Euskal Herriko azoka garrantzitsuenaren beste edizio bat ospatuko du laster Bermeok. 2026ko maiatzaren 22tik 24ra egingo den Arrain Azoka Bermeoren itsas eta arrantza-tradizioaren erakusleihorik onena da. Zatoz eta gozatu Bermeoko kontserba-fabriketako postuez, eskaintza gastronomikoaz, itsasontzi-txangoez, danborradez eta 2026ko Arrain Azokaren programako beste hainbat jardueraz.
Zer da Bermeoko 2026ko Arrain Azoka?
Arrantzak eta itsas gastronomiak markatzen dituzte bermeotarren historia, ekonomia eta bizimodua. Horregatik dute hain protagonismo handia Bermeon arrantzaleek, saregileek, kontserbagileek eta elkarte gastronomikoek.
Eta, maiatzean, bermeotarrek handitasunez ospatzen dute 2026ko Arrain Azoka ezaguna, ahal bada Bermeoko mahoiarekin jantzita, tokiko ohiturari jarraituz.
Honela eman zitzaion amaiera 2025eko Arrain Azokari.
Eta dagoeneko Bermeko Arrain Azokaren beste edizio bati hasiera ematera goaz.
2026ko Arrain Azokaren programa

Jaiak eztanda egiten du Bermeoko Arrain Azokan. Aurtengoa, 2026koa, maiatzaren 22tik 24ra egingo da. Lamera parkean jartzen dira azokako saltokiak. Bermeoko kontserba-fabrikek beren produkturik onenak eskaintzen dituzte han, erosteko eta dastatzeko aukera izan dezazun.
Lamera parkeko azokako postuen ordutegia 2026ko Arrain Azokan:
-
2026ko maiatzak 22, ostirala: 11:00 - 20:00.
-
2026ko maiatzak 23, larunbata: 11:00 - 20:00.
-
2026ko maiatzak 24, igandea: 11:00 - 15:00.
Gastronomia presente dago Gune Solidarioan ere, ongintzazko helburuekin, eta bildutako dirua Osakidetza ekimenera bideratzen da. Lameran, azokan bertan dagoen Gune Solidario honetan, atuna eta marmitakoa jateko aukera izango duzu.
2026ko Arrain Azokako gune solidarioaren ordutegia:
- 2026ko maiatzak 22, ostirala: 13:00 – 21:00.
- 2026ko maiatzak 23, larunbata: 13:00 – 21:00.
- 2026ko maiatzak 24, igandea: 13:00 - 15:00.
Herriko produktuak dira orobat protagonista azokako gune gastronomikoan; han, gainera, zenbait tailer, dastaketa eta lehiaketa egingo dira, guztiak ere atuna dutela protagonista. 2026ko Arrain Azokako programan ikus ditzakezu tailer guztiak.
Baina dena ez da gastronomia; beste jarduera asko ere egingo dira Bermeon: besteak beste, kalejirak, danborrada, erraldoiak, pilota-partidak, bisitaldiak eta itsasontzi-txangoak.
Ikusi hemen 2026ko Arrain Azokak argitaratzen duen programa osoa:
Maiatzak 22, ostirala:
-
09:00-11:00: Bermeoko Nautika Eskolako nabigazio-simulagailurako bisita.
-
09:30-11:30: Arrain Azoka Pro enpresen topaketa: “Ekonomia urdinaren garaia: itsasoari lotutako garapen ekonomikoa”
-
12:00: Harrera eta Arrain Azokaren hasiera ofiziala. Hegaluze sariaren banaketa Lameran.
-
19:00: Pilota-partidak Artza frontoian. V. Bermeo Hiria - Inpesca pilota-jaialdia.
-
19:00: Kanta herrikoia Kanta Kanta Lorue taldearekin, Alde Zaharrean, Lameran eta Portuzarrean zehar. 20:00etan, Lamerako karpan.
-
20:00: Alkartasuna dantza-taldea, Lameran.
-
21:00: “Larrain-dantza herrikoia” Portuzarrean.
Maiatzak 23, larunbata:
-
10:00-13:00: Nautika Eskolako nabigazio-simulagailuak eta makinak ikusteko bisita.
-
10:00-15:00: Bisita gidatuak Ortube atunontzian.
-
10:30-14:30: “Izan arrantzale” haurrentzako tailerra, frontoiaren aurrean, Itsas-Etxea Kofradiak gidatuta.
-
12:00: Danborrada Alde Zaharrean, Lameran eta Portuzarrean. Hurre-Hurre eta Adiskide elkarteek antolatuta.
-
12:00: Kalejira Kankinkabara (Musika Eskolakoa), kantari txikiak eta Arrekatxutxa lagun direla. Lamera eta Portuzarra.
-
12:00: KIETB erraldoi txikien kalejira Alde Zaharrean, Portuzarraen eta Lameran.
-
20:00: Frontoian, Josu Zabalondo eta Luis Cuetoren emanaldia, betiko abesti ezagunekin.
Maiatzak 24, igandea:
-
12:00: Tuna Jai Alai Cup txapelketa Artza frontoian. Bermeoko Zesta Punta Eskolak antolatuta.
-
12:30: Bermeoko erraldoien konpartsa Lameran eta Portuzarrean. 13:00etan, konpartsak bere saria emango du karpa handian.
-
12:30: Erroxapeko Martxak Lamera eta Portuzarra zeharkatu eta alaituko ditu “Alabatxi, einguz karta-partilek?” emanaldiarekin.
2026ko Arrain Azokako beste jarduera batzuk
2026ko Arrain Azokako beste zenbait jardueraren berri emango dizugu orain, guztiak ere maiatzaren 22tik 24rako asteburuan gozatzekoak.
- Arrain-salmentaren simulazioa kofradia zaharrean:
-
Igandea, 24: 11:30, 13:30
-
Larunbata, 23: 11:30, 13:30, 17:30 eta 19:30
-
Ostirala, 22: 11:30, 12:30, 17:30 eta 19:30
-
- Hegaluze agentziaren itsasontzi-txangoak: sarrerak, hemen
-
Azterkosta erakusketa Nestor Basterretxea aretoan: ITSASOAREN SEKRETUAK
Gainera, 2026ko Arrain Azokak iraun bitartean, doan izango da Arrantzaleen Museorako sarrera.
Bermeoko Arrain Azokaren historia

Irudia: Arrain Azoka
Bermeoko Arrain Azoka izan zen arrain eta kontserben Euskadiko lehenengo azoka.
Helburua garbia zen: Bermeoko kontserben potentziala erakustea publikoari, haiek baitira herriko ekonomiaren oinarri nagusietako bat.
Bermeoko portuak garrantzia hartu zuen Erdi Aroan, eta baxurako arrantzaren erreferente bilakatu zen.
Ordudanik, Bermeoko ekonomia portuaren inguruan egituratu da, kontserba-enpresa handiak eta kontserbari lotutako industriak sortu baitira; besteak beste, itsasontzi eta motorren eraikuntza, ontzien kontsignatarioak eta biltegi handiak.
Bermeok, gaur egun, indarra hartu du Euskadiko marinel-herri eta arrantza-portu garrantzitsuenen artean.
Beraz, ez da harritzekoa herriaren historia markatu duten eta oraindik ere markatzen duten itsasoko produktu horiek goresteko azoka bat egitea herrian.
Hegaluze saria
Hegaluze saria Arrain Azokako aintzatespen berezi bat da. Herriaren berri zabaltzen eta hura ezagutarazten bereziki nabarmendu diren pertsona, erakunde edo enpresei ematen die sari hori Bermeok urtero.
Arrain Azoka elkarteak hautatzen du irabazlea, herritarren proposamen eta iradokizunak jasotzen dituen deialdi ireki baten bidez.
Saria 1997. urtean eman zen lehen aldiz. 29. edizioa du aurtengoa, eta Bermeoko Nautika Eskolak jasoko du.
Hona hemen urte hauetan zehar aintzatespena jaso dutenetako batzuk: kontserba-lantegiak, Arraun Elkartea eta Bermeoko arrantzaleak, Bermeoko Santa Veracruz Kofradia, Erroxape Emakumeen Elkartea, Rafa Sardina eta, azken sariketan (2024an), Bego Gangoiti Canga, Arrain Azoka proiektuaren sortzailea.
Bermeo Tuna World Capital
Bermeo Tuna World Capital (BTWC) elkarteak ere paper aktiboa dauka Arrain Azokan.
Bermeon atunaren sektorearekin lotura duten eragile guztiek, hasi atun-ontzietatik eta kontserba-lantegi eta ontzioletaraino, bat egin dute erakunde honetan, zeinaren helburu nagusia baita jateko bikain hau babestea eta ezagutaraztea, betiere jardunbide egoki eta jasangarrien garrantzia sustatuz.
Badakizu, itsas kutsuko plan on baten bila bazabiltza, zatoz Bermeoko 2026ko Arrain Azokara, maiatzaren 22tik 24ra.
Goiburuko irudiaren iturria: Conservas Serrats Bermeo
