Planifikatu asteburua, lagunekin edo familiarekin era guztietako ekintzez gozatzeko: kontzertuak, antzerkia, jaialdiak, erakusketak, festa gastronomikoak eta beste gauza asko. Hilero, kontsultatu Euskadin egiten diren jarduera eta ekitaldien agenda.

Hona hemen irailerako plan eder-eder batzuk.

Musika, kontzertuak eta jaialdiak Euskadin

agenda euskadi septiembre psychedelic furs
Iturria: The Psychedelic Furs

Abuztuaren 31n eta irailaren 1ean: Vetusta Morla

Álvarok, Davidek, Guillek, Jorgek, Juanmak eta Puchok osatzen dute Vetusta Morla, eta etenaldi bat iragarri dute uda honetako biraren ostean. Beraz, ez galdu Donostiako Kursaalean zuzenean entzuteko aukera, abuztuaren 31n eta irailaren 1ean.

Irailaren 6tik 15era: "Boga Boga Festibala 2024"

Boga Boga Festibalaren bigarren edizioa irailaren 6tik 15era egingo da Donostiako hainbat leku eta agertokitan. Besteak beste, Mudhoney, Lisabö, The Wawe Pictures eta Lena taldeek joko dute.

Irailak 7: Locus

Locus-ek, hip-hoparen erreferentetako batek, bere 25. urteurrena ospatuko du kontzertu bat emanez Bilboko Campos Elíseos antzokian irailaren 7an, larunbata.

Irailaren 11tik 15era: "Getxo Folk 2024"

Getxoko Folk Jaialdiaren 40. edizioak izen handiak ditu kartelean, hala nola Buika edo Milladoiro. Irailaren 11tik 15era.

Irailak 12: The Psychedelic Furs

The Psychedelic Furs talde britainiarra Bilboko Kafe Antzokiko eszenatokira igoko da irailaren 12an, "Made Of Rain" azken diskoko kantuak zuzenean jotzeko.

Irailak 13: Brighton 64

Brighton 64 powerpop eszenako idoloek ez dute inoiz huts egiten zuzenekoetan. Donostiako Dabadaba aretoan, irailaren 13an, ostirala.

Irailak 13: Zirconita

Zirconitak nortasun-seinale bihurtu du rock iluna, indie musikarekin eta musika elektronikoarekin uztartuta. Entzun itzazu zuzenean Bilboko Azkena aretoan, irailaren 13an (ostirala).

Irailak 14: Dr. Feelgood

Dr. Feelgood britainiarren rhythm and bluesa mundu osoan entzun da 70eko hamarkadatik. Irailaren 14an, larunbata, Gasteizko Hell Dorado aretoan izango dira.

Irailak 18: The Lotts

AEBtik The Lotts taldea etorri zaigu, rock-and-roll soinu bereziarekin. Donostiako Dabadaba aretoan ikusi ahal izango dituzu irailaren 18an.

Irailak 19: Aventura

Aventurak, Anthony "Romeo" Santos buru duen taldeak, erritmo latinoekin dantzan jarriko du Bizkaia Arena irailaren 19an, ostegunean.

agenda euskadi septiembre mikel izal
Iturria: Mikel Izal

Irailak 19: Jesse Cook

Jesse Cook gitarra-jotzailea, konpositorea eta musika-ekoizlea da, eta ia estilo guztietan aritzen den arren, erritmo flamenkoei bereziki atxikia dago. Bilboko Kafe Antzokian arituko da abuztuaren 19an.

Irailak 20 eta 21: Lágrimas de sangre

Lágrima de sangre taldearen rap borrokalariak Bilboko Santana aretoan egingo du burrunba irailaren 20an, eta Gasteizko Jimmy Jazz aretoan irailaren 21ean.

Irailak 21: Maldita Nerea

Maldita Nerea, Jorge Ruiz Flores buru duen pop taldea, irailaren 21ean iritsiko da Bilboko Santana aretora.

Irailak 27: Robe

2024ko irailaren 27an iritsiko da Robe Gasteizko Buesa Arenara "Ni Santos ni Inocentes" birarekin.

Irailak 28: Bocanada

Berriozarko taldeak "Hora de comer aire 2024 Segundo plato" bira berria aurkeztuko du Bilboko Stage Live aretoan irailaren 28an.

Irailak 28: Saurom

Folk-, zelta- eta metal-soinuak kondaira, olerki, erromantze eta ipuin tradizionaletan oinarritutako letrekin nahasten dituzte. Originala da zinez Sauromen musika-proposamena. Gasteizko Jimmy Jazz aretoan joko dute irailaren 28an (larunbata).

Irailak 28: Ana Mena

Ana Menak agertoki nagusietan barrena jarraitzen du "Bellodrama Tour" birarekin. Goza ezazu uneko pop artistetako batekin Bizkaia Arenan irailaren 28an.

Irailak 28: Mikel Izal

Mikel Izalen bakarkako lehen birak "El miedo y el paraíso" du izena, eta Gasteizko Buesa Arenan egingo du geldialdia irailaren 28an, larunbatean.

Antzerkia irailean Bilbon, Donostian eta Gasteizen

agenda euskadi teatro septiembre prima facie
Iturria: Prima Facie

Irailak 7: "Este lío, no es de recibo"

Tramite administratibo erraza zirudiena lan eskerga bihurtu da Antonio erretiratuarentzat, mundu digitalizatuagatik. Belaunaldien arteko arrakala digitala umorez lantzen duen antzezlana. Donostiako Kutxa Fundazioan, irailaren 7an, larunbatean.

Irailaren 12tik 15era: “Artea”

Hiru lagun eta desadostasun bat protagonista dituen "Artea" antzerki-komediaren estreinaldia. Donostiako Antzoki Zaharrean, irailaren 12tik 15era.

Irailak 13: "Vaya Movie"

"Inoiz ikusi duzun komedia inprobisatu zinematografikoena" dela diote. "Vaya Movie", Bilboko Campos Elíseos antzokian, irailaren 13an (ostirala).

Irailaren 20tik 22ra: “Efectiviwonder. El Monaguillo"

Bere haurtzarorako bidaia bat eta lehenaren eta orainaren arteko konparaketa bat eskainiko digu El Monaguillok, Campos Elíseos Antzokian, Bilbon, irailaren 20tik eta 22ra.

Irailaren 27tik 29ra: "Ilustres Ignorantes World Tour"

J. Coronas, J. Cansado eta P. Colubi eztabaida zoro, harrigarri eta, batez ere, oso dibertigarrietan murgilduko dira irailaren 27tik 29ra Bilboko Campos Elíseos Antzokian ikusgai izango duzun antzezlan honetan.

Irailak 28: "Madrid 19-67"

Biloba eta amona berriz elkartzea aukera ezin hobea da memoria egiteko eta iraganaz eta etorkizunaz hitz egiteko esertzeko. Donostiako Kutxa Fundazioan, irailaren 28an.

Irailak 28: "Prima Facie"

Tessa gaztea abokatu bikaina da, eta irabaztea asko gustatzen zaio, Suzie Millerren lana egokitzen duen antzezlan saritu honetan. Barakaldo Antzokian, irailaren 28an, larunbata.

Erakusketak euskal museoetan

agenda septiembre exposicion fraccion segundo
Iturria: Anthony McCall - Fracción de Segundo

Irailaren 15era arte: "Lágrimas de cocodrilo", Paula Huarte

Egunerokoaren, ezohikoaren eta arrotzaren arteko aurkakotasunari buruzko hausnarketa egiten duen erakusketa. Gasteizko Montehermoso kulturunean.

Irail osoan: "Saul Leiter. Un mundo inacabado"

200 argazki original baino gehiagok eta 40 koadro inguruk osatzen dute argazkigintzaren aitzindari handienetako bati, Saul Leiterri, eskainitako erakusketa (Donostiako Kutxa Fundazioan).

Irail osoan: "Anthony McCall: Fracción de segundo"

Anthony McCall-ek proiekzio zinematografikoa eta fenomeno eskultorikoa modu paregabean uztartzen ditu. Bilboko Guggenheim Museoan ikus dezakezu obra.

Euskadiko jaiak eta ospakizunak

agenda euskadi fiesta septiembre sanmiguel basauri
Iturria: Kultur Basauri

Irailaren 1etik 9ra: Zarauzko 2024ko jaiak eta Euskal Jaia

Irailaren 1etik 8ra: Kontxako bandera

Irailak 5: Antzara Eguna Lekeition

Irailaren 7tik 16ra: Bermeoko 2024ko Jaiak

Irailak 8: Hondarribiko alardea

Irailaren 8tik 17ra: Galdakaoko jaiak

Irailaren 13tik 19ra: Erriberriko 2024ko jaiak

Irailaren 27tik urriaren 6ra: Basauriko sanmigelak

Astebururako plan gehiago Euskadin

agenda euskadi septiembre la sirenita
Iturria: La Sirenita

Irailaren 12tik 22ra: Arabako 2024ko Antzinako Musikaren Astea

Mundu osoan ezagunak diren artisten 10 kontzertu izango dira Gasteizen irailaren 12tik 22ra egingo den nazioarteko proiekzio handiko ekitaldi honetan.

Irailak 13: "Lauzpabost stand up"

Bost umorista gazteren bost bakarrizketak osatzen dute euskarazko arte eszenikoen proiektu berri hau. Irailaren 13an, ostirala, izango da ikusgai Donostiako Kutxa Fundazioan.

Irailaren 20tik 28ra: Zinemaldia 2024

Donostia Zinemaldi ospetsua 72. ediziora iritsi da. Irailaren 20tik 28ra, Donostiak zazpigarren artearekin lotutako proiekzioen eta jardueren agenda bizia izango du.

Irailaren 26tik urriaren 6ra: "Carmina Burana”

Ikuskizun handia, Carl Orffen musika indartsua eta La Fura dels Bausen unibertsoa batzen dituena. Bilboko Arriaga antzokian, irailaren 26tik urriaren 6ra.

Irailak 28 eta 29: "La Sirenita"

Ipuin ezagunaren egokitzapen musikala, zuzeneko ahotsekin eta narrazio batekin. Haurrak zein helduak hunkituko ditu. Campos Elíseos Antzokian, Bilbon, irailaren 28an eta 29an.

Plan faltarik ez daukazu irailean Euskadin. Aisia eta kultura, nahi adina.