Zer egin behar duzu Euskaltelen mugikorra atzerrian erabiltzeko? Lehenik eta behin, jakin behar duzu bidaiatzen ari zaren herrian roamingak —telefonoz deitzeak edo Interneten nabigatzeak— kosturik ba ote duen. Zauden tokian zerbitzu horiek kobratzen badira, kontsultatu Euskaltelen roamingaren tarifak, eta aktibatu roaminga zure mugikorrean, Bezeroaren Gunetik.

Kontsultatu hemen Euskaltelen roamingeko herrialdeen zerrenda —eremuen arabera—, atzerriko tarifak eta nola aktibatu behar duzun roaminga zure mugikorrean.

Horrela, ez duzu izango ezustekorik fakturan.

Zertarako balio du roamingak?

Atzerriko herrialde batera zoazenean zure mugikorretik hitz egin eta Interneten nabigatzeko.

Hori bai: roaminga aktibatuta eduki behar duzu Espainiatik kanpo zaudela datuak erabiltzeko eta deitzeko.

Eta kontuan izan behar duzu ez dela gauza bera Europar Batasuneko herrialde batera bidaiatzea edo Asiako herrialde batera joatea —oso modan daude gaur egun—. Zer gertatzen da Erresuma Batuarekin? Zein herrialdetan ordaindu behar da Euskaltelen roaminga?

Zalantzak argituko dizkizugu.

Euskaltelen roamingak kosturik ez duen herrialdeak

Herrialde hauetan, Espainian bazeunde bezalaxe ordainduko duzu dei bat egiteagatik edo Interneten nabigatzeagatik. Ez du aparteko kosturik eragingo zure fakturan.

Roaminga doan da herrialdeotan, eta lehenespenez aktibatuta egoten da Euskaltelen mugikorretan. Beraz, hauetan ez duzu ezer egin beharko:

  • Europar Batasuna, Norvegia, Liechtenstein eta Islandia. Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeak dira, eta Andorra eta Suitza hortik kanpo daude.

Euskaltelen roaminga Erresuma Batuan

Erresuma Batura bidaiatzean zalantza ugari sortzen dira orain. Londresera baldin bazoaz, adibidez, pasaportea behar duzu, ez baitzara egongo Europar Batasunean.

Eta zer gertatzen da Erresuma Batutik deitzeko edo Interneten nabigatzeko? Europako Esparru Ekonomikotik irtetean, herrialde kide izateari utzi dio, eta, beraz, kostu gehigarri bat izango duzu dei edo datuetan. Hemen ikus dezakezu Euskaltelen roamingaren prezioa.

Euskaltelen roamingak kostua duen herrialdeak

Atzerrira joan aurretik, garrantzitsua da Euskaltelen mugikorra erabiltzeak kosturik duen begiratzea, fakturan ezustekorik izan ez dezazun. Gure webgunean ikus dezakezu: https://www.euskaltel.com/eu/tarifak/roaminga

Deiak egin eta jasotzeak edo zure datu mugikorrak erabiltzeak aparteko kostua duten herrialdeak bi eremutan banatzen dira, eta prezio desberdina dute. Bi kasuetan, roaminga aktibatu beharko duzu mugikorrean.

  • Euskaltelen roamingeko 1. eremua:

Erresuma Batua, Guernsey, Man uhartea, Jersey

  • Euskaltelen roamingeko 2. eremua:

Andorra, Argelia, Argentina, Armenia, Australia, Azerbaijan, Bielorrusia, Bolivia, Bosnia-Herzegovina, Brasil, Cabo Verde, Costa Rica, Dominikar Errepublika, Egipto, Ekuador, El Salvador, Errusia, Estatu Batuak, Feroeak, Filipinak, Georgia, Groenlandia, Guatemala, Guinea Bissau, Hego Korea, Honduras, Hong Kong, India, Indonesia, Israel, Japonia, Kanada, Kazakhstan, Kirgizistan, Kolonbia, Kosovo, Macao, Malaysia, Mali, Maroko, Mexiko, Montenegro, Nikaragua, Panama, Paraguai, Peru, Puerto Rico, Serbia, Singapur, Sri Lanka, Suitza, Taiwan, Tajikistan, Thailandia, Turkia, Txile, Txina, Uruguai, Uzbekistan, Vietnam, Zeelanda Berria.

  • Euskaltelen roamingeko 3. eremua:

Afganistan, Afrika Erdiko Errepublika, Aingira, Albania, Angola, Antigua eta Barbuda, Arabiar Emirerriak, Aruba, Bahamak, Bangladesh, Barein, Barbados, Belize, Benin, Bermuda, Boli Kosta, Botswana, Britainiako Uharte Birjinak, Brunei, Burkina Faso, Burundi, Cook uharteak, Curaçao, Dominika, Ekuatore Ginea, Eswatini, Etiopia, Fiji, Gambia, Ghana, Ginear Errepublika, Granada, Guam, Guyana, Haiti, Hegoafrika, Holandarren Antillak, Irak, Jamaika, Jordania, Kaiman uharteak, Kaledonia Berria, Kamerun, Kanbodia, Kenya, Kongo, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Kuba, Kuwait, Laos, Libano, Liberia, Libia, Madagaskar, Malawi, Maldivak, Mauritania, Maurizio, Mazedonia, Monako, Mongolia, Montserrat, Mozambike, Myanmar, Namibia, Nepal, Niger, Nigeria, Oman, Pakistan, Palestina, Papua Ginea Berria, Polinesia Frantsesa, Qatar, Ruanda, Saint Kitts eta Nevis, Saint Pierre eta Mikelune, Saint Vincent eta Grenadinak, Samoa, Santa Luzia, Sao Tome eta Príncipe, Saudi Arabia, Senegal, Seychelleak, Sierra Leona, Siria, Sudan, Surinam, Tanzania, Togo, Tonga, Trinidad eta Tobago, Tunisia, Turkak eta Caicoak, Turkmenistan, Uganda, Vanuatu, Venezuela, Yemen, Zambia, Zimbabwe.

Nola aktibatu roaminga Euskaltelen mugikorrean?

Ikusi duzunez, roaminga aktibatu egin behar duzu roamingak kostua duen herrialderen batera bazoaz. EBko kide diren herrialdeetan, lehenespenez daukazu aktibatuta roaminga. Gainerako herrialdeak, kostuaren arabera, eremuka sailkatu ditugu: 1. eremua, 2. eremua eta 3. eremua.

Nola aktibatu roaminga Euskaltelen mugikorrean?

Ikusi duzunez, roaminga aktibatu egin behar duzu 2. eremuko eta 3. eremuko herrialde batera bazoaz. Ez, ordea, 1. eremuko herrialde batera bazoaz, lehenespenez aktibatzen baitu Euskaltelek.

Roaminga aktibatzeko, sartu webgunean, Bezeroaren Gunean, edo Euskaltelen Androiderako edo iOSerako aplikazioan.

  • Hautatu zein lineatarako aktibatu nahi duzun roaminga.
  • Sakatu “Konfigurazioa” botoia.
  • Sartu Roaminga menuan.
  • Hautatu “Roamingeko deiak eta datuak”, hitz egiteko eta nabigatzeko, edo “Roamingeko deiak” deitzeko bakarrik, eta lerratu aktibatzeko.

Euskalteleko zure mugikorrak aktibatua izango du orain roaminga. Erraza eta azkarra da.

Euskaltelen roamingaren prezioak, eremuaren arabera

Euskaltelen roamingarekin, 1., 2. eta 3. eremuetan mugikorra erabiltzeagatik bakarrik ordaindu beharko duzu aparteko kostu bat. Deiaren edo datuen prezioa desberdina da eremuaren arabera.

Euskaltelen roamingeko 1. eremuko tarifak:

  • Datu-tarifa 5 €/GB
  • 0,5 € ezartzea EBko herrialdeetarako deietan eta 1. eremura egindakoetan; 1,5 €, 2. eremura egindakoetan; 2 €, 3. eremurako deietan.
  • 1 €/min-eko prezioa EBko herrialdeetara eta 1. eremukoetara egindako deietan; 2 €/min, 2. eremura egindakoetan; eta 4 €/min, 3. eremura egindakoetan.
  • Deiak jasotzea: 0,5 € ezartzea eta 1 €/min.
  • SMSak bidaltzea: 1,5 €

Euskaltelen roamingeko 2. eremuko tarifak:

  • Datu-tarifa 30 €/GB
  • 1,5 € ezartzea EBko herrialdeetarako deietan eta 1. eremura edo 2. eremura egindakoetan; 2 €, 3. eremurako deietan.
  • 2 €/min-eko prezioa EBko herrialdeetara eta 1. edo 2. eremukoetara egindako deietan; eta 4 €/min, 3. eremura egindakoetan.
  • Deiak jasotzea: 1,5 € ezartzea eta 2 €/min.
  • SMSak bidaltzea: 1,5 €

Euskaltelen roamingeko 3. eremuko tarifak:

  • Datu-tarifa 30 €/GB
  • 2 € ezartzea edozein herrialdetara egindako deietan
  • 4 €/ min edozein herrialdetara egindako deietan
  • Deiak jasotzea: 2 € ezartzea eta 4 €/min.
  • SMSak bidaltzea: 1,5 €

Gogoratu https://www.euskaltel.com/eu/tarifak/roaminga webgunean ikus ditzakezula Euskaltelen roamingeko herrialdeen zerrenda eta tarifak.

Eta zalantzarik baduzu, hemen gaituzu, zure esanetara.