Telebistako guraso-kontrolari esker, haurrek ikustea nahi ez duzun edukietarako sarbidea blokea dezakezu; haien adinerako egokiak ez diren programetatik babesteko modu bat da. Eta gurasoen PIN hori konfiguratzea oso erraza eta azkarra da Euskaltelen 4K deskodetzailearen agintetik.

Telebista-kanal oso baterako sarbidea blokea dezakezu edo adin-tarte jakin baterako gomendagarriak ez diren edukiak murriztu.

Jarraitu urrats hauei Euskaltelen 4K deskodetzailean guraso-kontrola aktibatzeko eta konfiguratzeko.

Euskaltelen deskodetzailean guraso-kontrola aktibatzea

Lehenik eta behin, Euskaltel deskodetzailean, guraso-kontrola konfiguratzeko menura sartu behar duzu.

Deskodetzailearen agintean, sakatu “Ikusi TB” edo “Menua” tekla (modeloaren arabera), eta hautatu “Ezarpenak” goiko menuan.

Hainbat aukera agertuko zaizkizu pantailan; sakatu “Guraso-kontrola” botoia.

Sartzeko, PIN bat eskatuko dizu. Sartzen zaren lehen aldia bada, Euskaltelen zenbaki lehenetsia tekleatu behar duzu: 1234. Kode hori agintetik ere alda dezakezu; aurrerago azalduko dizugu nola.

Gurasoen PINa sartutakoan, edukiak murrizteko dituzun aukera guztiak ikusiko dituzu, baina, lehenengo, guraso-kontrola aktibatu behar duzu menuko aukera hori hautatuz, irudian ikusten duzun moduan.

Hortik aktibatu eta desaktibatu dezakezu.

Euskaltelen guraso-kontrolaren PIN kode lehenetsia aldatzea

4K deskodetzailearen guraso-kontrola konfiguratzeko aukeretatik, PIN zenbakia alda dezakezu. Guk zenbaki bat ematen dizugu lehenespenez, lehen aldian sartzeko, baina zuk bakarrik dakizun beste kode batekin aldatzea komeni da.

Oso erraza da. 4K deskodetzailearen guraso-kontrolaren menutik, ireki “PINa aldatzea”.

Modifica el código PIN por defecto del control parental de Euskaltel

Uneko zenbakia idazteko eskatuko dizu; PINa aldatu nahi duzun lehen aldia bada, 1234 izango da. Ondoren, sartu pasahitz berria.

Modifica el código PIN por defecto del control parental de Euskaltel
Modifica el código PIN por defecto del control parental de Euskaltel
Modifica el código PIN por defecto del control parental de Euskaltel

Adin-tarte baterako gomendagarriak ez diren edukiak murriztea

Lehenago azaldu dugunez, Euskaltelen 4K deskodetzailearen guraso-kontrolak aukera ematen du telebista-kanal oso bat blokeatzeko edo adin jakin baterako egokiak ez diren edukiak murrizteko.

Lehenik eta behin, azken aukera hori ikusiko dugu, hau da, nola mugatu adin-tarte baterako gomendagarria ez den eduki baterako sarbidea.

Deskodetzailearen guraso-kontrolaren menuan, hautatu “Blokeatzeko adina” aukera, eta mugitu pantailan ikusiko dituzun aukeren artean: “7 urtetik beherakoak”, “18 urtetik beherakoak”, “X eduki guztia” edo “ez blokeatu edukirik”.

Restringe contenidos no recomendados para una franja de edad

Aukeratu zer murriztu nahi duzun; hala, umeek egokia ez den telesail bat ikusi nahi badute, guraso-kontrolak PINa sartzeko eskatuko du.

Restringe contenidos no recomendados para una franja de edad

Hala badakizu ez dutela eduki desegokirik ikusiko.

Telebistan ikustea nahi ez duzun kanalak blokeatzea

Euskaltelen 4K deskodetzailearen guraso-kontrolak beste aukera bat ere eskaintzen dizu: zure seme-alabentzat desegoki jotzen duzun kanal baten edo batzuen sarbidea blokeatzea.

Hori egin nahi baduzu, jarraitu urrats hauei:

Guraso-kontrolaren konfigurazio-paneletik, ikusi “Blokeatutako kanalak” atala.

Bloquea canales que no quieres que vean en la televisión

Banan-banan aukeratu ditzakezu kanalak, eta nahi dituzunak blokeatu, 4K deskodetzailearen aginteko “OK” botoia sakatuta.

Bloquea canales que no quieres que vean en la televisión

Gero, gorde aldaketak. Kanal horietako batera sartu nahi duzunean, PINa idatzi beharko duzu.

Euskaltelen 4K deskodetzailearen bidez erosketak blokeatzea

Euskaltelen guraso-kontrolaren beste funtzio erabilgarrietako bat da zure baimenik gabe erosketak egitea galaraz dezakezula.

Etxeko edozeinek ordainpeko eduki edo aplikazioren bat erostea saihestu nahi baduzu, oso erraz egin dezakezu.

Guraso-kontrolaren menutik, hautatu “Erosketen babesa”, eta sakatu “Aktibatuta”.

Bloquea las compras a través del deco 4K de Euskaltel
Bloquea las compras a través del deco 4K de Euskaltel

Hala, edozein erosketa egiteko, gurasoen PINa sartu beharko da.

Ikusten duzunez, guraso-kontrolarekin lasai egon zaitezke, umeek segurtasun osoz ikusiko baitute telebista.

Espero dugu gida honekin lagundu izana.