iPhone 14 eta iPhone 14 Plus Euskaltelen dira dagoeneko. Zer esan nahi du horrek? Bada, zuzenean eros dezakezula Euskaltelen telefono mugikorren onlineko dendan, eta 24 epetan zatitu ordainketa (interesik gabe). Gure zerbitzu guztiak dituzun faktura berean agertuko dira ordainketak. Hala, ez zara nahastuko hamaika ordainagirirekin.

Hori da Euskaltelen mugikor bat erostearen abantaila 😊. Eta iPhone 14 eta iPhone 14 Plus berrien abantailez, zer? Tira, has gaitezen.

Laburpena, hemen:

Eta xehetasunak, hemen:

iPhone 14 eta iPhone 13ren arteko desberdintasunak

iPhone-ren modelo berri bakoitzak berrikuntzak dakartza, eta are indartsuago bihurtzen dute telefonoa. Hauek dira iPhone 13 aurreko modeloaren eta iPhone 14 berriaren arteko desberdintasun nagusiak:

  • Kamera hobeak: ez hainbeste pixeletan (lehengoak bezala, 12+12MPX dituzte), baina bai irudiaren kalitatean. iPhone 14k argi gutxiko irudien tratamendua hobetzen du Photonic Engine teknologiari esker. Hau da, argi gehiago zure argazkietarako.
  • Chip A15Bionic, 5 nukleoko GPUarekin: iPhone 13k 4 nukleo zituen. Horrek esan nahi du abiadura handiagoa izango duzula jokoetarako edo errealitate areagotuko aplikazioetarako.
  • Bideo-grabazioko Ekintza modua: Lehenbizikoz iPhone 14 eta iPhone 14 Plus telefonoetan. Orain, mugimendua duen eszena bat pultsuan grabatzen duzunean, ez da nabarituko ohiko dardara.
  • Bateriaren autonomia handiagoa: bereziki Plus modeloan, iPhone batean inoiz ikusitako iraupen handiena baitu.

Xehetasun guztiak emango dizkizugu orain.

Nolakoak dira iPhone 14ren kamerak?

Bada, esan bezala, onenak dira argi gutxiko inguruneetarako, Photonic Engineri eta lehen baino %10 argi gehiago ematen duen flashari esker.

12MPX-eko kamera nagusia: nobedade nagusia lente-irekiera handiagoa da (f/1,5erainokoa), bai eta sentsore handiago bat ere, argazkiak lehen baino %49 argitsuago ateratzeko. Gaua modua eta Erretratu modua ditu, atzealdea desfokuratu ahal izateko.

12MPX-eko objektibo ultraangeluhandiko kamera: 120°-ko plano-anplitudea; eta argazkiak, lehen baino bi aldiz argiagoak. f/2,4ko lente-irekiera.

12MPX-eko True Depth kamera: aurreko kamerak fokuratze automatikoa eta f/1,9ko lente-irekiera ditu. Orain, selfieek anplitude handiagoa dute, koadrilako argazkiak atera nahi dituzunerako.

Bideo-grabazioan, ikusi duzunez, Ekintza modua da nobedaderik handiena; baina ezin ahatz dezakegu Applek iPhone13rekin estreinatu zuen Zinema modu ikusgarria. iPhone 14k hobekuntza bat gehitu dio eszena bakoitzeko protagonista automatikoki hautatzeko funtzioari: 4K grabazioa 2 f/s-rekin.

Nolakoak dira iPhone 14ren eta iPhone 14 Plus-en pantailak?

iPhone estandarraren tamaina klasikoa dute: 6,1 hazbete iPhone 14rako. Eta handixeagoa bideoak ikusteko: 6,7 hazbete iPhone 14 Plus-erako.

Ceramic Shield-en kristal supererresistente batekin babestuta dago pantaila. Urari ere euts diezaioke: 6 metroraino, gehienez 30 minutuz.

Pantaila-motari dagokionez, SuperRetinaXDR eta OLED dira biak ere, eta, horri esker, kontraste eta distira handiagoa dute. Gainera, erosoagoak izateko, giro-argira egokitzen dira.

Kristalezko aurrealdea eta atzealdea kalitate aeroespazialeko aluminiozko egiturarekin osatzen dira.

Horregatik da hain berezia iPhone.

Zenbat irauten du iPhone 14ren bateriak?

Beti bezala, erabileraren araberakoa da, baina Applek modua aurkitu du mugikorra ez dadin itzali elkarrizketa batean zaudela.

Kalkulu hauek egin ditu Applek bi modeloetarako:

iPhone 14k 3.279 mAh-ko bateria du: 20 orduz erreproduzi ditzakezu bideoak harekin.

iPhone 14 Plusek, berriz, 4.323 mAh-ko bateria du, eta 26 orduz erreproduzi ditzakezu bideoak harekin. iPhoneetan aurkituko duzun autonomia handiena da.

Zenbateko biltegia du iPhone 14k?

Euskaltelen eskaintzen ditugun modeloek barne-memoria hau dute:

  • iPhone 14: 128GB.
  • iPhone 14 Plus: 256GB.

Ikusten duzunez, giga asko dira, eta kalitate handiko argazki eta bideo asko gorde ahal izango dituzu.

Zerk egiten du desberdin iPhone 14?

Ikusi duzu zer berritasun eta desberdintasun dituzten iPhone 14k eta iPhone 14 Plusek iPhone 13rekin alderatuta. Baina bukaerarako utzi dugu onena. Istripuak detektatzeko sistema berria.

iPhone berriak gai dira parametro batzuk neurtuz autoan kolpe handiren bat hartu duzun jakiteko. Hori detektatutakoan, automatikoki, 112 zenbakira eta zure larrialdi-kontaktuetara deitzen dute. Eta une horretan estaldurarik ez baduzu, satelite bidez konektatzen dira.

Segurtasun-gehigarri bat da, eta mugikorra erabilgarri egiten duten funtzio horietako bat.

Nahi baduzu, sartu Euskaltelen mugikorren orrian, eta erosi online iPhone-ren berriena. Hona hemen estekak, zuzenean sartzeko:

Aprobetxatu!