Oso harro gaude gure telekomunikazio-zerbitzuak Errioxan ere eskaintzen ditugulako. Euskadin hasi ginenean genuen asmo berarekin iritsi ginen: kalitatezko zuntza eta mugikor-zerbitzua eskaintzea eta, batez ere, harreman gertuko eta gizatiarra eskaintzea aurrez aurre, bizilagunei dagokien moduan.

Gaur egun, Errioxako milaka etxe eta negoziok erabiltzen dute gure zuntza konektatzeko, gure telebista ikusten dute, eta gure mugikor-zerbitzua erabiltzen dute deitu eta nabigatzeko. Baina gugan jartzen duten konfiantza baloratzen dugu gehien. Izan ere, badakite behar dutenean arreta gertuko eta pertsonalizatua jasoko dutela, beste operadore batzuen harreman hotz eta presazkoaren aldean.

Zuntza Errioxan: estaldura mundu guztiarentzat

Errioxa konektatu batean sinesten dugu, bai Logroñon, bai mendialdeko edo Cameroseko herri txikiagoetan. Gure zuntz-sareak abiadura simetrikoa eskaintzen du, primerakoa baita bai telelanerako, bai tokiko negozioak digitalizatzeko.

Zure ingurunean dagoen zuntz-estaldurari buruzko zalantzak badituzu, zure helbidea egiaztatzea da aukerarik onena. Hala ere, dagoeneko gure zuntza duten Errioxako herrien zerrenda duzu jarraian, eskualdeka multzokatuak:

Euskaltelen zuntz-estaldura Errioxa Garaian

Haroko eskualdea

Ábalos, Briñas, Briones, Casalarreina, Cellorigo, Cihuri, Cuzcurrita de Río Tirón, Foncea, Fonzaleche, Galbárruli, Gimileo, Haro, Ochánduri, Ollauri, Rodezno, Sajazarra, San Asensio, San Vicente de la Sonsierra, Tirgo, Treviana, Villalba de Rioja, Zarratón.

Santo Domingo de la Calzadako eskualdea

Castañares de Rioja, Cirueña, Corporales, Grañón, Herramélluri, Hervías, Leiva, Manzanares de Rioja, San Torcuato, Santo Domingo de la Calzada, Santurde de Rioja, Santurdejo, Tormantos, Villalobar de Rioja, VillartaQuintana.

Ezcarayko eskualdea

Ezcaray, Ojacastro, Valgañón, Zorraquín.

Nájerako eskualdea

Alesanco, Alesón, Arenzana de Abajo, Badarán, Berceo, Bobadilla, Camprovín, Cañas, Cárdenas, Cordovín, Hormilla, Hormilleja, Huércanos, Manjarrés, Nájera, Torrecilla sobre Alesanco, Tricio, Uruñuela.

Anguianoko eskualdea

Anguiano, Canillas de Río Tuerto, Estollo, Matute, Pedroso, San Millán de la Cogolla, Tobía, Villar de Torre, Villarejo, Villaverde de Rioja, Viniegra de Abajo.

Euskaltelen zuntz-estaldura Erdialdeko Errioxan

Logroñoko eskualdea

Agoncillo, Albelda de Iregua, Alberite, Alcanadre, Arrúbal, Cenicero, Clavijo, Corera, Daroca de Rioja, Entrena, Fuenmayor, Galilea, Hornos de Moncalvillo, Lagunilla del Jubera, Lardero, Logroño, Medrano, Murillo de Río Leza, Nalda, Navarrete, Ocón, El Redal, Ribafrecha, Santa Engracia del Jubera, Sojuela, Sorzano, Sotés, Ventosa, Villamediana de Iregua.

Camero Nuevo

El Rasillo de Cameros, Gallinero de Cameros, Nestares, Nieva de Cameros, Ortigosa de Cameros, Pradillo, Torrecilla en Cameros, Viguera, Villanueva de Cameros, Villoslada de Cameros.

Camero Viejo

Laguna de Cameros, Leza de Río Leza, San Román de Cameros, Soto en Cameros, Terroba, Torre en Cameros.

Euskaltelen zuntz-estaldura Errioxa Beherean

Calahorrako eskualdea

Aldeanueva de Ebro, Autol, Calahorra, Pradejón.

Arnedoko eskualdea

Arnedillo, Arnedo, Bergasa, Enciso, Herce, Munilla, Muro de Aguas, Quel, Santa Eulalia Bajera, El Villar de Arnedo, Tudelilla.

Alfaroko eskualdea

Alfaro, Rincón de Soto.

Cervera del Río Alhamako eskualdea

Aguilar del Río Alhama, Cervera del Río Alhama, Cornago, Grávalos, Igea, Valdemadera.

Mugikor-estaldura Errioxan

Mugikor-estaldura da gure lehentasunetako bat Errioxan ere. Ahalmen handiko sare bat dugu, nabigatzeko, deitzeko eta argazki eta bideoak etenik gabe partekatzeko aukera izan dezazun. Gainera, GB mugagabeak ere izango dituzunez, ez duzu kontsumoa zaintzen ibili beharko.

Euskaltelen bezero-arreta Errioxan: zugandik hurbil

Gertuko harremanaren aldekoak gara Euskaltelen. Zerbait galdetzen duzunean zure arazoa konpontzen benetan saiatzen den bizilaguna izatea gustatzen zaigu, zain eta zain eduki gabe eta sail batetik bestera pasatzen ibili gabe. Denda bat ere badugu, norbaitekin zuzenean hitz egiteko beharra duzunerako, telefonoz deitu, whatsapp bat bidali edo sare sozialak baliatu ordez.

Euskaltelen denda Errioxan

Badakigu bezero askok nahiago dutela pertsona batekin aurrez aurre konpondu zalantzak eta izapideak egin. Horregatik, geure denda dugu Logroñon.

Euskaltelen denda Logroñon: Gran Vía Juan Carlos I etorbidea, 33, 26002 Logroño.

Euskalteli buruzko iritziak Errioxan

Hemen dituzue Errioxako gure bezeroek Euskaltelen inguruan utzi dituzten iritzietako batzuk:

"Oraingoz, izan dudan konpainiarik onena. Batere estaldura-arazorik ez, Internet-abiadura ona eta, batez ere, tratu ona dendan: bi aldiz joan naiz zalantza batzuk argitzera, eta bikain artatu naute. GOMENDAGARRIA!!"

"Telefonia-eskaintza onak eta aholkularitza-zerbitzu ona. Pare bat aldiz joan behar izan dut dendara, eta oso ongi artatu naute. Beste konpainia batzuk izan ditut, eta guztietan izan ditut arazoak, hemen izan ezik."

"Ia urtebete daramat haiekin, eta, oraingoz, guztia ongi. Dendako langilea atsegina eta profesionala da; kontsultaren bat edo izapideren bat genuelako joan garen guztietan lagundu digu."

"Guztiarekin nago pozik; batez ere, bezero-arretarekin: zintzoak dira eta beste konpainia batzuetan baino gehiago saiatzen dira laguntzen."

Errioxakoa bazara eta mugikorrerako edo zuntz eta mugikorrerako tarifa baten bila bazabiltza, Euskaltel zure etxea da. Gainera, bizilagun bat izango bazina bezala tratatuko zaitugu, ez zenbaki huts baten moduan. Deitu iezaguzu 1717 zenbakira edo jo euskaltel.com webgunera!