Euskaltelen, ekipamendu guztia eskainiko dizugu apirilean, ezer falta ez dakizun: entzungailuak eta kirol-banda, kirola egiteko; mugikorra, oporretako argazkiak egiteko kamerarik onena eta argazkiak gordetzeko tokia edukitzeko; eta tableta, nahi duzun tokira zurekin eramateko.

Nobedade hauek ditugu zuretzat:

Oppo Find X5 Lite 5G, opari eta guzti, hilean 19 €-an

Oppo Find X5 Lite 5G, opari eta guzti, hilean 19 €-an

Aprobetxa ezazu mugikor berria eskuratzeko, eta eraman opari aurikularrak, kirol-banda eta babes-zorroa. Ekipamendu osoa eskura daukazu jada Euskaltelen, apirilaren 17ra arte.

Eta, doako pakete bikain horrez gain, hau guztia dauka Oppo Find X5 Lite 5G berriak:

6,43 hazbeteko pantaila handia, SGSk Eye Care gisa ziurtatua, ikusmena behartu ez dezazun. Diseinu aldetik, mehea eta arina da, eta hatz-markekiko erresistentea.

Aste Santuko argazkietarako, Oppo X5 Litek 64 MPX-eko hiru kamera ditu atzealdean, 118º-ko ultra angeluhandia eta sentsore makroa. Eta, gainera, Sony-ren 32 MPX-eko selfiea.

Ezin hobea da erretratu finkoetarako edo mugimendudunetarako (desfokuratze-efektuarekin nahiz gabe), eta AArekin bereizmen handiko bideoak egiteko, baita gauez ere.

Udaberriko, udako, udazkeneko eta neguko oroitzapen guztiak gorde ahal izango dituzu, telefonotik deskargatu beharrik gabe. Oppo honek 256 GB-ko memoria du.

Eta autonomia handia du. 65W-etan 31 minutuz kargatuta, guztiz betea izango duzu bere 4500 mAh-ko bateria.

Mugikorrean partida bat jokatu nahi baduzu, fotograma-abiadura handia eskaintzen dizu, eta, horretaz gain, abiatze azkarra eta tenperatura-kontrola.

8 GB-ko RAM memoria du, eta Android 11 sistema eragilea.

Erosi orain online Oppo Find X5 Lite 5Ga, opari eta guzti (Oppo Enco Free2 + Oppo Band Sport + babes-zorroa) 19 €/hil bakarrik ordainduta.

Samsung Galaxy A53 5Ga, hilean 18 €-tik hasita

Oso urrun ez dagoen galaxia batetik iritsi dira Samsung-en A serieko modelo berriak: A53 5Ga eta A13a. Bi gama desberdin, behar desberdinetarako.

Samsung Galaxy A53 5G-ak 6,5 hazbeteko pantaila du, urarekiko erresistentea da, eta luxuzko argazkiak ateratzen ditu, 64 + 12 + 5 + 5 MPX-eko lau kamerei eta 32 MPX-eko selfieari esker.

128 GB-ko memoria du, eta 1 TB-raino handitu daiteke microSD txartel bat erabilita.

5000 mAh-ko bateriak bi egun irauten du, eta uste duzun baino azkarrago kargatzen da, 25 W-erainoko karga superazkarrari esker.

Multiatazarako potentzia handia behar baduzu, hau da zure Galaxya, haren RAM Plus-ek errefortzu gehigarria ematen baitizu. Sistema eragilea Android 12 da.

Eskuratu orain Euskaltelen onlineko dendan Samsung Galaxy A53 5Ga, hilean 18 €-tik hasita.

Samsung Galaxy A13a, hilean 8€-tik hasita

Samsung Galaxy A13ak pantaila handiagoa du —6,6 hazbetekoa—, lau kamera —50 + 5 + 2 + 2 MPX-ekoak— eta 8 MPX-eko selfiea. Eta argazkiak eta bideoak gordetzeko 128 GB-ko memoria, 1 TB-raino handitu daitekeena microSD txartel bat erabilita.

5.000 mAh-ko bateria du, eta bi egun irauten du. A13ak 4 GB-ko RAM memoria du, errendimendu azkar eta eraginkorrerako, eta Android12 sistema eragilea.

Erosi segurtasunez eta ilaran egon beharrik gabe zure Samsung Galaxy A13a, hilean 8 €/-tik hasita, Euskaltel.

Lenovo Smart Tab M10 HD Plus tableta, oinarri eta guzti, hilean 7 €-an

Aste Santuko oporretarako eta apirileko asteburuetarako osagarri ezin hobea. Umeak entretenituta egongo dira, eta ez du batere pisatzen.

Ikusi hemen zer aukera dituen, eta erosi online Lenovo Smart Tab M10 HD Plus tableta, oinarria ere baduena, hilean 7 €-an.

Eta mugikor horiek guztiak familiarekin eta kuadrillarekin egindako planen oroitzapen onez betetzeko, apirilean egiteko plan batzuk proposatzen dizkizugu Euskaltelen. Esteka sakatuta, agenda ikus dezakezu.