Eibarko 2025eko sanjoanetan sua egiteko prest? Egun handia ekainaren 23a izaten da, Lizarrako Dultzaineroei harrerarekin, jaietako pregoiarekin, txupinazoarekin eta San Joan suarekin. Ekainaren 24a ere aipatzeko modukoa da. Jaieguna da Eibarren; baina jaiak egun batzuk lehenago hasten dira. Hona hemen 2025eko Eibarko sanjoanetako egitarau osoa, ekintzarik eta kontzerturik gal ez dezazun.

Eibarko 2025eko sanjoanetako egitaraua

Eibarko Udala 2025eko sanjoanetako egitarauaren xehetasun guztiak ixten ari da oraindik, eta eguneratzen joango gara atera ahala.

Ospakizun gehienak ekainaren 20tik 24ra bitartean izaten dira, baina badira jarduerak lehenago ere; esaterako, ekainaren 14rako (larunbata) prestatzen ari diren musika-ikuskizuna.

Dagoeneko iragarri dira Eibarko 2025eko jaietako kontzertuak. Jarraian kontatuko dizkizugu, baina lehenengo, egitarauko konturik aipagarrienak errepasatuko ditugu.

Egitarauan ehun bat ekintza izaten dira, eta ez dira inoiz falta izaten antzerkia, animazioa, musika, herri-bazkariak, kirol-lehiaketak, lehiaketa gastronomikoak, txikienentzako puzgarriak, su-festak eta kalejirak, besteak beste.

Egun nagusia ekainaren 23a izango da, astelehena. Orduan hasiko dira ofizialki jaiak pregoiarekin eta txupinazoarekin. Gauerdia baino lehen, San Joan sua egingo da, eta, ondoren, sanjoanetako kanta eta Danborrada Alardea egingo dira.

Ospakizunak hurrengo egunean jarraituko du, ekainaren 24an, asteartea. San Joan eguna jaieguna izaten da Eibarren.

Hauek dira Eibarko 2025eko San Joan Jaietako egitarauko ekintza nagusiak, urtero errepikatzen direnak:

Astelehena, ekainak 23

  • San Joan zortzikoa
  • Kuadrillen bilkura eta kalejira.
  • Lizarrako dultzaineroen harrera.
  • Jaietako pregoia eta txupinazoa
  • San Joan sua
  • Sanjoanetako kanta eta Danborradaren Alardea

Asteartea, ekainak 24

  • Kalejira Lizarrako dultzaineroekin.
  • Meza abestua
  • Haurren danborrada
  • Haurren pregoia
  • Erromeria
  • Su-festa

Eibarko 2025eko sanjoanetako kontzertuak

Musika izaten da Eibarko sanjoanetako protagonista nagusietako bat. Dantzaldiak eta DJak izango dira gazteenen gozamenerako, eta bestelako kontzertuak ere izango dira Eibarko 2025eko jaietan. Hona hemen udalak iragarritakoak:

Ostirala, ekainak 20

  • Untzaga plaza: Süne.

Larunbata, ekainak 21

  • Untzaga plaza: Seguridad Social.

Igandea, ekainak 22

  • Untzaga plaza: Shirley Davis.

2025eko sanjoanak Eibarren: pregoia, txupinazoa eta dultzaineroak

fiestas san juan eibar musica

Iturria: Eibarko Udala

Eibarko San Joan jaiak hasteko (ekainaren 23an, astelehena), zapia jartzen zaio santuari eta sanjuanetako zortzikoa jotzen da. Ondoren, kuadrillek beren tokia hartzen dute, eta kalejira egiten da Lizarrako dultzaineroei ongietorria egiteko. Ospakizuneko une ederrenetariko bat izan ohi da.

13:30 inguruan, begirada guztiak udaletxera zuzentzen dira. Hango balkoian ematen zaie hasiera ofiziala sanjoanei, pregoiarekin eta txupinazoarekin.

Une horretatik aurrera, jaia izango da nagusi herriko txoko guztietan.

Badakigu asko eta asko txikienentzako barraken eta helduentzako txosnen zain daudela.

Izan ere, guztia ez da egiten suaren bueltan, baina ezin dugu alde batera utzi.

2025eko San Joan sua Eibarko jaietan

Eibarko jaiak ia ekain guztian ospatzen dira, baina bada egun handi bat: ekainaren 23a (edo, hobeto esanda, 23tik 24rako gaua), San Joan jaia.

Une desiratu eta jendetsuenetarik bat izaten da, zalantzarik gabe, San Joan sua pizten den unea. Milaka urte ditu tradizio horrek, eta su-ikuskizun jendetsua izaten da, jai-girokoa erabat.

Eibarren, tradizioaren arabera, “sobia” sutan erre behar da (landare batzuekin egindako txorta; ekaitzak jotzen duenean erabiltzen da, eta Kandelario egunean bedeinkatzen da, otsailaren 2an). Garai batean, sorba horretan oloa edo garia jartzen zen; baina, gaur egun, ortuariak, belarrak, erromeroa, arrosak edo loreak izaten ditu, pertsona bakoitzaren gustura.

Suaren gainetik salto egitearen errituala ez da aldatu, espiritu txarrak uxatzeko eta urteko gauza txarrak erretzeko egiten baita.

Eibarko sanjoanetako tradizioak

Ospakizunak eta tradizioa bateragarriak dira. Ondo dakigu hori Euskal Herrian😉.

Horregatik, Eibarko sanjoanetan, ez dira falta gure pertsonaia ezagunenetarik batzuk: erraldoiak eta buruhandiak eta dultzaineroak eta txistulariak, beren doinu berezi eta guzti. Hala, musika eta dantza ere garrantzitsuak dira sanjoanetan. Aukera izango duzu Soka Dantza eta beste euskal dantzabatzuk ikusteko.

Gainera, Eibarko egitarauan beti egiten dute tarte danborradetarako (haurrena eta helduena).

Gainera, helduek eta txikiek sanjoanetako kanta ezaguna abesten dute urtero. Ez dakigu ez nondik datorren, ez nork egin zuen, baina ospe handia du, nolanahi ere. Hemen dituzu hitzak, ikasi nahi baduzu ere:

Egun zoragarri hau heldu da berriz.

Pozan pozez bihotzak beterik.

Mendietako baserrietan

kaleko plaza danetan

San Juan suak piztutakoan dira

Gau zoragarri honetan.

Hau da eguna zoragarria

kontsolatzeko mundu guztia.

Ez da iñun gizonik

San Juan dan baizen

Oso goitar da handirik

arkitzen.

Hau da eguna zoragarria

kontsolatzeko mundu guztia

Amagandik iñoiz jaio da gizona

ez dago zeruan halakorik.

Ama sengeagandik

zu jaio ziñan

mirariz beterik doian.

Poztu gizonak, abestu herriak

San Juanen egun miragarrian.

Igaz ere San Juan zan, eta

aurten ere San Juan Bautista.

Mendietako baserrietan....

Hala, kultura, tradizioa, musika eta sua izaten dira nagusi Eibarko jaietan. Izan ere, Euskadiko sanjoan ospetsuenetarikoak dira.

Goiburuko irudiaren iturria: Eibarko Udala.