Tuterako 2026ko jaiak, Santa Ana zaindariaren omenez antolatuak, uztailaren 24tik 30era ospatuko dira. Presta zaitez kontzertuak, erraldoiak, Santa Anaren prozesioa, Revoltosa eta peñen beste ekitaldi asko gozatzeko. Kontsultatu hemen Tuterako 2026ko jaien egitarau osoa; Nafarroako Foru Komunitateak Interes Turistikoko Jai izendatu zituen.

Tuterako 2026ko jaietako egitaraua

cartel fiestas tudela 2026
Iturria: Ayuntamiento de Tudela

Nafarroako beste jai asko bezala, Tuterako 2026ko jaiak txupinazoarekin hasten dira, hilaren 24an, eta “Gaixoa ni” abestuz amaitzen dira hilaren 30ean.

“Tuterarrok! Gora Santa Ana!, Gora Tutera!” oihuekin abiatuko da 2026ko Tuterako jaien egitaraua Foru plazan.

Eta hortik aurrera kontzertuak eta emanaldiak Foru plazan eta Queiles pasealekuan, erraldoiak, Revoltosa, prozesioak, lore-eskaintzak, su artifizialak, lehiaketa gastronomikoak, zezenketak, herri-kirolak, txarangak, txistulariak, erraldoiak, buruhandiak, jotariak eta hainbat omenaldi. Eta entzierroak ere izaten dira, noski, goizero, 08:00etan.

Txikientzat, ur-parkeak, apar-jaiak, magia-ikuskizunak eta aurpegi-margolariak.

Ezin ditugu aipatu gabe utzi peñak: beren txaranga eta ekitaldiekin, festa-giro ezin hobea jartzen dute.

Ospakizunen egun nagusia uztailaren 26a da, igandea, Santa Ana eguna. Aurten igandearekin egokitu denez, Tuterako 2026ko jaieguna uztailaren 27ra aldatu da (asteartea).

Hau da Tuterako 2026ko jaietako egitaraua, Tuterako Udalak argitaratua.

2026ko Tuterako jaietako egitarau osoa deskarga dezakezu hemen, eta ekintza nabarmenenak errepasatuko ditugu orain.

2026ko uztailak 24, ostirala

  • 11:30. Tuterako kaleetan: Kalejira peña hauetako txarangekin: Beterri, Andatu, La Revolvedera, Ciudad Deportiva eta La Teba .
  • 12:00 Erlojuaren Etxea: Santa Anaren omenezko herriko festak iragartzeko suziriaren jaurtiketa.
  • 12:30-21:00: Konstituzio plaza: Ludochiki txupinazoa: puzgarriak, tailerrak, aurpegi-margoak, globoflexia, ipuin-kontalariak, jokoak, haurrentzako diskoteka eta haurrentzako jarduerak.
  • 13:00 Herrerías, San Jaime, Mercadal eta Queiles kaleak: Suziriaren festa: Alupi DJs, DJ Peio eta Perru, Tuffstones and Riberakids, Kunbialari, Cornelia Power, Lali Oparda Sugarnely eta DJ Albóndigues.
  • 20:00. Erdiguneko kaleak: Erraldoi-konpartsaren irteera Santa Anako bederatziurrenean parte hartzeko.
  • 20:15. Ciudad Deportiva peña: La Neveraren kontzertua.
  • 21:00. Santa Maria elizan: Santa Anari agurra eta omenaldia, eta hari zapi gorria jartzea.
  • 21:45. Foruen plaza: Noches del Queiles: Sarao ¡Viva la fiesta!, Larrain-dantza, Tuterako Polka, jota eta Revoltosa, gaiteroek eta Tuterako Musika Bandak interpretatuta.
  • 23:30. Foruen plaza: Jamaica Show orkestraren emanaldia.

2026ko uztailak 25, larunbata

  • 07:00. Alde Zaharreko kaleak: Dianak Tuterako eta Iruñeko gaiteroekin eta Musikaña txarangarekin.
  • 08:00. Zezen-plaza: Zezenkoen entzierroa. Ondotik, bigantxak.
  • 09:30. Alde Zaharra: Santiago prozesioa katedraletik abiatuta; hauek hartuko dute parte: Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, gaiteroak eta Tuterako Musika Banda.
  • 11:00-14:00: Konstituzio plaza: Lehorreko ur-parkea: puzgarriak, igerilekua eta apar-festa.
  • 11:30. Udaletxea eta herriko kaleak: Erraldoi eta Buruhandien desfilea, Lore Eskaintzaren ibilbideari laguntzeko.
  • 12:00. Merkatu plazatik Plaza Zaharreraino: Lore eskaintza Santa Anari; hauek hartuko dute parte: Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Tutera eta Iruñeko gaiteroak, txistulariak eta Udal Dantza Taldea.
  • 13:00. Yehuda Ha-Levi plaza: Omenaldia Tuterako Aitonari, Raimundo Lanas jota-eskolak girotuta.
  • 13:00. Carnicerías kalea: Irrintzi-txapelketa.
  • 18:30. Zezen-plaza: Marcos Núñez ganadutegiko pikatzaileekin egindako nobillada: Andrés García, Miguel Serrano eta Ignacio Candelas.
  • 18:30. Horno de la Higuera kalea: Kontzertua: El Hombre del Saco eta The Angel Price.
  • 19:00. Zezen-plazatik abiatuta: Jaitsiera peñetako txarangekin.
  • 19:00. Foruen plaza: zezensuzkoa.
  • 20:00. Herrerías kalea: Open Air festa.
  • 20:30 Ebro ibaia: Karga bikoitzeko su-festa bilduma berezia.
  • 21:30. Foruen plaza: Larrain-dantza, Tuterako polka, jota eta Revoltosa, gaiteroek, txistulariek eta Musika Bandak interpretatuta.
  • 22:00. Foruen plaza: This is Michael ikuskizuna, Michael Jacksoni egindako omenaldirik onena.

2026ko uztailak 26, igandea

  • 06:00 La Teba peña: Santa Anaren omenezko aurora.
  • 06:50. Alde Zaharra: Santa Ana Zaharraren prozesioa, Magdalena elizatik abiatuta; hauek hartuko dut parte: Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa eta Tuterako gaiteroak.
  • 07:00. Alde Zaharra: Dianak Tuterako eta Iruñeko gaiteroekin eta Ablitasko txarangarekin: zezen-plazaraino ibilbidea.
  • 08:00. Zezen-plaza: Hermanos de Mendoza ganadutegiko zezenen entzierroa. Ondoren, Enrique Dominguez ganadutegiko bigantxak.
  • 09:30 Queiles pasealekua: ‘Navarra Tierra de Gigantes’, 51. urteurrenaren ospakizuna.
  • 10:00. Tutera: Mugarik Gabeko Txuntxuneroak txistulariak.
  • 11:30. Alde Zaharra: Santa Anaren prozesioa. Meza amaitzean, erraldoiak erdigune historikoko kaleetan barrena ibiliko dira.
  • 17:00 h. Tuteran Jai: Olimpiadas Joven-Gazte Olinpiadak.
  • 21:30. Foruen plaza: zezensuzkoa.
  • 21:30 Queiles pasealekua: Omenaldia tuterar ezagunari: Juan R. Sainz. Camino Martínez jota-taldeak girotuta.
  • 23:00 h. Andatu peña: So Payasoren kontzertua, Extremodurori omenaldia.
  • 23:15. Ebro ibaia: Su-festen bigarren bilduma.
  • 23:30. Foruen plaza: Larrain-dantza, Tuterako polka, jota eta Revoltosa, gaiteroek, txistulariek eta Tuterako Musika Bandak interpretatuta.
  • 01:00. Foruen plaza: Vulkano Show orkestraren emanaldia.

2026ko uztailak 27, astelehena

  • 07:15. Tuterako kaleetan: Dianak Tuterako gaiteroekin eta El Encierro txarangarekin.
  • 08:00. Zezen-plaza: Zezen-entzierroa. Ondotik, bigantxak.
  • 09:15 Zaragoza hiribidea: Haur-entzierroa.
  • 10:00. Muro kalea: Omenaldia baratzezain herrikoiari: Jesús Álava Sesma jauna.
  • 12:00. Moskera peñaren plaza: Omenaldia Tuterako amonari: María Carmen Pérez Casas; Canta Tudela jota-taldeak girotuta.
  • 12:15. Zezen-plaza: Doako herri-hamaiketakoa.
  • 12:30. San Jaime plaza: XV. Urrezko Kiosko Gaztea sariaren banaketa
  • 12:30. Rúa kalea: haurrentzako entzierroa gezurretako zezenekin
  • 13:00. Yehuda Ha-Levi plaza: Omenaldia joandako tuterarrari: Miguel Ángel Calvo Buttini; Raimundo Lanas jota-eskolak girotuta.
  • 13:00. San Jaime plaza: Dultzaineroen alardea.
  • 19:00. Zezen-plaza: Zezenketa.
  • 21:30. Foruen plaza: zezensuzkoa.
  • 23:15. Ebro ibaia: Su-festen hirugarren bilduma.
  • 23:30. Foruen plaza: Larrain-dantza, Tuterako polka, jota eta Revoltosa, gaiteroek, txistulariek eta Tuterako Musika Bandak interpretatuta.
  • 01:00. Foruen plaza: Kontzertua: Mägo de Oz.

2026ko uztailak 28, asteartea

  • 07:15. Tuterako kaleetan: Dianak Tuterako gaiteroekin eta El Encierro txarangarekin.
  • 08:00. Zezen-plaza: Zezen-entzierroa. Ondotik, bigantxak.
  • 10:00. Foruen plaza: Artisau-elikagaien azoka: produktu-erakusketa eta -salmenta.
  • 10:00. Aita Lasa plaza: Doako herri-hamaiketakoa.
  • 12:30. Foruen plaza: Herri kirolen erakustaldia: aizkolariak, trontzalariak eta harri-jasotzaileak.
  • 12:30. Rúa kalea: Haur-entzierroa.
  • 18:30. Zezen-plaza: Errekortari-lehiaketa Eulogio Mateo ganadutegiko bolaztatu gabeko zezenekin.
  • 18:30. Plaza de la Vidatik Konstituzio plazaraino: Haurrentzako Dorotea, Ablitasko txarangak lagunduta.
  • 21:15. Foruen plaza: 12 urtetik beherako haurrentzako Revoltosa, Tuterako Musika Bandak girotua.
  • 21:30. Foruen plaza: zezensuzkoa.
  • 23:30. Foruen plaza: Larrain-dantza, Tuterako polka, jota eta Revoltosa, gaiteroek eta Tuterako Musika Bandak interpretatuta.
  • 01:00. Foruen plaza: 19:30. Nueva Etapa orkestraren emanaldia.

2026ko uztailak 29, asteazkena

  • 07:15. Tuterako kaleetan: Dianak Tuterako gaiteroekin eta Musikaña txarangarekin.
  • 08:00. Zezen-plaza: Zezen-entzierroa. Ondotik, bigantxak.
  • 10:00. Invierno pasealekua: Doako herri-hamaiketakoa.
  • 12:30. Rúa kalea: Haur-entzierroa.
  • 18:30. Zezen-plaza: Bravura Arraizu erakustaldi berezia.
  • 19:00. La Revolvedera peña: Haurrentzako Revolfest: aurpegi-margoak, globoflexia eta txikienentzako jarduerak.
  • 21:30. Foruen plaza: zezensuzkoa.
  • 23:15. Ebro ibaia: Su -festen laugarren bilduma.
  • 23:30. Foruen plaza: Larrain-dantza, Tuterako polka, jota eta Revoltosa, gaiteroek eta Tuterako Musika Bandak interpretatuta.
  • 01:00. Foruen plaza: Da Igual taldearen kontzertua.

2026ko uztailak 30, osteguna

  • 07:15. Tuterako kaleetan: Dianak Tuterako gaiteroekin eta El Desbarajuste txarangarekin.
  • 08:00. Zezen-plaza: Zezen-entzierroa. Ondotik, bigantxak.
  • 10:00. Juderia plaza: Doako herri-hamaiketakoa.
  • 10:00. Juderia plaza: Dianak Txistu Eskolarekin, Alde Zaharrean zehar ibilaldia eginez.
  • 11:00 Camino de Caritat: Haurren transhumantzia, Kyra Zapatería ganadutegiko abelburuekin. Ondoren, haur jolasak zezen plazan.
  • 12:30. Rúa kalea: Haur-entzierroa.
  • 13:00. Plaza Zaharra: Erraldoi eta Buruhandien konpartsari agurra.
  • 18:30. Zezen-plaza: Juan Jose Laparte ganadutegiko bigantxak.
  • 21:30. Foruen plaza: zezensuzkoa.
  • 23:15. Ebro ibaia: Bosgarren Su-festa eta festa-bukaerako burrunbada.
  • 23:30. Foruen plaza: Larrain-dantza, Tuterako polka, jota eta Revoltosa, gaiteroek eta Tuterako Musika Bandak interpretatuta.
  • 01:00. Foruen plaza: “Gaixoa ni” Erlojuaren Etxeko balkoitik, peñetako txaranga guztiek lagunduta Azken suziria tuterar ezagunak botako du: Juan R. Sainz jauna.

Tuterako jaiak: jarduera nagusiak…

Fiestas de Tudela
Iturria: Turismo de Tudela

Erraldoiak

Erraldoiak dira Tuterako jaietako ohiturarik ezagunenetako bat; Orden del Volatínek antolatzen du, eta Nafarroa osoko 20 eta 30 erraldoi-konpartsa artean biltzen dira.

Guztira, 100 bat erraldoik desfilatzen dute, bizilagunen eta bisitarien gozagarri.

Revoltosa dantza

Revoltosa herri-dantzaldia oso ondo ezagutzen dute tuterarrek, bide luzea egin baitu 1928tik.

Gaur egun, jotaren eta Larrain-dantzaren ondoren egiten da.

Revoltosaren hiru erritmoek pozez eta festa-giroz betetzen dute Foru plaza, dozenaka lagun musika-kioskoaren inguruan biraka dabiltzala.

Musika goxoarekin hasten da, pixkanaka abiadura hartzen du, eta erritmo lasaira itzultzen da berriz.

Hogeita hamar minutu inguru irauten du, eta ez du pauso koreografiko jakinik; momentura egokitzen jakin behar da, motelago edo azkarrago. Kontuz norantzarekin, ezin baita kontrakoan joan.

Gaur egun entzuten den musika pasodobleen eta kalejiren nahasketa da, 1940ko hamarkadan estreinatua eta Luis Gil Lasherasek egina.

Suzko zezena

Festetako egun guztietan ibiltzen da Tuterako kaleetan, 1972tik.

Gaur egun, burua eta adarrak dituen dituen metalezko armazoi batek ordeztu du zezena.

Tuterako Santa Ana jaietako prozesioak

Las procesiones de las Fiestas de Santa Ana en Tudela
Iturria: Turismo de Tudela

Prozesioak ere garrantzitsuak dira Tuterako Santa Ana jaietan.

Lehen prozesioa uztailaren 25ean egiten da, eta herriko alde zaharra zeharkatzen du. Santiago apostoluaren omenez egiten da.

Bitxia bada ere, antzina, prozesio horretan ateratzen zena ez zen Santiago Apostoluaren irudia, baizik eta Nafarroako erregeak Santiago kofradiari oparitu zion San Joanen estatua.

Gaur egun bai, Santiago apostoluarena ateratzen dute, Done Jakue zutoihalarekin eta XVII. edo XVIII. mendeko hirukoarekin. Tuterako Katedraletik hasi eta alde zaharreko kaleak zeharkatu ohi ditu.

Bigarren prozesioa uztailaren 26an egiten da, eta Santa Ana Zaharra gurtzen du. Madalena elizatik abiatzen da, eta erraldoi eta buruhandien konpartsa izaten du lagun.

Hirugarren prozesioa da ezagunena eta sinbolikoena, Tuterako patroi Santa Anarena da eta. Irudia idulki baten gainean eramaten dute sorbaldan; hasieran frantziskotar apaizek, eta gaur egun tunikaz jantzitako laikoek.

Nor da Santa Ana, Tuterako patroia?

1530etatik da Santa Ana tuterako patroia.

Izurrite ikaragarri baten ondoren hartu zuten hura gurtzeko ohitura. Izurria buka zedin eskatzeko, meza egin eta agindu omen zioten santuari omenduko zutela eta prozesioan aterako zutela aurrerantzean laguntzen baldin bazien.

Izurriak atzera egin zuen, eta Santa Anak, beraz, jai batzuk merezi zituen. Pixkanaka, gaur egun oso ezagunak diren tradizio berriak gehitu zitzaizkien prozesioei.

Uztailaren 24tik 30era, Tutera gorriz eta zuriz janzten da, bere zaindaria behar bezala omentzeko Tuterako 2026ko jaietan.

Goiburuko irudiaren iturria: Tuterako turismoa.