, Ander, Luka, Izei eta Unax.

Nesken izen ohikoenak, berriz, hauek dira: Ane, June, Malen, Laia, Nahia, Maddi, Nora, Izaro, Alara, Irati, Haizea, Elene eta Mara.

Zein euskal izen daude naturarekin lotuta?

Hauek dira naturarekin lotura duten euskal izenetako batzuk:

  • Iraia (iradi edo iralekua)
  • Ibai
  • Izar
  • Lur
  • Haizea
  • Enara
  • Edurne
  • Hodei
  • Jare (aske, lokabe)
  • Izadi
  • Irati
  • Udane
  • Izei
  • Oihan
  • Kepa (arameoko kephas, haitza)
  • Uxue
  • Elaia (enara)
  • Haritz
  • Haran
  • Zuhaitz

Zein euskal izenek dute jatorria Erdi Aroan?

Hona hemen ideia batzuk.

  • Erdi Arotik dokumentatutako euskarazko mutil-izenak: Aner, Aimar, Ekai, Jeino, Kasi, Lain, Mairu, Neketi, Oier, Sanduru, Xurio, Zeian.
  • Eta hona hemen Erdi Arotik iritsi zaizkigun neskato-izenak: Aimara, Aiza, Irantzu, Santzia, Amorea, Amorosa, Uriarte.

Zein euskal izenek balio dute neskentzat zein mutilentzat?

Euskal izen asko neutroak dira, eta neskentzat zein mutilentzat balio dute. Hona hemen adibide batzuk:

  • Abodi
  • Adi
  • Ahots
  • Aiuri
  • Alai
  • Aldai
  • Amaiur
  • Amets
  • Ametz
  • Andia
  • Aoitz
  • Araitz
  • Argi
  • Aztiri
  • Badaia
  • Baia
  • Bihotz
  • Ekai
  • Elordi
  • Elur
  • Garai
  • Gorbeia
  • Haize
  • Handi
  • Hodei
  • Itzel
  • Izar
  • Izei
  • Kemen
  • Larraine
  • Lizar
  • Luzaide
  • Luze
  • Maren
  • Muxika
  • Oiz
  • Zorion
  • Udalatx