BasqueCCAMek Euskaltelek diseinatutako “5G arkitektura” bat izango du. Arkitektura horrek latentzia-, abiadura- eta sendotasun-kalitate gorena bermatuko du, eta mugikortasun konektatu, kooperatibo eta autonomo berrira bideratutako aplikazioak eta zerbitzuak garatzeko eta baliozkotzeko inguruneak sortuko ditu.

Zer da BasqueCCAM?

Joan den irailean sortu zen BasqueCCAM, Euskadi nazioarteko erreferente bihurtzeko mugikortasun autonomo eta konektatuan, eta BasqueCCAM bera sektorearen epizentro bihurtzeko, adimen artifizialarekin, sentsorika aurreratuarekin eta datu-fusioarekin lotutako teknologiei esker.

Orain, Euskaltelek eta BasqueCCAMek lankidetza sinatu berri dute, eta, haren bidez, orain arteko teknologiarik disruptiboenaz hornituko dugu elkarte hori, zeina aitzindari baita mugikortasun autonomo eta konektatuan.

Euskaltelen eta BasqueCCAMen arteko lankidetzari esker, 5G teknologiak Euskadin ekonomia berri baten bultzatzaile izateko duen ahalmen eraldatzailea desblokeatu ahal izango da, eta aldatu egingo da enpresek orain arte operadore-sareak erabiltzeko zuten modua.

5G teknologia etorkizuneko mugikortasunerako

5G arkitektura berriaren berrikuntzei esker, Euskadi etorkizuneko mugikortasunaren abangoardian kokatu ahal izango da, eta zerbitzu berriak izango ditu; besteak beste, hauek:

  • Eremu oso jakinetan latentzia txikia bermatu behar den inguruneak.
  • Hainbat iturritako datuak transmititzeko eta prozesatzeko gaitasun handia eskatzen duten garapen-inguruneak; adibidez, hiri-inguruneak.
  • Gidatze kooperatibo eta automatizatua gaitzen duten zerbitzu berriak, latentzia txikia eta datuak eremu zabaletan transmititzeko eta prozesatzeko ahalmen handia konbinatzen dituztenak.

Inplementatutako 5G arkitekturak, gainera, 5G sareak eta merkatuan dauden zerbitzuak kudeatzen dituen lehen plataforma integral bat du. Plataforma hori MásMóvil taldeak plazaratu du berriki, eta talde horretako parte da Euskaltel ere.

Horri guztiari esker, BasqueCCAMek aurrekaririk gabeko berrikuntza-gaitasuna izango du, eta haren erabiltzaileek zerbitzu berriak izango dituzte, 5Gko konektagarritasun fidagarri, seguru, edukiera handiko eta sortasun txikikoak ahalbidetutakoak.

Euskaltel – BasqueCCAM proiektuaren faseak

Orain arte enpresek operadore-sareak erabiltzeko zuten modua aldatuko du mugikortasun konektatu eta jasangarriko 5G proiektu honek. 5G teknologiaren erabilera-kasu, negozio-eredu eta monetizazio-aukera berriak eskaintzen ditu, guztiz ezezagunak orain arte.

Hala, sare publikoa berrikuntzaren eta eraginkortasun operatiboaren zerbitzura dagoen azpiegitura bihurtuko da Euskal Autonomia Erkidegoko garraioaren ekoizpen-etapa guztietan, eta beste edozein industria- edo produkzio-sektoretara heda daiteke hori.

Datozen hilabeteetan, BasqueCCAMek lanean jarraituko du Euskaltelek inplementatutako 5G sarearen potentzia guztia erabiltzen duten ibilgailu automatizatuen plataformarekin.

Mugikortasuneko berrikuntzak aplikatzeko zentro global honek inplikatutako eragile guztien ekarpenak jasoko ditu, bai unibertsitate eta LHko zentroenak, bai zentro teknologiko, manufaktura-industria eta zerbitzu aurreratuetako industria-zentroenak.

Etorkizuneko mugikortasuna goitik behera aldatuko duen teknologia ahalmen handiko batez ari gara.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun irtenbide teknologikoez, harpidetu gure buletinean edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario honen bidez. Azken albisteak ezagutzeko, jarraitu guri LinkedInen.