Mutrikuko 2026ko jaiak, Maria Magdalena zaindariaren omenez antolatuak, uztailaren 21etik 25era ospatuko dira. Bost egun danborrada, erraldoi eta buruhandiak, kontzertuak, txosnetako eta bestelako ekitaldiak gozatzeko. Hemen kontsultatu dezakezu Mutrikuko 2026ko jaietako egitaraua.

Noiz dira Mutrikuko jaiak?

Mutrikuko 2026ko jaiak uztailaren 21etik 25era ospatuko dira. Madalen bezperan hasiko dira (uztailaren 22a,jaieguna Mutrikun), eta Santiago egunean bukatu (uztailaren 25ean).

Madalenak dira Mutrikuko jai nagusiak, baina badituzte beste jai batzuk ere: Berdel Eguna eta Kalbarioko jaiak (irailaren 14tik 16ra), adibidez.

Mutrikuko 2026ko jaien egitaraua

cartel fiestas mutriku 2026
Irudia: Ayuntamiento de Mutrikuko Udala

Mutrikuko 2026ko jaien egitaraua uztailaren 21ean, Madalen bezperan, abiatuko da, txupinazoarekin.

Madalen eguna jaieguna da Gipuzkoako herri honetan, eta herri-kirolak eta sokamuturra izaten dira Goiko plazan. Horiez gain, txosnetan eta Goiko plazan bertan kontzertuak eta su-festa ere izaten dira.

Mutrikuko madalenek hurrengo egunetan ere jarraituko dute: herri-bazkaria, txosnetan erromeria, haurren danborrada, kontzertuak, eta haragia eta Sagarmiña txakolina dastatzeko aukera Goiko plazan (uztailaren 25ean). Santiago egunean, agur esango zaie Mutrikuko jaiei txosnetan egingo den bertso-saio batekin.

Mutrikuko udalak argitaratu du dagoeneko 2026ko jaien egitarau osoa, eta hemen kontatuko dizugu.

2026ko uztailak 21, asteartea

  • 12:30. Gazte eguneko bazkarirako mahai-muntaketa.
  • 13:00. Karropoteoa Egaña gunetik hasita.
  • 14:00. Txupina eta omendua txosnagunean. Ondoren, Palestinarekiko elkartasun-argazkia.
  • 15:00. Bazkaria Egaña gunean Ondoren, zumba-saioa.
  • 18:00. Madalen jaien txupina Kalejira erraldoi eta buruhandien konpartsarekin eta txistulari-taldearekin.
  • 19:00. Kalejira dultzaineroekin.
  • 19:00. Miruaitz frontoia: Esku-pilota jaialdia.
  • 19:30. Jasokunde Andre Mariaren parrokian: Bezperak eta Salbea.
  • 20:00. Goiko plaza: Larrain-dantza herrikoia.
  • 20:30.‘A la Mutrikuarra’ txaranga
  • 23:00. Danborrada. Ondoren, Goiko plazan: diskofesta Oizeder Mayo eta Oihan Vegarekin.
  • 00:30. Txosnagunean: DJ Urgozo eta DJ Farrukitas.

2026ko uztailak 22, asteazkena

  • 10:00. Diana, musika-bandaren eskutik.
  • 11:00. Jasokunde Andre Mariaren parrokian: Meza Nagusia
  • 11:30-14:00. Egaña frontoian: haur-parkea.
  • 13:00. Goiko plazan: musika-bandaren kontzertua.
  • 16:30-14:00. Egaña frontoian: haur-parkea.
  • 18:00. Sokamuturra. Ondoren, Goiko plazan: herri-kirolak.
  • 20:00. Gaztetxean hasita: bertso-poteoa, Aitor Bizkarra eta Alexander Idoeta bertsolariekin.
  • 21:00. Txosnagunean: Malko-ren kontzertua
  • 23:00. Su-festa. Goiko plaza: Joselu Anaiak.
  • 23:30. Txosnagunean: Skarregekasko eta Alarma Morea taldeen kontzertua.

2026ko uztailak 23, osteguna

  • 10:00. Goiko plazan: umeen marrazki-lehiaketa.
  • 12:00. Kalejira erraldoi eta buruhandien konpartsarekin eta txistulari-taldearekin.
  • Ondoren, Goiko plazan: umeentzako herri-kirolak.
  • 13:30 ‘Denak etxera’ topa.
  • 15:00. Txosnagunean: herri-bazkaria.
  • 16:30. Txosnagunean: Elene eta Anuke.
  • 17:00. Miruaitz frontoian: Txikien Madalen txapelketako finalak .
  • 17:00. Zabiel plazan: Modernoak ikuskizuna.
  • 20:00. Haurren danborrada.
  • 21:00. Ondoezik elektrotxaranga.
  • 21:30. Goiko plazan: ESNA GAZTE! diskofesta
  • 23:30. Txosnagunean: Playback-txapelketa eta jolasak.

2026ko uztailak 24, ostirala

  • 11:30-14:00. Egaña frontoian: haur-parkea.
  • 12:15. Goiko plazan: Fulbitoa bigantxekin.
  • 13:00 eta 15:00. Latuna Bando txarangaren emanaldia.
  • 15:00. Txosnagunean: Kuadrillen bazkaria.
  • 16:30-14:00. Egaña frontoian: haur-parkea.
  • 18:00. Sokamuturra.
  • 20:00. Txosnagunean: Debrassband taldearen kontzertua.
  • 22:30. Goiko plazan: Janus Lesterren kontzertua.
  • 23:30. Txosnagunean: erromeria Mugi Panderoa taldearekin. Ondoren, Miren Nola DJa.

2026ko uztailak 25, larunbata

  • 10:00. Pintura-lehiaketa.
  • 13:00. Trikitilarien kalejira.
  • 13:00. Goiko plazan: Sagarmiña txakolina eta okela dastatzeko aukera.
  • 14:00. Zabiel: pintura-lehiaketaren sari-banaketa.
  • 18:00. Goiko plazan: Loratzen zirku- eta musika-ikuskizuna.
  • 19:30. Miruaitz frontoian: Mutriku Jai Alai Master Series txapelketako finalak.
  • 20:30. Txosnagunean: DCapricho taldearen kontzertua.
  • 23:00. Txosnagunean: 48280, 721 eta DJ Tintz taldeen kontzertuak.

2026ko uztailak 26, igandea

  • 18:00. Txosnagunean: Bertsolariak: Aissa Intxausti, Janire Arrizabalaga, Ane Labaka, Elixabet Etxandi.

Zer ikusi Mutrikuko jaietan

Fiestas de Mutriku

Irudia: Mutrikuko udala

Mutrikuko 2026ko jaien egitaraua ikusi ondoren denbora pixka bat baduzu soberan😉, Gipuzkoako herri honetako leku batzuk bisitatu ditzakezu, edo bainu bat hartu hondartzan eta bertako igerileku naturaletani.

Geldialdi hauek behar-beharrezkoak dira: Arrietakua jauregia, Mutrikuko hirigune historikoa; itsasoko kultura ezagutzeko ibilaldia portuan zehar, eta Nautilus, Mutrikuko Ikasgune Geologikoa.

Denboraz lasai bazabiltza, bisitatu Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkea eta Mutrikuko Flysch beltza.

Gozatu Mutrikuko 2026ko jaiak uztailaren 21etik 25era.

Goiburuko irudiaren iturria: Mutrikuko udala.