Abantailaz beteta dator 5G teknologia, eta dagoeneko mugikor askok aprobetxatzen dituzte. Baina maiz errepikatzen den arazo txiki bat dute: oso garestiak dira. Ez denak, ordea; Euskaltelen baditugu 5G teknologiadun smartphone batzuk patrika-mota guztietarako egokiak. Hona hemen 5G teknologiadun telefono mugikor merke sorta bat, guk prestatua.

Zergatik aukeratu 5G teknologiadun mugikor bat? Abiadura eta estaldura handiagoa, bateriaren kontsumoa txikiagoa, latentzia minimoa... Telefonia mugikorreko bosgarren belaunaldiak (5G) goitik behera aldatu du komunikatzeko eta gure telefonoak erabiltzeko modua. Gainera, Euskaltelekin 5G estaldurarik onena daukazu Euskadin eta Nafarroan.

Abantaila horiek guztiak kontuan harturik, badirudi gama altuko telefonoek bakarrik balia dezaketela 5Garen konektibitatea.

Alabaina, hemen ikusiko duzu badirela 5G teknologiaren ahalmena aprobetxatzen duten telefono merkeagoak ere. Gainera, epeka ordaintzeko aukera ematen dizugu Euskaltelen, erosoagoa izan dadin.

Hona hemen 5G teknologiadun telefono mugikor merke sorta bat, guk prestatua.

HONOR 70 Lite 5G

móviles baratos 5G honor 70 lite

Euskaltelek 5G teknologiadun HONOR 70 Lite 5G eskaintzen dizu, modu onean.

Android12 sistema eragilea eta Qualcomm Snapdragon 480 Plus 5G prozesadorea ditu.

Gainera, hiru kamera ditu: 50 Mpx-eko kamera nagusia, makrokamera bat eta sakontasun-kamera bat.

5.000 mAh-ko bateriari esker, ordu askoz erabil daiteke batere kezkarik gabe.

Gainera, bi 5G txartel ditu, deiak jasotzeko/egiteko itxarote-egoera duala dutenak.

Erosi HONOR 70 Lite 5G HONOR 70 Lite 5G terminala nahi dut.

HONOR 90 Lite 5G

móviles baratos 5G honor 90 lite

Android-13 da HONOR 90 Lite 5G terminalaren sistema eragilea.

Tamaina eta pisu txikiko telefono bat da, 5G konektibitateari esker arin-arin dabilena.

Hauek dira ezaugarri nagusiak: ertzik gabeko 6,7"-ko FullView pantaila, ahultze dinamikoko teknologiaduna; 100 MP-eko kamera nagusi ultraargia, eta HONORen SuperCharge karga azkarreko aukera.

Erosi HONOR 90 Lite 5G HONOR 90 Lite 5G terminala nahi dut.

Samsung Galaxy A35 5G

móviles baratos 5G galaxy A35

Diseinu premiuma eta pantaila berria dakartza Samsung Galaxy A35 5G terminalak.

Telefono ezin hobea da argazkiak eta bideoak egunez zein gauez eta xehetasun guzti-guztiekin egitea gustatzen zaienentzat.

GPU eta NPU hobetuko Octa-core prozesadorea gai da multiatazan lan egiteko. Eta 5G konektibitatea osagarri ezin hobea da telefonoa primeran ibil dadin.

Estreinatu orain Samsung Galaxy A35 5G terminala.

Samsung Galaxy A55 5G

móviles baratos 5G galaxy A55

5G teknologiadun beste terminaletako bat Samsung Galaxy A55 5G da.

Telefono honi esker, Super HDRn grabatu ahal izango duzu mundua; gainera, 256 GB ditu telefonoan bertan biltegiratzeko, eta 1 TB-raino handitu daiteke biltegiratze-ahalmena microSD txartel baten bidez.

Octa-core prozesadore hobetuari eta hozte-sistema integratu berritzaileari esker, edozertarako prest duzu telefono hau.

Erosi Samsung Galaxy A55 5G Samsung Galaxy A55 5G terminala nahi dut.

Xiaomi 13T

móviles baratos 5G xiaomi 13T

Xiaomi 13T da 5G teknologiadun telefono merkeagoekin osatu dugun gure sortatxokon azkena.

Androiden oinarritutako MIUI 14 sistema eragilea eta 4 nm-ko MediaTek Dimensity 8200-Ultra prozesadorea ditu.

Oso diseinu zaindua du, minimalista eta jasangarria (larru beganoa du), eta 6,67"-ko CrystalResde pantaila, bereizmen oso handikoa.

Erosi 5G Xiaomi 13T 5G Xiaomi 13T terminala nahi dut.

Esan "kaixo" zure mugikor berriari

Orain, 5G teknologiadun mugikor merke batzuen berri eman dizugunez, galdera hau sortuko zitzaizun: zer finantziazio-baldintza eskaintzen ditu Euskaltelek mugikorrak erosteko?

Euskaltelekin, hiru urtean behin estreinatu dezakezu mugikorra, eta epe erosoetan ordaindu.

Hileko kuota murriztu bat ordainduko duzu 36 hilabetez, eta, denbora-tarte hori igaro ondoren, erabaki dezakezu azken kuota ordainduta mugikorra zeuretzat hartzea, 0 €-an itzultzea edo berri bat estreinatzea.

Eskaintza honek ez dakar iraute-konpromisorik berekin, eta, 37. hilabetera heldu ondoren, ez duzu mugikor berririk kontratatu beharrik nahitaez.

Badakigu ez duzula galduko horrelako aukera bat mugikor bat, bi... edo nahi adina kontratatzeko, terminal bat baino gehiago eskuratzeko aprobetxa baitezakezu.

Nola jarri harremanetan Euskaltelekin

Gure webgunean dituzu telefono guztien ezaugarri, prezio eta finantziazio-baldintza guztiak.

Zalantzarik edo galderarik baduzu, jarri gurekin harremanetan telefono hauen bidez:

  • Dagoeneko bezero bazara, deitu 1717 telefonora.

  • Oraindik bezero ez bazara, deitu 900 825 622 telefonora.

Jarri gurekin harremanetan, eta ikusi zein diren 5G teknologiadun telefono mugikor merke onenak.