Bilboko 2024–2025 Gabonetako argiak piztearekin batera, jarduera-programa mardul bat hasiko da, hain jai bereziak goza ditzazun. Areatzako Baso Magikoa, Kale Nagusiko argi urdinak eta beste zenbait klasikoz gain, ikusgai izango dituzu zuhaitzak, azoka, jaiotzak, Olentzero eta Mari Domingi, Erregeen Kabalgata, haurrentzako jarduerak eta, oro har, Bilboko 2024–2025 Gabonetako ikuskizunak. Argiak noiz pizten diren kontatzeaz gainera, programa osoa emango dizugu, Bilbon Eguberrietan zer egin dezakezun jakin dezazun.
Noiz pizten dituzte 2024–2025 Gabonetako argiak Bilbon?
Bilboko 2024 – 2025 Gabonetako argiak azaroaren 27an piztuko dira, asteazkenarekin, 20:00etan, Casilda Iturrizar parketik, eta argi eta musika-tunel berri handi handi bat estreinatuko da han gainera.
2024–2025 Gabonetako argien ordutegia Bilbon
Non ikus daitezke 2024 –2025 Gabonetako argiak? Hemen behean uzten dizugu ordutegia, argia pizteko ekitaldira joan zaitezen.
- 2024ko azaroaren 28tik 2025eko urtarrilaren 6ra: 18:00 – 22:00
Non ikus daitezke 2024 –2025 Gabonetako argiak?
Bilboko 2024 –2025 Gabonetako argien berritasunen artean, argia eta soinua uztartzen dituzten bi instalazio ikusgarri jarriko dituzte Moyua plazan eta Casilda Iturrizar parkean.
Horretaz gainera, Gabonetako ohiko argiztapena ere izango da hiri osoan banatuta:
- Udaletxea: fatxadaren argiztapena, Gabonetako zuhaitza, Gabonetako bola handia eta Bilboko baldosa.
- Areatzako Baso Magikoa, 120 zuhaitz argiturekin.
- Kale Nagusiko argi urdinak.
- Olentzero eta Mari Domingi Emakumeen Plazan.
- Urrezko Balea Handia udaletxe aurrean, Uribitarteko kaian.
- Argi-tunel handia, hirurogeita hamar metrotik gorako luzerakoa, eta musika Casilda Iturrizar parkean. Soinu-paseak 18:30ean, 19:30ean eta 20:30ean.
- Argiztatutako baldosa erraldoiak hiriko leku hauetan:
- 1. barrutia Eugenio Olabarrieta plaza, Zorrotzaurren.
- 2. barrutia Arabella auzoa.
- 3. barrutia Garaiko lorategiak, Txurdinagan.
- 4. barrutia Basarrate Landa, Santutxun.
- 5. barrutia Ibaizabal Landa, Abusu auzoan.
- 6. barrutia Ercilla kalea, Indautxun.
- 7. barrutia Camilo Villabaso eta Diaz Emparantza kaleen elkargunea, Errekalden.
- 8. barrutia Azoka plaza, Zorrotzan.
Aipamen berezia merezi dute Bilboko 2024–2025 Gabonetako zuhaitzek. Jarraian kontatuko dizugu non egongo diren.
Bilboko 2024–2025 Gabonetako zuhaitzak
Bizkaiko hiriburua da Gabonetako zuhaitz gehien jartzen dituen hirietako bat: harro asko banatzen ditu 55 arbola baino gehiago barruti guztietan.
Udaletxe plazakoak, Arriaga plazakoak eta Indautxu plazakoak bihurtu dira hiriko adierazgarrienak, baina askoz zuhaitz gehiago jarriko dituzte Bilboko 2024-2025 Gabonetan.
Guztira 57 zuhaitz izango dira, eta horien artean zuhaitz erraldoi berri bat jarriko dute Moyua plazan, musikaz lagunduta gainera (19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan).
2024–2025 Gabonetako azoka Bilbon
Bilboko 2024–2025 Gabonetako azokak bost etxola gehiago izango ditu aurten; hala, 26 postutan barrena ibili ahalko zara, Gabonetako opariak eros ditzazun.
Gabonetako azoka Erripako kaian egongo da zabalik 2024ko abenduaren 5etik 2025eko urtarrilaren 5era.
Bilboko 2024–2025 Gabonetako azokaren ordutegia (Erripako kaian):
- Egunero: 11:30 - 14:30 eta 16:30 - 21:00.
- Itxita: 2024ko abenduaren 25a eta 2025eko urtarrilaren 1a.
Gabonetako erosketak egiteko beste toki bat Areatzako kaia izango da, han jarriko baitute Gabonart, Bilboko Gabonetako Artisau Azoka.
Azoka 2024ko abenduaren 13tik 2025eko urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik.
Bilboko 2024 – 2025 Gabonetako Artisau Azokaren ordutegia (Areatzako kaian):
- Egunero: 11:00 - 14:30 eta 17:00 - 20:30.
- 2024ko abenduaren 24an eta 31n: 11:00 - 15:00.
- Itxita: 2024ko abenduaren 25a eta 2025eko urtarrilaren 1a.
2024–2025 Gabonetako haur-karpa Bilbon
Bilboko 2024–2025 Gabonetan txikiekin zer egin asmatu nahian bazabiltza, ederki pasatuko duzue Erripako kaian, “Gabonetako ametsen faktoria” jarduera-karpan, 2024ko azaroaren 22tik 2025eko urtarrilaren 5era.
450 metro karratuko haurrentzako espazio estali horretan, makina bat emanaldi eta jarduera eskainiko dituzte 12 urte bitarteko haurrentzat.
Bi eremutan banatzen da: Baso Magikoa (3-6 urte), ludoteka, tailerrak edo gutun-postontzia dituen zatia; eta Ganbara (6-12 urte), ipuin-kontalaria, sorkuntza-gunea...
Sarrera doan da, baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea esteka honetan edo karpan bertan.
Bilboko 2024–2025 Gabonetako haur-karparen ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 16:00 - 20:30.
- Asteburu eta jaiegunak: 11:00 - 14:00 eta 16:30 - 20:30.
- 2014ko abenduaren 24a eta 31, eta 2025eko urtarrilaren 5a: 11:00 - 14:00.
- Itxita: Abenduaren 25a eta 2025eko urtarrilaren 1a eta 6a.
Haurrentzako jarduera gehiago: izotz-pista eta PIN Bilbao
Txikiekin egiteko moduko beste jarduera bat Bilboko 2024–2025 izotz-pista eta txirrista izango dira, eta 2024ko azaroaren 22tik 2025eko urtarrilaren 6ra egongo dira zabalik, Areatzako kaian. Esteka honetan eskura dezakezu informazio guztia:
Txikiek eguberri-jaietan bikain goza dezaten, Umeen Gabonetako Parkea edo PIN Bilbao 2024–2025 antolatu dute BECen, 2024ko abenduaren 14tik 2025eko urtarrilaren 5era bitartean. Jarraian kontsultatu ditzakezu eskura izango diren atrakzio, kirol eta jolas-jarduera guztiak:
Zer egin 2024–2025 Gabonetan Bilbon
Bilbon 2024–2025 Gabonetan egin beharrekoen artean, nahitaez aipatu beharrekoak dira jaiotza-erakusketak.
2024–2025eko Gabonetako jaiotzen artean, nabarmentzekoak dira Pausoen Museoan, Arte Sakratuaren Museoan edo Erriberako Merkatuan ikus ditzakezunak.
Bilboko 2024-2025 Gabonetako kultura- eta aisia-programa osatzeko, ikuskizun ugari aurkeztu ditu Bilboko Udalak.
Urtero bezala, makina bat ekitaldi izango dira, hala nola antzerkia, dantza, magia, txotxongiloak, zirkua, kontzertuak, euskal folklorea, kirolak, euskal pilota eta abar.
2024ko abenduaren 23an, Bilboko kaleek ilusioz gainezka egingo dute Bilboko Olentzeroren etorrerarekin (2024), Mari Domingi eta Galtzagorriak lagun dituela, eta 2025eko urtarrilaren 5ean, berriz, Erregeen Kabalgatarekin (2025). Esteka hauetan kontsultatu ditzakezu ordutegiak eta ibilbideak:
- 2024Ko Olentzero eta Mari Domingiren desfilea Bilbon: abenduaren 23a.
- Bilboko Errege Kabalgata 2025: urtarrilaren 5a.
Horrelakoxeak dira Bilboko 2024–2025 Gabonak! Ikusten duzunez, programa bete-betea, hain data bereziez goza dezazun.
Goiburuko irudia: Bilboko Udala