Gasteizko La Floridako jaiotza Gabonetako gune erakargarri nagusietako bat bihurtu da Arabako hiriburuan. Gasteizko jaiotza horrekin batera, beste hogei baino gehiago ere izaten dira, guztiak ere txikienen gozagarri. Gasteizko 2024-2025eko jaiotza nagusien ibilbidea egingo dugu hemen, eta ordutegien berri ere emango dizugu, ikustera joan zaitezen.

Gasteizko Floridako jaiotza

Gabonetan, urtero, Arabako hiriburuko Florida parkea jaiotza bihurtzen da. Bisitarientzat erakargarria eta gasteiztar guztientzat harro egoteko modukoa da, jaiotza paregabe horri hazten lagundu baitiote.

Gasteizko Floridako jaiotza handitzen joan da 1962tik aurrera, umeen belaunaldien ekarpenei esker.

Urte hartan inauguratu zen lehen jaiotza monumentala, bertako artistek sortutako tamaina errealeko irudiekin. Urte hartako Gabonetan, Gasteizek haitzuloko jaiotza estreinatu zuen, eta, gaur egun, 200 irudi inguru, eraikinak eta apaingarriak ditu.

Benetako artelanak dira, eta urtero gehitzen eta berritzen dira; esaterako, baserritarraren irudia, zeina aurten lanbide berri batekin itzuliko baita, ehun-saltzaile lanbidearekin.

Nola geratu den ikusi nahi baduzu, 2024-2025 Gabonetan, 2024ko abenduaren 5etik aurrera ikus dezakezu Gasteizko Floridako jaiotza.

Gasteizko Floridako 2024-2025eko jaiotzaren ordutegia:

2024ko abenduak 5 – 2025eko urtarrilak 6

  • Jaiotzaren ordutegia: astelehenetik igandera, 10:00etatik 21:30era.
  • Haitzuloaren ordutegia: astelehenetik igandera, 10:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 21:30era.

Sarrera doan.

Gasteizko Floridako jaiotzako bisita gidatuak:

Ezagutu Florida parkeko jaiotza monumentalaren xehetasun guztiak ordu eta erdiko bisita gidatu batean. Bisitaren prezioa 6 € da, eta aukera duzu erreserba online egiteko, hemen.

  • 2024ko La Floridako jaiotzaren bisita gidatuen datak: Abenduak 15, 22 eta 29, 11:00etan.

Olentzero eta Mari Domingiren etxea Gasteizen

Eta ez ahaztu Olentzerori eta Mari Domingiri bisita egitea Floridako parke ondoko etxean.

Olentzero eta Mari Domingiren Gasteizko etxea ikusteko ordutegia:

  • 2024ko abenduaren 5etik 25era, Ur-lorategi sekretuan, 10:00etatik 21:30era.
  • Galtzagorrien animazioa: 2024ko abenduaren 20, 21, 22 eta 23an, 18:00etatik 20:00etara.

Gasteizko jaiotzen ibilbideak Karmengo elizan jarraitzen du.

Karmengo jaiotzak Gasteizen

Florida parketik metro gutxira daude bisitatzea merezi duten Gasteizko beste jaiotza batzuk. Karmengo jaiotzei buruz ari gara, zeinak Karmengo elizan eta Aita Karmeldarren komentuko klaustroan ikus baitaitezke.

Gasteizko jaiotza tradizionalak ikusi ahal izango dituzu, jaiotza oso originalekin batera.

Gasteizko Karmengo Jaiotzen 2024-2025eko ekitaldian, nabarmentzekoak dira Valentziako tanta hotzarengatik kaltetuen omenaldia eta Gazako egoerari buruzko Playmobilen jaiotza.

Gasteizko Karmengo Jaiotzen ordutegia:

  • Egunero: 11:00etatik 13.00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Sarrera doan.

Gasteizko jaiotzen ibilbidea

Floridako eta Karmengo jaiotzez gain, hogei jaiotzatik gora ditu hiriak, eta Gasteizko jaiotzen ibilbidea osatzen dute denen artean. Ikusi al dituzu denak? Hona hemen jaiotza nagusien zerrenda, eta bideoan, berriz, jaiotza guztien irudiak.

Gasteizko jaiotza nagusien zerrenda:

  • Florida parkeko jaiotza monumentala.
  • Karmengo jaiotzak: Karmengo eliza eta Aita Karmeldarren komentuko klaustroa.
  • Maria Sortzez Garbiaren katedral “berria”.
  • San Antonio komentua.
  • San Migel parrokia
  • San Bizente parrokia.
  • Osmako San Pedro kapera.
  • San Ildefonso kapera.
  • Santa Maria Katedral “zaharra”.
  • San Pedro parrokia.
  • San Andres parrokia.
  • Babesgabetuen Andre Mariaren parrokia.
  • Aranako San Jose parrokia.
  • San Frantzisko parrokia.
  • Santa Maria de los Angeles eliza.
  • Santa Maria Josefa museo-etxea.
  • Gurutze Santuaren komentua.
  • Farolen museo-etxea.
  • Arabako Jaiotzen Elkartearen egoitza.
  • Turismo Bulegoa.
  • Jesusen Bihotza ikastetxeko jaiotza.
  • Sokaren etxeko jaiotza.
  • Goiuri Jauregiko jaiotzak.
  • Salestarren komentuko jaiotza
  • San Kristobal elizako jaiotza.

Eta ez ahaztu Arabako hiriburuko dendetako erakusleihoetan ikusgai dauden jaiotzak; hiriko kaleetan barrena zabiltzanean aurkituko dituzu.

Gozatu Gabonetako klasiko honekin!

Goiburuko irudia: Gasteizko Udala