Bizkaiko musika-jaialdirik enblematikoenaren, Bilbao BBK Live-ren, hornitzaile teknologikoa eta konektibitate-partner esklusiboa izango da Euskaltel. Lankidetza horrek indartu egiten du markak Euskadiko eta Europako kultura- eta musika-ekitaldi garrantzitsuenetako batekin duen lotura historikoa.
Izan ere, telekomunikazio-konpainia laranjak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Last Tour-ekin, jaialdiaren antolatzaileekin, musika-jaialdia egingo den egunetan (uztailak 9, 10 eta 11) konektagarritasun onena bermatuko duen soluzio teknologikoa inplementatzeko. Aliantza berri hau urrats bat gehiago da ekitaldian soluzio teknologiko aurreratuak integratzeko.
Konektibitatearen partner esklusiboa den aldetik, Euskaltelek berariazko azpiegitura bat eskainiko du jaialdiak irauten duen bitartean, komunikazio azkarrak, egonkorrak eta ahalmen handikoak ziurtatzeko. Aurreikusitako soluzio teknologiko nagusien artean, hauek nabarmentzen dira: azken belaunaldiko 5G estaldura-sareak eta errepikagailu-sistemak, 5G SA sare bidezkoak eta kalitate-bermedunak, eta Euskaltelen zuntz dedikatu bidez konektatuak. Zuntz horrek aukera ematen du Interneteko konexio esklusibo bat izateko, beste bezero batzuekin partekatzen ez dena, eta, hala, banda-zabalera % 100 bermatzen da. Azpiegitura horri esker, konexio azkarra eta abiadura handikoa eskainiko zaie Kobetamendin bilduko diren milaka parte-hartzaileei, eta jaialdiaren barne-funtzionamendua indartuko da.
Halaber, Euskaltelek ekitaldiaren ekoizpen-, eragiketa- eta komunikazio-ekipoetarako sare korporatibo esklusibo bat jarriko du antolatzaileen esku, zuntz optiko dedikatu bidezko Interneteko konektagarritasuna duen rack bat prestatuko baitu.
Lankidetzak agerian uzten du telekomunikazioak estrategikoak direla kultura-ekitaldi handietan. Izan ere, ekitaldi horietan, konektibitatea funtsezko elementu bihurtu da, bai publikoaren esperientziarako, bai funtzionamendu teknikorako eta antolaketarako.
Euskaltel eta vivoren presentzia nabarmena jaialdian
Jaialdiak iraungo duen hiru egunetan, Euskaltelek eta vivo konpainia teknologikoak presentzia nabarmena izango dute, zenbait marka-ekintzaren bidez. Merchandising esklusiboa banatuko da, hala nola bi marken irudiarekin okasiorako propio diseinatutako txapelak. Gainera, lankidetzaren berri emango da eszenatoki nagusietako pantailetan kontzertuetan, eta publikoa “Friends Cam” izeneko ekintza dibertigarri batekin dinamizatuko da.
Bilbao BBK Live-ri buruz
Bilbao BBK Live Iberiar penintsulako eta Europako erreferentziako jaialdietako bat da. Urtero egiten da, uztailaren erdialdean, Espainiako iparraldean, Euskal Herrian, eta 12 eszenatoki, estatuko eta nazioarteko artista ospetsuak eta paraje natural pribilegiatua eskaintzen ditu.
