“Bidean bat gara” da 2026ko Nafarroa Oinezen leloa, eta urriaren 18an ospatuko da Nafarroako ikastolen aurtengo jaia. Aurten, bi ikastolek antolatuko dute: Vianako Erentzun ikastolak eta Zizur Txikiko San Fermin ikastolak. Hemen duzu informazio guztia datari, ordutegiei eta jardueren programari buruz. Euskaltelen kukaña ere eramango dugu! Abesti ofiziala entseatzen has zaitezke.
2026ko Nafarroa Oinez: Euskaltelen kukaña bizikletaz
Euskaltel konprometiturik dago gure kulturarekin eta hizkuntzarekin; beraz, aurten ere ez dugu hutsik egingo Nafarroa Oinezekin dugun hitzorduan.
Segur aski jakingo duzunez, bizikleta da gure pasio handietako bat; beraz, 2026ko Nafarroa Oinezera Kukaña Bizikletaz joko tradizionala eramatea bururatu zaigu, familian ondo pasatzeko modu zoragarria baita.
Jokoaren mekanika erraza da: zirkuitu bat egin behar da horretarako bereziki muntatutako bizikleta batez, eta zapia beste inork baino lehen hartzen saiatu.
Nork har dezake parte? 7 urtetik gorako haur guztiek.
2026ko Nafarroa Oinez, Vianan eta Zizurren

Nafarroa Oinez aukera paregabea da familian gozatzeko, eta, aurten, 2026an, Vianan eta Zizurren ospatuko da.
Erentzun ikastola Vianan dago, eta 1978an sortu zen. Erentzun ikastola kultura-dinamizatzailea da, eta euskararen erabilera eta euskal kultura zabaltzeko ekintza ugari antolatzen ditu, hala nola Olentzero, Santa Ageda, dantza-jaialdiak eta artisau-azoka.
San Fermin ikastola Zizurren dago, 1965ean sortu zen, eta gaur egun Nafarroako ikastolarik handiena da. Helburu du euskaldun eleaniztunentzako hezkuntza integrala eta pertsonalizatua garatzea, kultura euskalduna errotzea eta bizitzea, eta mundura zabaltzea.
2026an, Vianako Erentzun ikastola eta Zizurreko San Fermin ikastolak dira Nafarroako ikastolen jaiaren antolatzaileak, eta, hala, Nafarroa Oinez hartu duten herrien zerrendan berriz sartuko dira. Lehen ediziotik (Etxarri Aranatzen eta Altsasun egin zen 1981ean), lema-, logo-, leku-, kantu- eta jarduera-sorta ederra batu dugu, betiere gure hizkuntza, euskara, protagonista nagusi izanik.
2026ko Nafarroa Oinezen egitaraua
Presta zaitez erronkaz, kirolez, aisialdiz, musikaz eta dibertimenduz beteriko egun bat igarotzeko Vianan eta Zizurren, urriaren 19an, igandearekin.
Oraindik ez da argitaratu 2026ko Nafarroa Oinezen egitarau osoa, baina seguru ez direla falta izango ipuin-kontalariak, herri-kirolak, haurrentzako jarduerak eta jolasak, konpartsak eta beste gauza asko.
Egitarauko jarduera guztiak kontatuko dizkizugu argitaratzen denean.
"Bidean bat gara", 2026ko Nafarroa Oinezen leloa
"Bidean bat gara" da 2026ko Nafarroa Oinezen leloa.
Bikastola antolatzaileei erreferentzia egiten die leloak, helburu komun batek elkartzen baititu: euskara gure hizkuntza dela uste duten pertsona guztientzako topaleku bat sortzea. Bat gara, euskararen defentsan bat gatozelako, etorkizun oparoa erein dezakegula uste dugulako eta denok beharrezkoak garelako.
Bestalde, euskaldun guztiak batzen dituen elementu batetik abiatzen da aurtengo logotipoa: Irulegiko eskua. Elkartasunaren eta lankidetzaren ikur da, eta, beraz, euskaltzale guztiei luzatutako eskua da. Eta ikur horretatik sortu da logoaren "E" letra: euskara, elkartasuna, elkarrekin.
2026ko Nafarroa Oinezen kanta
Baditugu leloa eta logoa; beraz, amaiera bikain bat baino ez zaigu falta: 2026ko Nafarroa Oinezen abestia. Entseatzeko gogoz?
Eta hemen duzu bideoa. Sakatu play eta hasi intonatzen.
Ez galdu 2026ko Nafarroa Oinez, urriaren 18an (igandea). Bidean bat gara.
Goiburuko irudiaren iturria: Nafarroa Oinez
