Prentsa Oharrak

Prentsa Oharrak

Bizkaia Euskaltel Digital Centerrek gaikuntza teknologikoa bultzatuko du udazkenean, 46 tailerren eta programazio berri baten bidez

Bizkaia Euskaltel Digital Centerrek, Euskaltel Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako gaikuntza digitaleko zentro aitzindariak, programa indartu batekin ekiten dio udazkenari, martxan dagoenetik lehen hilabeteak igaro diren honetan. Ekainean jarri zen abian, teknologia-kanpalekuen eta herritarrentzat irekitako lehen prestakuntza-saioen eskutik, eta ordutik zabaldu duen eskaintza handitu egingo da datozen hilabeteetan, guztira 220 prestakuntza-ordu emango dituzten 46 tailerren bidez, zeinetatik 34 hasierako mailakoak baitira eta beste 12 tarteko mailakoak.

Prentsa Oharrak

Euskaltel, 6G teknologiarako prestatzen

Euskaltel, Euskadi eta Nafarroako komunikazio-operadore liderra, 6G teknologiarako prestatzen ari da MasOrange taldearekin —telekomunikazioen merkatu espainiarreko lehena, bezero-kopuruari erreparatuta—. Taldeak Ericssonekin batera probatu du sare mugikorra 6 GHz-eko bandan, kontuan izanik funtsezkoa izango dela 6Ga hedatzeko (3,5 GHz-eko banda 5Grako izan den bezalaxe).

Prentsa Oharrak

Euskaltel bere sarea prestatzen ari da, bezeroek ahalik eta gehien goza dezaten eguzki-eklipse historikoaz

Euskaltelek bere sarea monitorizatzeko dispositibo berezi bat aktibatu du Euskadin eta Nafarroan, abuztuaren 12ko eguzki-eklipsea dela eta. Izan ere, eklipsea ikusi ahal izango den guneetan bisitari-kopurua asko handitzea espero da, eta Euskaltelek behar bezala erantzun nahi dio hazkunde horri. Gogoratu behar da 1912ko abuztuaren 30etik gure lurraldean ikusi ahal izango den lehen eklipse osoa izango dela.

Prentsa Oharrak

Wi-Fi 7 jarri du martxan Euskaltelek, lau aldiz azkarrago nabigatzeko

Euskaltelek Wi-Fi 7 bideratzailea merkaturatu du, etxe eta negozioetarako haririk gabeko teknologia berri bat, etorkizuneko aplikazioei ateak irekitzen dizkiena. Berrikuntza honi esker, telekomunikazio-merkatuko abangoardian kokatu da euskal telekomunikazio-operadorea, 10 Gb/s-eraiko zuntza (XGSPON), Wi-Fi 6E eta 5GStand Alone (SA) merkaturatu zituenean egin zuen bezala.n