Uda baino lehen mugikorra aldatzeko asmoz bazabiltza, aprobetxatu Euskaltelen 2 = 1. Telefono bat zuretzat eta beste bat doan zuk nahi duzunarentzat: kuadrillako zure lagun minarentzat, beti pantaila hautsita duen bikotekide horrentzat, amarentzat, ikasketetan buru-belarri ari den seme-alabarentzat, txakurra zaintzen dizun bizilagunarentzat...

Oparitu zure bigarren Samsung Galaxy A22 terminala! Doan eskuratuko duzu Euskaltelen bat erosteagatik, hilean 9€-tik hasita.

2 = 1 pozez betetzen zaituen formula ezin hobea da beti.

Regálale tu segundo Samsung Galaxy A22 que te llevas gratis por la compra del primero en Euskaltel desde 9€ al mes

Nabigatu pantaila osoan

Gamer bat bazara edo orduak ematen badituzu Instagramen gora eta behera, asko estimatuko duzu Galaxy A22 terminalaren pantaila. Ikuspegi zabalagoa izango duzu 6,6 hazbeteko Infinity-V pantailari eta FHD+ teknologiari esker.

Eroso eta erraz erabiliko duzu, kurba fineko diseinuari esker.

Desblokeatzeko, hatz-marken-sentsorea eta aurpegi-ezagutza ditu.

Argazkiak gordetzeko leku gehiago

Ez duzu zertan ibili beti argazkiak ordenagailura deskargatzen. A22 terminalari esker, urte osoko argazkiak gorde ditzakezu, baita gehiago ere, 128GB-ko memoria baituzu. Eta handitu nahi baduzu, microSD txartel bat erantsi, eta 1TB izan dezakezu.

Zer argazki aterako dituzu? Ziur asko, ez zaizkizu faltako kostaldeko lehen bainuen argazkiak. Getxora, Zarautzera edo Sopelara joateko irrikaz gaude!

Baliatu A22 terminalaren hiru kamerak une horietako argazkiak egiteko: 48MPX-eko sentsore nagusia, 5MPX-eko lente ultra angeluhandia, paisaia-argazki hobeak egiteko, eta 2MPX-eko sakonerako kamera, desfokuratze-efektua lortzeko.

Eta aurreneko eguzki-errainuek belztutako larru azala erakusteko selfietan, aurrealdeko kamerak 8MPX ditu.

Iraupen handiko bateria eta 5G

5G abiaduraz gain, autonomia handia du Samsung A22 terminalak. Zure erritmoari eutsiko diozu egun eta gau osoan, 5.000mAh-ko bateria sendoari esker.

Gainera, ziztu bizian kargatuko duzu berriz, 15W-eko karga azkarra baliatuta.

Eta hardwarearekin jarraituz, octa-core prozesadoreak eta haren 4GB-ko RAM memoriak potentzia handia ematen dizute multiatazarako

Sistema eragilea Android 11 da, eta, NFC teknologiari esker, zuzenean ordaindu ahal izango duzu mugikorrarekin hondartzako txiringitoan.

Ordaindu smartphone bat eta eskuratu bi

Oparo hornitutako mugikor bat, ikusten duzunez, eta orain, gainera, bazterrean utzi ezin duzun 2 = 1 sustapen bikainarekin.

Kontratatu Samsung Galaxy A22 5G bat, hilean 9€-tik hasita, eta eskuratu beste bat opari.

Zuntza eta, gutxienez, kontratupeko linea bat duten Euskaltelen bezeroentzako eskaintza esklusiboa da hau.

Samsung Galaxy A22 5G Gray bat eskuratuko duzu, 9€ bakarrik ordainduta 24 kuotatan. Eta, horrekin batera, beste Galaxy A22 5G Violet bat eskuratuko duzu. Horren truke gauza bakarra eskatzen dizugu: gurekin egotea lehenengo terminalaren 24 finantziazio-kuotak iraun bitartean.

Arin ibili, sustapena mugatua baita: 1.500 unitate.