Ekainaren 23tik 27ra egiten dira Hernaniko jaiak, Euskadiko ospetsuenetakoak. Preludioa, sutzar jendetsua, ehunka urteko dantza (azeri-dantza) eta akelarre herrikoia egiten dira, baita musika- eta kirol-ekitaldi ugari ere. Halakoxeak dira Hernaniko 2024ko San Joan jaiak.

Hernani, ezaguna sagardoaren kulturaren epizentroa delako eta Chillida Leku, Euskal Herriko museorik garrantzitsuenetako bat, bertan duelako, San Joan jaietarako irrikaz egoten da urtero. Izan ere, Hernani apain-apain jartzen dute haren zaindari San Joan omentzeko, eta jai-egitaraua arreta handiz taxutzen dute, musikaz, kulturaz eta kirolez betea, tradizioak bizi-bizi mantentzen dituena.

Beste urte batez, hernaniarrek bozkatu dute inoiz huts egiten ez duten jaiak aurkezteko irudia, online edo Biteri Kultur Etxean.

Hernaniko 2024ko jaietako egitaraua

Hernaniko auzo eta kaleak hainbat egunez betetzen dira txarangaz, dantzaz, antzezlanez, zirkuz, azokaz eta artisautza-postuz, baita kontzertuz eta erromeria herrikoiz ere.

Halaber, plater-tiroketako, xakeko, boxeoko, errugbiko eta bola-jokoko txapelketa herrikoiak egiten dira, baita diziplina berezkoagoak ere; esaterako, palankari proba eta hartubol-txapelketa (boleibolaren bertsio bat, Hernanin jaioa eta praktikatua).

Gure jaietan ohikoa denez, ez dira falta txupinazoa, diana, erraldoiak eta buruhandiak (eta haien konpartsa), abesbatzak, txosnak, dultzaina-jotzaileak eta danborradak.

Ezin dugu, ordea, Hernaniko festez hitz egin urtez urte herria jendez betetzen duten hiru une bereziri erreparatu gabe: preludioa, azeri-dantza eta akelarrea.

Orain kontatuko dizugu zehatzago zertan datzan bakoitza.

Hernaniko 2024ko jaietako egitaraua

fiestas san juan hernani preludio

Iturria: Hernaniko Udala Turismoa

Hernaniko jaien data ofiziala ekainaren 23tik 27rakoa bada ere, hainbat egun lehenagotik ere jarduerak izaten dira.

Hain zuzen, Hernaniko festen hasieraren ikurra da Preludioa, zeina ospakizun handien aurreko asteburuan egiten baita beti. Hortaz, 2024an, ekainaren 21ean izango da.

Preludioa Gudarien Plazan egin ohi da, erdigunean, eta oso ekitaldi herrikoia, kulturala eta soziala da, eguna eta jarduerak antolatzeaz herriko kultur elkarteak eta eragileak arduratzen baitira; besteak beste, Udal Musika Banda, txistulariak, txalapartariak, soinu-jotzaileak eta abesbatzak.

Tradizioa, musika eta dantza, bestelako arte eszenikoekin batera, txikitxoek zein nagusiek gozatzeko festen aurrerapen aparta dira. Gainera, haurrek beren Preludio Txikia ere badute, eta “nagusien” preludioaren aurretik egiten da.

Azeri-dantza Hernaniko jaietan

fiestas san juan hernani azeri dantza

Iturria: Hernaniko Udala Turismoa

Hernaniko jaietako beste ekitaldi bereizgarrietako bat da azeri-dantza.

Tradizio gutxik dute hiru mendeko historia izateko ohorea. Horien artean dago azeri-dantza, maskuri-dantza lehengo izenez ere ezaguna.

Hasieran, jolaserako dantza zen, eta inauterietan egiten zen. Hain zuzen, azeri-dantzaren lehen erreferentziak 1735eko inauterietakoak dira.

Diktaduran inauteriak debekatu zituztenez, ordea, erabaki zen ezin zela tradizioa galtzen utzi eta San Joan zaindariaren jaiak une egokia zirela Hernanin azeri-dantza egiteko.

Halaxe heldu da gugana dantza hori, hainbat protagonista nabarmen dituena: azeria, dantzari izena ematen diona eta 80ko hamarkadatik segizioan ezinbestekoa dena; dantzariak, denak lotzen dituen soka bati helduta dantza egiten dutenak; eta maskuria, gida-lanak egiten dituen azeria.

Jai herrikoia da, partizipatiboa, herritarrak askotan sokaren barruan harrapatuta gelditzen baitira, dantzaren erritmoan dantzatzeari eutsi ezinik.

Hernaniko sanjoanetako azeri-dantza Gudarien plazatik abiatzen da, eta herriko alde zaharretik ibiltzen da ekainaren 25ean, 26an eta 27an.

Hernaniko San Joan jaietako akelarrea eta sutzarra

fiestas san juan hernani akelarre

Iturria: Hernaniko Udala Turismoa

Badakizu nola ospatzen duten “sorginek” Hernaniko gaurik magikoena?

Ekainaren 23ko gauean, Hernanin udako solstizioa ospatzen da, akelarre ikusgarri batekin.

Herriko kaleetan desfile herrikoia egin eta gero, Gudarien plaza beste behin bihurtzen da sorginak, akerrak eta Inkisizioko hainbat pertsonaia dituen antzezlan baten erdigunea.

Akelarrea suarekin bukatzen da, San Joan gaueko sutzarrarekin, jendaurrean.

Hala, urtero, Hernanik zaindariaren jaiak egiten ditu, giro apartan eta tradizioari bizkarrik eman gabe. Plan onenetako bat sanjoanetarako:)

Goiburuko irudiaren iturria: Hernaniko Udala Turismoa.