Txikienek ilusio handiz itxaroten dute ekialdetik datozen errege magoen etorrera, haiek ikusi eta agurtzeko, eta, nola ez, opariak jasotzeko. Bilboko 2024ko Erregeen desfilea noiz den, zer ibilbide egingo duen eta zer ordutegi izango duen esango dizugu; Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek Bilboko udaletxean harrera noiz egingo duten eta topaketa berezi hori txikienekin ikusteko txartelak nola lortu ere azalduko dizugu.

Eta, hain zuzen, hortik hasiko gara, 2024an goizez egingo baitute harrera Erregeek Bilbon; beste urte batzuetan arratsaldez egin izan da. Beraz, izan ezazu gogoan.

2024ko Erregeen harrera Bilbon

Navidad Bilbao

Irudia: Bilboko Udala

Zure txikiek Meltxor, Gaspar eta Baltasar aurrez aurre ezagutzea nahi duzu? Has daitezela gutuna idazten, 2024ko urtarrilaren 5ean, goizez, hartuko baitituzte haurrak Bilboko udaletxean.

Beste urte batzuetan ez bezala, Errege Magoek 2024ko Erregeen desfilearen aurretik egingo dute harrera. Goizez arituko dira, 11:00etatik 14:00etara.

Erregeak ezagutu nahi badituzu 2024an Bilbon, txartela lortu beharko duzu; Udalaren webgunean izango dira eskuragai urtarrilaren 3an, asteazkena.

Datak laburbilduko dizkizugu, ez dezazun huts egin:

  • 2024ko urtarrilaren 5a, ostirala, goizez: Erregeen harrera Bilboko udaletxean.
  • 2024ko urtarrilaren 3a, asteazkena: sarrerak eskuragai jarriko dira Udalaren webgunean.

Bilboko 2024ko errege-desfilearen ibilbidea eta ordutegia

Ilusioz beteriko arratsaldea, ekialdetik datozen Errege Magoak ikusiko baititugu beren karrozetan Bilboko kaleetatik igarotzen. Eta, nola ez, Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeekin batera etorriko den segizio guztia: karameluak banatu eta gutunak jasoko dituzte, eta musika, argia eta kolorea ekarriko dituzte Bilboko 2024ko errege-desfilearen ibilbidera.

Aterkia erabiltzen duzu inork baino gozoki gehiago lortzeko? Gustuko toki bat duzu, eta beti jartzen zara han Errege Magoak igarotzen ikusteko? Orduan, hartu gogoan Bilboko 2024ko errege-desfilearen ordutegia:

  • 2024ko urtarrilaren 5a, ostirala, 18:00etan: desfilearen hasiera.
  • 2024ko urtarrilaren 5a, ostirala,19:30ean (gutxi gorabehera): udaletxera iritsiko dira eta mezua helaraziko dute balkoitik.

Eta hau da Bilboko 2024ko errege-desfilearen ibilbidea:

  • 18:00: Kale Nagusitik aterako da, Maria Diaz Haroren kalearen parean.
  • 18:30: Moyua plaza, Carlton hotelaren aurretik.
  • 19:00: Kale Nagusia eta Plaza Biribila.
  • 19:30: Udaletxera iritsiko da.

Nolakoa den Bilboko errege-desfilea

Zirkua izan zen iazko gaia, eta 10 karrozak eta kaleko 6 animazio magikok hartu zuten parte: musikaz eta kolorez bete zituzten Bilboko kaleak.

Seguru dakigu Bilboko 2024ko errege-desfilean ez direla faltako antzinako suhiltzaileen kamioi tradizionala, errege-postariak eta erregeen karrozak gidatzen dituen ekialdeko izar handia.

Meltxor harrizko gaztelu batean iristen da urtero; Gaspar, hondarrezko gaztelu asiar batean; eta, Baltasar, zurezko gaztelu afrikar batean.

Zoragarria izango da, urtero bezala.

Ondo pasa Bilboko 2024ko errege-desfilean. Ea opari asko jasotzen dituzun!

Goiburuko irudia: Bilboko Udala