Paragon plataforma, Singtelek garatua, 5G sareak, edge computinga eta hodeiko zerbitzuak bateratzen dituen industriako lehen kudeaketa-plataforma da. Aliantza horrekin, Espainiako operadorerik aurreratuena bihurtu gara 5G irtenbideei dagokienez, eta lehena bezeroei 5G plataforma integral bat eskaintzen.

MASMOVIL taldea bere barnean du Euskaltel, eta Singtelekin (Singapur Telecom) elkartu da, hau da, Asiako komunikazio-teknologietako talde aitzindariarekin, dena batean biltzen duen lehen plataforma abiarazteko Espainian, 5G sareak, edge computinga, cloud irtenbideak eta zerbitzu-aplikazioak kudeatzekoa.

Urrats bat gehiago da 5G zerbitzuen abangoardian jartzeko, eta inbertsioekin eta Euskadiren aurrerakuntza teknologikoarekin dugun konpromiso irmoaren erakusgarri ere bada, munduko praktika-teknologiko aurreratuenak erakartzen baititugu.

Zer da Paragon?

Paragon plataformak 5G teknologiaren gaitasunez baliatzea ahalbidetzen du; adibidez, sarea eskaripean segmentatzea (slicing), zerbitzuaren kalitatea bermatzeko, eta API aplikazio- eta zerbitzu-ekosistema sendo baterako sarbidea izatea, aurrekaririk gabeko kontrola eta aukerak eskuragarri jartzeko.

Gainera, enpresei aukera ematen die aplikazioak segurtasunez erabiltzeko, bezeroarengandik hurbil dauden inguruneetan (MEC-Multi Access Edge Computing) eta hodei publiko nagusietan, hala nola Azuren eta AWSn.

Paragon plataformaren abantailak

Paragonek nabarmen bizkortzen du berrikuntza- eta digitalizazio-prozesua, merkaturatze-denbora ere arintzen du, eta kostuak murrizten ditu.

5Garen beste ezaugarri berezi batzuk, hala nola slicinga (sarea segmentatzea), normalean zenbait aste behar dituztenak ezartzeko eta antolatzeko, orain berehala exekuta daitezke, era autonomoan, eta behar bestetan.

Izan ere, Paragonek hobekuntza handia dakar latentzian eta abiaduran, Euskaltelen 5G sareari esker, eta horrek erabaki hobeak eta azkarrago hartzea dakar. Funtsezkoa da hori kasu batzuetan; adibidez, robotikan, droneetan eta ibilgailu autonomoetan, bideo ugariko esperientzietan eta denbora errealeko adimen artifizial perimetraleko aplikazioetan oinarritutako erabilera-kasu handietan.

Paragon plataforma integralaren proiektu pilotua

Teknologia berritzaile horren lehen saiakuntza Pontevedran egingo dugu, Vilagarcia de Arousako Udalarekin batera.

Proba pilotu bat izango da, gure 5G sarea eta edgea erabiliz kirol-ekitaldien probak online ematea errazteko pentsatua.

Zerbitzuak aukera emango du zuzeneko emankizunak egiteko, Interneten eta askotariko plataformen bidez, eta ekitaldiak eskuz edozein lekutatik kudeatzeko, besteak beste, emanaldiaren kalitatea bermatu ahal izateko.

Paragon Marketplace: 5G ekosistema sendo eta seguru bat eraikitzea

Paragon Marketplace aplikazio-denda baten antzera dabil, eta, harekin, gure bazkideek beren eskaintzak egin ditzakete industriako aplikazioen programazio-interfaze (API) estandar baten bidez, beren irtenbideak Paragonen azkar sortzeko eta ezartzeko.

Guk konpromisoa hartu dugu sektore guztietan behar diren irtenbideak garatzen laguntzeko, irtenbide horiek baliozkotuz, hasi merkataritza-egituratik eta gure 5G plataforman merkatura sartzeko euskarritik eta aplikazioak Marketplacean integratzeraino.

Singtel eta MASMOVIL —haren parte da Euskaltel— elkarlanean arituko dira, halaber, plataformaz baliatzeko eta eragiketa-aukerak ustiatzeko Europan eta Asian.

5G irtenbideen alde egiten duten enpresentzako zerbitzu aurreratuen eskaintza zabala dugu, eta haiei batuko zaie Paragon plataforma, Singtelekin egindako aliantzaren emaitza. Zerbitzu horien artean daude hodeiko zerbitzuak, negozioak hazteko eraldaketa digitaleko prozesuak, adimen artifiziala eta bidelaguntza pertsonalizatua.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun irtenbide teknologikoez, harpidetu gure buletinean edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario honen bidez. Azken albisteak ezagutzeko, jarraitu guri LinkedInen.