Zeri begiratzen diogu mugikor berria erostera goazenean? Lehenik, kamerari eta bateriari begiratu ohi diegu. Ikus dezagun nolakoak dituzten Oppo A94 5Gak eta Honor 50 5G-ak; biak ere merkeago eskaintzen ditu Euskaltelek hil honetan.

Oppo A94 5G-a, hilean 11€

Oppo A94 5G-a, hilean 11€

Lau kamera ditu, eta 48 MPX-eko sentsorearen eta Ultra Night Video algoritmoaren konbinazioari esker, bideo hobeak ateratzen ditu argi gutxi dagoenean.

Gainera, desfokuratze dinamikoaren efektua eta AA baliatzen ditu, zure irudiak optimizatzeko.

  • 48MPX-eko kamera nagusia: f / 1.7; FOV 79 °; 6P lentea
  • 8MPX-eko kamera ultra angeluhandia: f / 2.2; FOV 119 °; 5P lentea
  • 2MPX-eko makro kamera: f / 2.4; FOV 89 °; 3P lentea
  • 2MPX-eko mono kamera: f / 2.4; FOV 89 °; 3P lentea

Selfieak egiteko, berriz, Oppo A94ak 16MPX ditu: f / 2.4; FOV 78º; 5P lentea.

4310mAh-ko bateria 5minutuz kargatuta, 2,9orduz hitz egin ahal izango duzu. 30W-eko VOOC flash kargari esker lortzen du hori.

Xehetasun gehiago: 6,43hazbeteko pantaila, 128GB-ko biltegia, 8GB-ko RAM memoria, eta zortzi nukleoko 5G prozesadorea (2,4GHz-erainoko PUZa duena) eta Android11 sistema eragilea.

Eskuratu Oppo A94 5G-a online edo Euskaltelen dendan, hilean 11€-ren truke, 24 kuotatan.

Honor 50 5G, hilean 16€-an

Honor 50 5G, hilean 16 €-an

Eraztun bikoitz simetriko baten itxurako diseinua osatzen dute Honor 50aren lau kamerek. Modelo honek Honor-en 108MPX-eko lehen kamera ultrargia eta hainbat bideo-modu ditu.

  • 108MPX-eko kamera nagusia: 1/1.52 hazbeteko sentsorea, f/1.9 irekiera, 2,1mikrometroko pixel-tamaina
  • 8MPX-eko kamera angeluhandia; f/2.2 irekidura
  • 2MPX-eko bokeh kamera; f/2.4 irekidura
  • 2 MPX-eko makro kamera: f/2.4 irekiera

Selfieak egiteko aurreko kamerak 32MPX ditu; angeluhandi modua ere badu argazkian lagun gehiago sartzeko, eta argazki bikainak egiten ditu gauez.

Zenbaterainoko autonomia dute? 66W-eko SuperCharge aukerari esker, 20minutu eskasean %70eraino kargatuko duzu 4300mAh-ko bateria eta 45 minutuan %100eraino.

Xehetasun gehiago: 6,57hazbeteko pantaila, 256GB-ko biltegia, 8GB RAM eta Magic UI 4.2 sistema eragilea (Android 11n oinarritua).

Eskuratu Honor 50 5G Euskaltelen webgunean edo dendetan, hilean 16€-ren truke, 24 kuotatan .

Orain, zure esku dago bietako bat aukeratzea.

Informazio honekin lagundu izana espero dugu; gehiago jakin nahi baduzu, utzi zure galdera iruzkinetan.