Euskadin eta Nafarroan irakurri eta entzun ohi dugun izenetako bat da Maddi. Gainera, ospe handia hartu duenez, aukera interesgarria da jaioberriei jartzeko.

Laburra eta erraz ahoskatzekoa izateak ekarri dio ospea euskarazko izen honi. Ohikoa izaten da beste hizkuntza batzuetako izenekin batera entzutea.

Maddi izenaren jatorria

Maddi izena euskal kulturatik dator; zehazki, Maritik.

Mari da gure mitologiako figura nabarmenena. Gainerako izaki jainkotiarren gainetik dago jainkosa hori. Izen ugari ematen zaizkio, eta forma askotan agertzen da; hala ere, emakume eder gisa gorpuzten da gehienetan.

Indar handiko itxura du; lur sakonean bizi da, eta haitzuloetara ateratzen da argia eta misterioa ekartzera. Marik ekaitz eta erauntsiak ekartzen ditu, baina gurtzen dutenez ere errukitzen da, eta kanpoko munduko arriskuetatik babesten ditu. Zuhurra da oso, eta errukirik gabe zigortzen ditu gezurtiak, lapurrak eta emandako hitza betetzen ez dutenak.

Europako sinesmen zaharren aztarna sakratu bat da, eta lotura estua du Pirinioetako Dama Zuriarekin. Diotenez, Bizkaiko laugarren jaunarekin elkartu zen, eta ondorengoak izan zituzten. Gainera, gure kulturan ohikoa da Mariaren laburdura, Mari, erabiltzea beste izan batzuk sortzeko, zeinak gizonezkoen izenetan edo tokiko toponimoetan oinarritzen baitira; hala, Marik gure historian eta tradizioetan duen ondarea eta eragina betikotu da.

Gaur egun, 3.000 emakumek baino gehiagok dute Maddi izena. Batez beste 13 urte dituzte. Bistakoa denez, guraso ugarik aukeratu dute izen hori beren alaba jaioberrientzat.

Maddi izenaren esanahia

Maddi izenak maite duena esan nahi du, eta Maider izenetik dator. Esanahi hori dela-eta hautatu du familia askok izena. Gainera, esaten da izen hori dute pertsonak alaiak, irudimen handikoak eta beren helburuak lortzeko saiatuak direla.
Bestalde, Maddi izeneko emakume askori Mai esaten zaie.

Maddi izeneko emakumeak

Hona hemen beren esparruetan erreferente diren Maddi izeneko emakume batzuk:

  • Maddi Ane Txoperena: kazetari, idazle eta bertsolaria.
  • Maddi Sarasua: bertsolaria.
  • Maddi Zubeldia Arozena: abeslari, idazle eta dramaturgoa.
  • Maddi Agirre Epelde: bertsolaria.
  • Maddi Barber: zinemagilea.
  • Maddi Oihenart: abeslaria.
  • Maddi Bengoetxea Erriondo: eskubaloi-jokalaria.
  • Maddi Noguera: abeslaria.

Nola idazten da Maddi izena beste hizkuntza batzuetan?

Maddi izena euskarazkoa den arren, aldaerak ditu milioika hiztuneko beste hizkuntza batzuetan.

Hizkuntza Itzulpena
Alemana

Marie, Maria

Bretoiera

Mai, Mari

Katalana Maria
Gaztelania

María

Ingelesa Maddy, Mary
Frantsesa Maidy, Marie
Nederlandera Miet, Marja
Italiera Maria
Poloniera Maria
Portugesa

Maria

Errumaniera Maria
Errusiera Maria