Euskaltelek bere sarea monitorizatzeko dispositibo berezi bat aktibatu du Euskadin eta Nafarroan, abuztuaren 12ko eguzki-eklipsea dela eta. Izan ere, eklipsea ikusi ahal izango den guneetan bisitari-kopurua asko handitzea espero da, eta Euskaltelek behar bezala erantzun nahi dio hazkunde horri. Gogoratu behar da 1912ko abuztuaren 30etik gure lurraldean ikusi ahal izango den lehen eklipse osoa izango dela.
Euskadi eta Nafarroa eguzki-eklipse osoaren zerrendan sartzen dira; beraz, oso gutxitan gertatzen den fenomeno astronomiko baten lekuko izango dira. Euskal herritarrek egun horretan datu asko kontsumituko dituztela aurreikusten denez, Euskaltel berariazko parametrizazio bat egiten ari da bere sareko trafiko handiko egoeretarako. Neurri horri esker, trafikoa arinago kudeatuko da, eta sarearen ahalmena handitu egingo da Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.
Lan horien bidez, Euskaltelek ziurtatu nahi du sarearen ahalmena eta errendimendua ahalik eta konektibitate-esperientziarik onena bermatzeko bestekoak izatea, eta berme osoz erantzun nahi dio mende honetako fenomeno astronomiko handi horrek eragingo duen zirkulazio-hazkunde puntualari.
Hala, Euskaltelek berriro ere konpromisoa hartzen du bezeroei zerbitzu-kalitate onena eskaintzeko. Aldi berean, egungo kontsumo digitaleko patroietara egokitzen da. Horrela, konpainiak bermatzen du erabiltzaileek modu intentsiboan erabili ahal izango dituztela bideoak, sare sozialak eta hodeiko zerbitzuak, eta senitartekoekin eta lagunekin partekatu ahal izango dituztela beren momenturik onenak.
Udan konektibitatea bermatzeko esku-hartzeak
Sareko hobekuntza horiez gain, mantentze- eta indartze-lanak egin ditu Euskaltelek azken hilabetean, udaldian izango den bisita-kopuruaren igoerari erantzuteko. Zehazki, ehun esku-hartze inguru egin ditu Euskaltelek bere mugikor-sarean, EAEko 55 udalerritan, zerbitzuen ahalmena eta kalitatea bermatzeko, trafiko-gailurrak izaten baitira kostaldean uda-sasoian izaten den biztanleria-igoeraren ondorioz.
Udako kanpainaren helburua da datu mugikorren eskaera gero eta handiagoari erantzutea. Hala, Euskaltelek bere azpiegitura egokitzen jarraitzen du, esperientziarik onena eskaintzeko lurralde osoan dituen bezeroei.
