Gozatu
Ibilaldia 2024: Bizkaiko ikastolen festaren egitaraua
2024ko Ibilaldia jaioterrira itzuliko da maiatzaren 26an: Getxora. Izan ere, han egin zen Bizkaiko ikastolen lehen jaia, orain dela 46 urte. San Nikolas ikastolak antolatu du Ibilaldia 2024, aurtengo edizioa, eta Euskaltelek bat egin du aurten ere, haurrentzako ekitaldiekin. Horixe baita, hain zuzen, Ibilaldiaren funtsa: familiarekin edo kuadrillarekin ondo pasatzea, ibilaldia egitea eta gure hizkuntzaz, musikaz, dantzez eta kirolez gozatzea.