WhatsApp oso aplikazio garrantzitsutzat dugu denok gure egunerokoan. Estutasunen batetik ateratzen gaitu batzuetan, baina buruhausteak ere maiz eragiten dizkigu. Baina zer egin WhatsAppen zerbitzua erori eta ezin denean erabili?Beste zenbait aplikazioren berri emango dizugu, ez zaitezen ernegatu halakorik gertatzen bada.

WhatsApp mezularitza-aplikazioa oso zabaldua dago. Hori da aldeko duen ezaugarririk nabarmenena. Ia ez dago mugikorretan WhatsApp aplikazioa ez duen inor. Baina beste aukera bat izan nahi duzulako edo WhatsApp bidez ematen den informazioaz arduratuta zaudelako, haren ordez erabil ditzakezun beste sei aplikazioren beri emango dizugu hemen.

Hemen dituzu mezularitzako aplikazio hauek; guztiok aztertu beharko genituzke gehien komeni zaiguna aukeratzeko.

1. Line

Garai batean, Line oso ezaguna izan zen, baina pixkanaka bigarren mailan gelditu zen, nabarmendu gabe. Hala ere, 10 milioi erabiltzaile inguru ditu Espainian. iOS eta Android sistemetan erabil daiteke.

Berehalako mezularitzako aplikazio hau Asiatik dator, eta formalki antz handia du WhatsAppekin. Hauek dira desberdintasun nabarmenenak: txatetan inkestak egiteko aukera ematen du, aldi berean 200 pertsonaren arteko bideo-deiak egin daitezke eta ohiko sareen antzeko timeline bat du.

Alternativas_WhatsApp_Line

2. Telegram

Telegram izango da, ziur asko, WhatsApp ongien ordezkatzen duen aplikazioa zerrenda honetakoen artean. Zergatik? Bada, WhatsAppek baino hobeto baliatzen dituelako funtzionaltasun eta ezaugarri asko.

Bi aplikazioen arteko alde nagusia da Telegramek erabiltzaileen askoz informazio eta datu gutxiago biltzen dituela. Pribatutasuna du ezaugarri nagusi; aplikazio barruko mezu eta dei guztiak zifratuak daude mutur batetik besteraino.

Funtzionaltasunei dagokienez, Telegramek hainbat aukera ditu: gailu anitzekoa, berez suntsitzen diren mezuak, hainbat helburutarako botak, kanalak sortzeko edo beste kanal batzuekin bat egiteko aukera, eta iturburu-kode irekia eta librea. Eta, jakina, iOS eta Android sistemetarako bertsioak ditu.

Alternativas_WhatsApp_Telegram

3. Signal

Signal doako mezularitza-zerbitzu bat da, eta aukera hauek eskaintzen ditu: bideo-, ahots- eta testu-txatak, mutur batetik besteraino zifratuta daude ahots- eta bideo-deiak, eta fitxategi- eta argazki-transferentzia seguruak. WhatsAppen antzeko funtzioak ditu, oso interfaze erraza du, eta Android eta iOS sistemetarako bertsioak ditu.

Signal Messaging Protocol protokoloa du oinarri, merkatuko mezularitza-protokolorik seguruena. Horregatik, zerbitzuak jasotzen duen informazio-kantitate txikia du ezaugarri nagusi; izan ere, telefono-zenbakia, zerbitzua baliatzen hasi zaren eguna eta saioa hasitako azken eguna bakarrik jasotzen ditu. Beste datu guztiak, hala nola kontaktu-zerrenda, kide zaituzten taldeak edo beste edozein eduki, zifratu eta zure gailuan jasotzen da. Argi eta labur esanda: inork —ezta Signaleko langileek ere— ezin ditu ikusi datu horiek, zure gailutik ez bada.

Alternativas_WhatsApp_Signal

4. Discord

Discord zerbitzarian oinarritutako gaming komunikazio-plataforma gisa sortu zen, baina hainbat eguneratzeren ondoren, askoz komunikazio-zerbitzu helduagoa bihurtu da, edozein erabiltzailerentzako egokia, WhatsAppen mezu pribatuen oso antzeko zerbitzua ematen baitu.

Interfaze erabilerraza da ezaugarri nabarmenetako bat; gainera, aukera ematen du bideo-, ahots- eta testu-txatak egiteko, oso latentzia txikiko ahots- eta bideo-deiak egiteko, fitxategi- eta argazki-transferentziak egiteko, mezu pribatuak bidaltzeko, talde-txatak eta talde-deiak antolatzeko.... Eta Android eta iOS sistemetarako bertsioak ditu.

Alternativas_WhatsApp_Discord

5. Facebook Messenger

Aplikazio honek WhatsApp ordezkatuko du beharbada etorkizunean, edo, apika, aukera egongo da biak lotzeko eta funtzio anitzeko txat bat izateko. Azken eguneraketak kontuan izanik, berehalako mezularitzako aplikaziorik osoenetako bat da gaur egun, eta Android eta iOS sistemetarako bertsioak ditu.

Gainera, bot adimendunak ere baditu, bai eta ahots-deiak, bideo-deiak, erreprodukzio-zerrendak, talde-elkarrizketak, jokoak eta askoz funtzio gehiago ere.

Alternativas_WhatsApp__Facebook_Messenger

6. Wire:

Wire izango da, beharbada, erabiltzaileentzako aplikaziorik ezezagunena. Enpresa-lankidetzako aplikazio bat da, mezularitza segurua eskaintzen duena. Taldeko txatak, fitxategi-trukea eta beste funtzio batzuk eskaintzen ditu, eta doako Wire Personal bertsioa du.

Kontu bat sortzeko, helbide elektronikoa edo telefono-zenbaki bat eman behar dira. Mutur batetik besterainoko zifratzea eskaintzen du, eta kode irekian dago garatua. Wire Personalek Androideta iOS sistemetarako bertsioak ditu.

Alternativas_WhatsApp_Wire

Aplikazio horiek guztiek huts egiten badute eta norbaiti mezu bat bidaltzeko beharra baduzu, bizum bat bidal diezaiokezu dagokionari. Ez, ez gara txantxetan ari. Ez zinateke izango ez lehenengoa ez azkena. Bidalketa bakoitzarekin mezu bat sar dezakezu. Bada arazo bat, ordea: bidalitako mezu bakoitzagatik 50zentimo ordaindu beharko duzu gutxienez. Duela urte batzuk SMSekin bezala. Garestia iruditzen bazaizu, ez izan zalantzarik eta deskargatu hemen aurkeztu dizkizugun aplikazioetako bat, edozein, eta esaguzu ea zer iruditu zaizun. ;)