Presta zaitez 2026ko Gabonetan Bilboz gozatzeko: izotz-pista bat egongo da Areatzako kaian, eta izotz-txirrista bat Erripako kaian, 2026ko azaroaren 24tik 2027ko urtarrilaren 10era. Bietarako sarrerak nola erosi kontatuko dizuegu, bai eta datak, ordutegiak eta prezioak zein izango diren ere.
2026–2027ko Bilboko izotz-pista

Irudia: Bilboko Udala
Aurten ere, dibertsiorik ez da faltako Areatzako kaian, Bilboko 2026ko izotz-pistarekin.
702 metro koadroko izotz pista batean patinatzeko aukera izango duzu.
Bilboko izotz-pistan patinatzeko, 3 urte izan behar dira gutxienez, eta 3 urte bitarteko umeek heldu batekin joan beharko dute.
Bilboko 2026–2027ko izotz-pista: ordutegia
Zer ordutegi du Bilboko 2026ko izotz-pistak? Pista egunero egongo da irekita, 2026ko azaroaren 24tik 2026ko urtarrilaren 10era bitartean.
Bilboko 2026ko izotz-pistaren ordutegia: 2026ko azaroak 24 - 2027ko urtarrilak 10
- Egunero: 11:00 - 15:00 eta 16:00 - 22:00.
- 2026ko abenduaren 24an eta 31n: 11:00 - 15:00 eta 16:00 - 19:00.
- 2026ko abenduaren 25ean eta 2027ko urtarrilaren 1ean: 12:00 - 15:00 eta 16:00 - 22:00.
Bilboko 2026–2027ko izotz-pista: prezioak
Zein egunetan joango zaren aukeratu baduzu, Bilboko 2026ko izotz-pistaren prezioaren berri emango dizugu orain.
Sarrera bakoitzak 1 ordurako balio du.
- Sarrera orokorra: 8,5 €.
- Sarrera murriztua (ikasleak, familia ugariak eta 20 pertsona edo gehiagoko taldeak): 5 €.
- Izotz-pistaren + izotz-txirristaren prezioa: 7 €.
- Doan: behar bereziak dituzten kolektiboak eta pertsonak. Behar bereziak dituzten pertsonen elkarte eta taldeek aldez aurretik erreserbatu behar dute eguna eta ordua, 946664390 telefonora deituz.
Nahitaezkoa da eskularruak eramatea; ez badituzu, izotz-pistan bertan eros ditzakezu 2,5 €-ren truke.
Bilboko 2026–2027ko izotz-pista: sarrerak erostea
Bilboko 2026 - 2027ko izotz-pistako sarrerak leihatilan bertan eros ditzakezu. Ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserbatzea.
Taldeek aldez aurretik erreserbatu behar dituzte sarrerak, 946664390 telefonora deituz.
2026 - 2027ko Bilboko izotz-txirrista

Irudia: Bilboko Udala
Izotzean irristatzea gustatzen bazaizu, txirrista duzu aukerarik onena: itsasadarraren beste aldean izango duzu, Erripako kaian.
Bilboko 2026ko izotz-txirristak hiru errei ditu, eta 2 urtetik gorako haurrak ibil daitezke.
2 urteko haurrek heldu batekin joan behar dute lera bikoitz batean. 3 urtetik aurrera, lera bikoitza eta indibiduala erabil ditzakete.
Bilboko 2026 - 2027ko izotz-txirrista: ordutegia
Bilboko 2026 - 2026ko izotz-txirristaren ordutegia izotz-pistaren ordutegiaren berdina da. Hauxe da:
Bilboko 2026ko izotz-txirristaren ordutegia: 2026ko azaroak 24 - 2027ko urtarrilak 10
- Egunero: 11:00 - 15:00 eta 16:00 - 22:00.
- 2026ko abenduaren 24an eta 31n: 11:00 - 15:00 eta 16:00 - 19:00.
- 2026ko abenduaren 25ean eta 2027ko urtarrilaren 1ean: 12:00 - 15:00 eta 16:00 - 22:00.
Bilboko 2026 - 2027ko izotz-txirrista: prezioak
Zer prezio du Bilboko 2026ko izotz-txirristak?
3 jaitsiera sartzen dira prezioan:
- Sarrera orokorra: 5 €/pertsona lera indibidualean eta 8 € lera bikoitzean.
- Sarrera murriztua (ikasleak, familia ugariak eta 20 pertsona edo gehiagoko taldeak): 3 €: 30 minutuz ibiltzeko aukera ematen du.
- Izotz-pistaren + txirristaren prezioa: 7 €.
Bilboko 2026 - 2027ko izotz-txirrista: sarrerak erostea
Izotz-pistaren kasuan bezala, Bilboko 2026 - 2027 izotz-txirristarako sarrerak erosteko ez dago aurrez erreserbatu beharrik, zuzenean eros baititzakezu leihatilan.
Taldeek aldez aurretik erreserbatu behar dituzte sarrerak, 946664390 telefonora deituz.
Ez pentsatu bi aldiz. Gabon hauetan, hartu patinak eta/edo lera, eta zatoz gozatzera!
A, izotz-pista eta -txirrista dira txikienen Gabonetako plan gogokoenak Bilbon, baina askoz gehiago ere badago. Eman begiratu bat gure blogeko beste post honi ere, Bilboko 2026ko Gabonetako programazioak eskaintzen dizun guztiaren berri izateko. Gabonetako azoka, lantegiak, haurrentzako jarduerak…
Goiburuko irudiaren iturria: Bilboko Udala.
