Azaroaren 30a San Andres eguna da. Azoka-eguna izaten da Euskadiko leku askotan; bereziki, Eibarren. Izan ere, baserriko produktuen eta aziendaren azoka egiteaz gain, herriko jaiak ere ospatzen dituzte Eibarren. Eibarko sanandresei buruz jakin behar duzun guztia kontatuko dizugu: egitaraua, ordutegiak, ekitaldiak…

Zer egunetan ospatzen da San Andres Eibarren?

Esan bezala, Eibarko jaien egun nagusia San Andres da, azaroaren 30a. Egun horretan, nekazaritzako eta abeltzaintzako azoka tradizionala da protagonista nagusia. Baina txistularien kalejiraz, bertso-saioez eta beste hainbat jardueraz gozatzeko eguna ere bada.

Eibarko 2023ko sanandresen egitaraua hainbat egunez luzatzen da, azaroaren 18tik 30era. Hona hemen jarduera guztiak:

2023ko sanandresen egitaraua

Programa de las fiestas de San Andrés 2023
Irudia: Eibarko Udala

Azaroak 18, larunbata

  • 10:30 h. Errebal Plazia: sanandresetako eskolarteko XIX. bakailao-lehiaketa.

Azaroak 24, ostirala

  • 20:00 h. Coliseo antzokia: sanandresetako XXVII. bertso-jaialdia; bertsolariak: Unai Iturriaga, Maddalen Arzallus, Oihana Bartra, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia eta Unai Agirre.

Azaroak 25, larunbata

  • 09:00 h. Errebal Plazia: XIX. txistorraren eguna. Ohiko txistorra-kilometroa osatzeko eta, gero, dastatzeko ekitaldia, Ustekabe txarangak animatuta; kirol- eta musika-ekitaldiak egun osoan.
  • 19:00 h: DJ Danel Santiagoren emanaldia.

Azaroak 26, igandea

  • 11:00 h. Untzaga: XXIX. bakailao-lehiaketa San Andres Sari Nagusia.

Azaroak 29, asteazkena

  • 19:00 h. Untzaga: elektrotxaranga kaleak alaitzeko.
  • 22:30 h. Untzaga: erromeria Laket taldearekin.

Azaroak 30, osteguna: San Andres eguna Eibarren

  • 09:30 h. Nekazaritza-azokaren irekiera Untzaga plazan eta Txaltxa Zelaian, eta abeltzaintzako-azoka
  • 11:30 h. Kalejira Usartza Txistulari Bandarekin.
  • 12:00 h. Toribio Etxeberria kalean: aizkolarien binakako txapelketa.
  • 12:00 h. Untzagan, bertsolariak, trikitilariak eta kalejira.
  • 13:00etan. Untzagan, kartel-lehiaketako, pintxo-lehiaketako eta azokako sarien banaketa.

Eibarko jaiak

Eibarko sanandresen egitarauko ekitaldi nagusiak eta nahitaez ikusi beharrekoak laburtzen saiatuko gara.

Bakailaoa da sanandresen hasieraren protagonista. Errebal Plaza Eibarko ikastetxeetako sukaldari txikiz betetzen da, eskolarteko bakailao-lehiaketan bakailaorik onena nork prestatuko. Helduek, berriz, Untzagan egiten dute beren lehiaketa.

Arrainaren ordez haragia nahiago baduzu, ez huts egin Eibarko Txirrindularitza Elkarteak antolatzen duen Txistorraren Eguna. Adi! Kilometro bat txistorra prestatu eta salduko dute! Eta, digestioa egiten laguntzeko, kontzertuak, txaranga eta kirol-jarduerak Errebal plazan.

Zer beste osagai ditu jaiak? Bertso-jaialdia Coliseo antzokian zenbait bertsolarirekin, eta elektrotxaranga hiriko kaleetan.

San Andres eguna Eibarren

Jaietako ekitaldi nagusia azaroaren 30an egin ohi da Eibarren, San Andres egunean. Nekazaritza- eta abeltzaintza-azoka goizean goiz hasten da, eta 9:30etik aurrera prest egoten dira postuak Untzaga plazan eta Txantxa Zelaiko karpetan.

Aukera paregabea da Debabarreneko produktuak probatu eta saskia betetzeko: jatorri-deituradun gaztak, eztia, barazkiak eta frutak, loreak…

Baita parte hartzen duten baserrietako azienda ikusteko ere.

Azoka-eguna girotzeko, ezin dira faltatu aizkolari-txapelketa, kalejirak, bertso-saioak, eta trikitilariak.

Ikusten duzunez, primerako ospakizun-eguna.

Eibarko sanandresak ez al dira azarorako plan ezin hobea Euskadin? Elkartu kuadrilla eta gozatu jaiaz.

Goiburuko irudiaren letra-mota: Eibarko Udala