Euskadiko industria aurrerapauso erabakigarri bat ematen ari da etorkizun digitalerantz, 5G sare pribatuak baliatuz bere azpiegitura kritikoaren atal gisa. MasOrangeren 5G sare pribatuek (eta talde horretako kide da Euskaltel) sare publikoa osatzeko aukera ematen dute, eta, aldi berean, enpresa bakoitzaren behar operatibo jakinetara egokitzen dira.
Gero eta enpresa gehiago ari dira beren komunikazio-sareak hedatzen, ez egoteko sare publikoen mende soilik. Sare pribatu horiei esker, 5G teknologiaren indar guztia ingurune kontrolatu batera eraman daiteke, eta, hala, konektagarritasuna erakunde bakoitzera doi-doi egokitzen dela bermatzen da.
Nahiz duela gutxi arte uste izan den beste berrikuntza teknologiko soil bat zela, lehiakortasuna bermatzeko elementu estrategiko bihurtu da gaur egungo industria-ingurune gero eta zorrotzagoan
5G sare pribatuen abantailak
5G sare pribatuen gorakada industriarako bereziki baliotsuak diren abantaila teknologiko eta operatiboen konbinazio baten ondorio da. 5G SA jada sendotua eta 5G Advanced baliatuz, gaitasun bereizgarriak lortzen dituzte enpresek egoera kritikoetarako:
-
Kontrol eta segurtasun handiagoa. Sare publikoek ez bezala, sare pribatuek aukera ematen diete enpresei sarbidea, trafikoa eta datuak kudeatzeko. Horren ondorioz, ingurune seguruagoak eta babestuagoak sortzen dira, eta funtsezkoa da hori informazioa kritikoa edo sentikorra den sektoreetan.
-
Fidagarritasun eta erabilgarritasun bikainak 5G sare pribatuak konexio egonkorrak eskaintzeko diseinatuta daude, baita egoera zailetan ere. Hori ezinbestekoa da ekoizpen-prozesuetan, non edozein etenek kostu handiak edo jarduera geldiaraztea eragin baititzakeen.
-
Latentzia txikia eta ahalmena denbora errealean 5G teknologiak oso nabarmen murrizten du erantzun-denbora, eta horrek denbora errealeko aplikazioetan erabiltzeko aukera ematen du, hala nola robotika aurreratua, urrutiko kontrola edo mantentze-lan prediktiboak.
-
Gailuen konektagarritasun masiboa. Sare horiek milaka sentsore, makina eta gailu kudea ditzakete aldi berean, eta horrek asko errazten du Gauzen Internet (IoT) industria-ingurune konplexuetan hedatzeko aukera.
-
Malgutasuna eta pertsonalizazioa. Sare bakoitza enpresa bakoitzaren beharretara egokitu daiteke, bai estaldurari, bai zerbitzuen lehentasuna ezartzeari dagokienez. Gainera, segmentatu egin daiteke sarea (network slicing), erabileraren araberako zenbait zerbitzu-maila bermatzeko.
-
Eraginkortasuna eta automatizazioa. Sare pribatuei esker, hobeto aprobetxa daitezke datuak, adimen artifiziala integra daiteke eta prozesuak automatizatu, eta horrek guztiak produktibitatearen hobekuntza zuzena dakar berekin.
Teoriatik praktikara 5G sare pribatuekin: arrakasta-kasuak
5G sare pribatuen abantailak kasu errealetan aplikatzen ari dira dagoeneko. Besteak beste, automobilgintzako, energiako eta fabrikazio aurreratuko enpresak aitzindari dira sare pribatuen erabileran, beren eragiketak hobetzea helburu.
Horren adibide erakusgarria da Euskaltelek BasqueCCAMrentzat diseinatutako 5G arkitektura, zeinak konbinatzen baititu 5G sarea, edge computinga eta hodeiko zerbitzuak latentzia-, abiadura- eta sendotasun-kalitate gorena bermatzeko, eta aukera ematen baitu mugikortasun konektatu, kooperatibo eta autonomo berrira bideratutako aplikazioak eta zerbitzuak garatu eta baliozkotuko dituzten inguruneak sortzeko.
Beste kasu praktiko arrakastatsu bat ArcelorMittal-ek Veriñako labe elektrikoan abiaraziko duen (eta Avilésen errepikatuko duen) 5G sare pribatua da. Sendotasuna eta segurtasun operatiboa izango dira sare horren ardatz nagusiak.
Baina 5G sare pribatuen eragina ez da industriara mugatzen. Beste sektore kritiko batzuk ere ari da aldatzen, hala nola larrialdi-zerbitzuak, sareok komunikazio seguru, lehentasunezkoak eta kalitate handikoak bermatzen baitituzte, baita muturreko egoeretan ere.
5G sare pribatuen hazkundea
5G SA sendotua eta 5G Advanced iritsi berria mugarri izan dira 5G teknologiarako. MasOrange taldea izan zen (eta talde horretako kide da Euskaltel) enpresa-esparruan corea 5G SAra eguneratu zuen lehen operadorea Espainian.
Eta, berriki, 5G sare pribatuen aldeko gure apustua sendotzeko, MasOrangek Nearby Computing hautatu du bazkide estrategiko gisa. Haren bidez, enpresentzako eta administrazio publikoentzako konektagarritasun-zerbitzuen bilakaera sustatuko du, eta 5G zerbitzuen belaunaldi berri bat bultzatuko.
Nahiz oraindik baditugun erronka batzuk —esate baterako, hasierako inbertsioa, egungo sistemekiko integrazioa eta talentu espezializatuaren beharra—, begien bistakoa da 5G sare pribatuen potentziala. Halako azpiegiturak erabiltzen dituzten enpresak hobeto prestatuta egongo dira digitalizazioa, automatizazioa eta datuen erabilera intentsiboa erabakigarri izango diren ingurune batean lehiatzeko.
Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz, jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo Euskaltel Enpresak-en gure sail komertzialarekin, mezu bat bidaliz helbide honetara: grandes.empresas@masorange.es. Azken albisteen berri izateko, berriz, jarraitu guri LinkedInen.
