Badator Euskaltelen Black Friday, eta gure modura dator. Beste batzuek azaroaren 27an bakarrik eskaintzen dizkizute deskontuak eta eskaintzak, egun bakar batean; Euskaltelen, ordea, handikiro egiten dugu, azaroaren 2tik 30era.
Horrela, ez duzu egun horretako eskaintzei begira egon beharrik. Gure eskaintza ikusteko denbora ematen dizugu, eta, horrela, Gabonetako erosketak egiteko aprobetxatzeko eta Olentzerori eta Mari Domingiri laguntzeko.
Jakin nahi duzu zer telefono mugikor ditugun aurtengo eskaintzan? Eman begiratu bat.
Bi Xiaomi mugikorren paketea
Indartsu hasi gara, sustapen biribil batekin: eskuratu bi Xiaomi smartphone batera, kolpe batez bi opari egiteko (edo zurea eta etxeko besteren batena berritzeko). Hauek sartzen dira paketean:
- Xiaomi Redmi Note 17 5G: 7.700 mAh-ko bateria 45 W-eko karga turboarekin, 6,99"-ko AMOLED FHD+ pantaila begietarako babesarekin eta Corning® Gorilla® Glass 7i kristalarekin, Snapdragon® 6s 4G Gen 2 prozesadorea, 50 MP-eko kamera nagusia eta selfieak egiteko16 MP-eko beste bat.
- Xiaomi Redmi 17C 5G: 6.000 mAh-ko bateria, 6,9"-ko murgiltze-pantaila, hautsarekiko eta zipriztinekiko IP64 erresistentzia, 50 MP-eko kamera nagusia eta 8 MP-eko aurreko kamera.
Eskuratu bi gailuak hilean 7,5 € ordainduta (48 kuota).
OPPO Find X10 5G (entzungailuak opari)
Erabateko potentziaren eta maila profesionaleko argazkien bila bazabiltza, OPPO Find X10 5Gk behar duzun guztia dauka. Gama altuko mugikorra da, eta maila ia profesionaleko argazkiak eta ekipamendurik onena izango dituzu:
-
512 GB-ko biltegia eta 12 Gb-eko RAM memoria.
- 7.150 mAh-ko bateria, 10 W-eko haririk gabeko kargarekin.
- 200 MP-eko kamera bikoitza, Hasselblad-ekin batera garatua.
- Dual SIMa.
- eSIMa.
Gainera, zuzeneko opari bat eramango duzu: OPPO Enco Air5 entzungailuak (69 €-ko balioa dute). Guztia, 24 €/hil ordainduta (48 kuota).
Samsung Galaxy Z Fold8 5G
Arintasunari eta diseinuari uko egin gabe formatu tolesgarrira jauzi egin nahi dutenentzat, Samsung Galaxy Z Fold8 5G duzu, mugikor desiratuenetako bat:
-
Diseinu ultraarina, sare sozialetarako eta multiatazetarako pantaila optimizatuarekin.
- 256 GB-ko biltegiratzea.
- 12 GB-eko RAMa.
- 4.800 mAh-ko bateria, 10 W-eko haririk gabeko kargarekin.
- 50 MP-eko atzealdeko kamera-sistema eta 10 MP-eko aurreko kamera.
- Dual SIMa, eSIMa barne.
Black Friday honetan, 200 €-tik gorako zuzeneko deskontuarekin eskuratuko duzu, 31 €/hil bakarrik ordainduta (48 kuota).
Aurreratu Gabonetako opariak Euskaltelen katalogoarekin.
Euskaltelen ez dauzkagu smartphoneak bakarrik. Ezta gutxiagorik ere. Hemen denetik eta denentzat daukazu. Eta onena da finantzazioa eta bidalketa doan dituzula.
- Kontsolak: Nintendo Swich, Nintendo Switch 2, PS5...
- Etxetresna elektriko txikiak: aire frijigailuak (air fryer) janaria azkarrago eta osasuntsuago prestatzeko, irabiagailuak, bizarra mozteko makinak, robot xurgagailuak, kablerik gabeko xurgagailuak, kafe-makinak, ilea lisatzeko plantxak...
- Telebistak: aldatu egongelako telebista, jarri handiago bat. Xiaomi, LG eta TCL telebistak ditugu.
- Smartwatchak: eman kapritxo bat zeure buruari iWatch batekin edo eskuratu erloju adimendun bat zure egunerokoa kontrolatzeko edo NFCrekin ordaintzeko.
Gogoan izan webgunean gaituzula, baita Euskaltelen denda fisikoetan ere.
