Azaroaren 26an piztuko dituzte Gasteizen 2026ko Gabonetako argiak, eta jaien hasiera markatuko du ekitaldiak. Gasteizko 2026 - 2027ko Gabonetako egitarauan nabarmentzekoak dira, besteak beste, azokak, noria erraldoia, izotz-pista eta Gabonetako Haur Parkea (PIN), Florida parkeko jaiotza, eta Olentzeroren eta Mari Domingiren eta Errege Magoen desfileak. Guztiaren berri emango dizugu hemen.
Noiz piztuko dituzte 2026-2027ko Gabonetako argiak Gasteizen?
Azaroaren 26an (osteguna), 18:00etan, piztuko dituzte Gasteizen 2026-2027ko Gabonetako argiak, Plaza Berrian.
Baina egitaraua pixka bat lehenago hasiko da, 17:30ean, eta musika izango da protagonista.
Artea Musika Antzerkiak eta Izartza eta Taupada Txiki abesbatzek hartuko dute parte ekitaldi berezi horretan, eta, jakina, ez da faltako doako txokolate beroa: 700 errazio banatuko dira.
2026ko azaroak 26, osteguna
- 17:30etik aurrera, Plaza Berrian: Artea Musika Antzerkia eta Izartza eta Taupada Txiki abesbatzak.
- 18:00 h. Plaza Berria: Gasteizko 2026-2027ko Gabonetako argiak pizteko ekitaldia, Montes Solidarios elkartearen eskutik.
- Plaza Berria: txokolate beroa (doan)
Hain zuzen ere, bada nobedade bat aurten: 13 metroko Gabonetako zuhaitz argidun bat izango da Plaza Berrian.
Gasteizko 2026-2027ko Gabonetako egitaraua
Gabonetako azokak, Floridako jaiotza, izotz-pista, noria, Europa Biltzar Jauregiko Gabonetako Haur Parkea, Olentzero eta Mari Domingi edo Errege Magoak Gasteizko 2026-207ko Gabonetako egitarauaren ekitaldi gozagarrietako batzuk baino ez dira.
Oraindik ez da aurkeztu ekitaldi guztiak biltzen dituen egitaraua, baina, aurkeztu bitartean, Gabonetan sekula falta ez diren ekitaldi klasikoen eta dagoeneko ezagutzen diren nobedade batzuen berri emango dizugu hemen.
Gasteizko 2026-2027ko Gabonetako azokak
Erosi artisau-lanak, bertako produktuak edo artea Gasteizko 2026-2027ko Gabonetako azoketan. Hona hemen Gasteizko azoka txikien eskaintza:
- Gabonetako azoka Independentzia kalean eta Urrezko Zeledonen plazan: 2026ko abenduaren 15etik 2027ko urtarrilaren 6ra.
- Aenkomer-en Gabonetako azoka, Florida parkean.
- Gabonetako nekazaritza-azoka Plaza Berrian: 2026ko abenduaren 17a (Eguberrien aurreko osteguna).
- Lan ta lan Gabonetako Artisau Azoka, Probintzia plazan: 2026ko abenduaren 14tik 2027ko urtarrilaren 5era arte.
- Gasteizko Mazoka ilustrazio-azoka Montehermoso Kulturunean: 2026ko abenduaren 18, 19 eta 20an.
Gasteizko 2026-2027ko Gabonetako noria

Argazkia: Gasteizko Udala
Andre Maria Zuriaren plazan egongo da aurten ere Gasteizko 2026-2027ko Gabonetako Noria. Oraindik ez dago erabakia noiz zabalduko duten, baina litekeena da Gabonetako argiak pizten dituzten egunean zabaltzea, iaz bezala.
Hemen kontatuko dizkizugu nobedade guztiak, ordutegien berri izan dezazun.
2026-2027ko izotz-pista eta Gabonetako Haur Parkea
Bi klasiko hauek ez dute sekula huts egiten: izotz pista eta Gabonetako Haur Parkea.
Gasteizko 2026-2027ko izotz-pista Florida Parkean instalatzen da. Argitaratu bezain laster, hemen zehaztuko dizugu zer egunetan zabalduko duten eta zer ordutegirekin.
Gasteizko 2026-2027ko Gabonetako Haur Parkea (PIN): Europa Biltzar Jauregian egon ohi da 10 egunez gutxi gorabehera, familien eta 14 urtera bitarteko haurren gozagarri. Laster jakingo ditugu jolas, jarduera eta ikuskizun ugari eskaintzen dituen guneari buruzko xehetasunak.
Gasteizko Florida parkeko jaiotza
Gasteizko 2026-2027ko jaiotzen artean, nabarmentzekoa da Florida parkekoa. Izan ere, inork ez du galdu nahi bertako artistek egindako tamaina errealeko figurak eta haitzuloa ikusteko aukera.
Sarrera doakoa da.
Eta laster jakingo dugu zer ordutegi izango duen.
Olentzero eta Mari Domingiren 2026ko desfilea
Olentzero eta Mari Domingi 2026ko abenduaren 24an (osteguna) iritsiko dira Arabako hiriburura. Goizean, udaletxean elkartuko dira haurrekin, eta, arratsaldean, Olentzeroren eta Mari Domingiren 2026ko desfilea izango da ikusgai Gasteizko kaleetan barrena.
Esteka honetan dauzkazu bisitaren eta desfilearen ordutegiak:
Gasteizko 2027ko Erregeen desfilea
2027ko urtarrilaren 5ean (asteartea), Meltxor, Gaspar eta Baltasar Gasteizko kaleetan barrena ibiliko dira 19:00etatik aurrera, gutxi gorabehera.
Horren aurretik, goizean, egiteko asko izango dituzte tren-geltokira iritsi ostean. Plaza Berrian egingo dute agurra, eta Goiuri Jauregian egingo diete harrera haurrei.
Informazio hau guztia eguneratuko dugu, garaiz jakin ditzazun Gasteizko 2027ko Errege Desfilearen ordutegia eta ibilbidea.
Gasteizko 2026-2027ko Gabonetako beste jarduera batzuk

Argazkia: Gasteizko Udala
Pixkanaka, badugu Gasteizko 2026-2027ko Gabonetako egitarauko beste jarduera batzuen xehetasunen berri. Hona hemen batzuk:
- Haurrentzako Ikuskizunen XXIII. Erakustaldia: 2026ko abenduaren 26, 27 eta 28an, 18:30ean, Mendizorrotzako kiroldegian. Sarrerak salgai Udalaren webgunean abenduaren 10eko goizeko 8:30etik aurrera.
- 2026ko “Kandelen gaua” bisita gidatua: 2026ko abenduaren 18an eta 28an, 18:00etan. Sarrerak salgai hemen
- Haurrentzako ikuskizunak gizarte-etxeetan: 2026ko abenduaren 26tik 2027ko urtarrilaren 4ra.
- Abesbatzen kontzertuak Gasteizko plaza eta kaleetan.
- Fanfarreak eta animazioa kaleetan.
- Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren urte-amaierako kalejira: 2026ko abenduaren 31n, arratsaldez.
- Gasteizko 2026ko San Silvestre herri-lasterketa: 2026ko abenduaren 31n, Mendizabalako aparkalekutik abiatuta.
Hori guztia eta askoz gehiago duzu zain 2026-2027ko Gasteizko Gabonetan.
Goiburuko irudiaren iturria: Gasteizko Udala
