Euskal Encounter 2026 (uztailaren 23tik 26ra) berrikuntza teknologikoaren topagune nagusia izan da beste behin, eta teknologiaren arloko profesionalak, enpresak, garatzaileak eta zaleak bildu ditu, datozen urteetako joerei buruzko ezagutzak partekatzeko.

2026an, Euskal Encounterrek hizpide izan ditu berriro adimen artifiziala, 5Ga, konektagarritasun aurreratua eta plataforma digital berriak. Bilbao Exhibition Centren (BEC), konputazio kuantikoaz, robotikaz, birtualizazioaz eta ziberbiolentziaz hitz egin da, besteak beste; eraldaketa teknologikoaren erronkei eta aukerei buruz hausnartu da; eta etorkizun konektatuago, adimentsuago eta seguruago bat eraikitzen laguntzen ari diren proiektuak erakutsi dira.

Euskaltelek Euskal Encounter 2026n parte hartu du, Adrián Bertolen (MasOrangeko Teknologiako eta AA Estrategiako arduraduna) eta María Isabel Fernándezen (Orangeko Open Gatewayko arduraduna) hitzaldiekin.

Adrián Bertol: El día que dejemos de hablar de IA (AAri buruz hitz egiteari uzten diogun egunean)

euskal encounter 2026 ponencia2 K

Adrián Bertolek (MasOrangeko Teknologiako eta AA Estrategiako arduraduna) "El día que dejemos de hablar de IA: personas en velocidad de máquina” (AAri buruz hitz egiteari uzten diogun egunean: makinen abiaduran lan egiten duten pertsonak) hitzaldia eman du.

Hain zuzen ere, azaldu du enpresen lan egiteko eta elkarlanean aritzeko modua aldatzen ari dela AA. Horrekin esan nahi du AA eguneroko laguntzaile moduan erabili behar dugula. Hau da, AAren abiaduran joan behar dugu; AAko agenteak koordinatu behar ditugu aldi berean zereginak egiteko; eta erakundeen pentsamoldea eta estrategia aldatu behar dugu, AA txertatze aldera baliagarria den prozesuetan. Helburua ez baita besterik gabe AA txertatzea.

Eta, etorkizun hurbilean, AAri buruz hitz egiteari utziko diogu, lanpostuaren egunerokotasunaren beste alderdi bat izango baita.

María Isabel Fernández: Open Gateway: Euskaditik berritzeko autobidea

euskal encounter 2026 ponencia K

Halaber, María Isabel Fernándezek (Orangeko Open Gatewayko arduraduna) azaldu du MasOrange (Euskaltel MasOrangeko kideetako bat da) liderra dela Open Gateway duen TechCo bateranzko eraldaketan. Open Gateway “berrikuntza-autobideak” sareko gaitasunak zabaltzen dizkie garatzaileei, API estandarizatuen bidez.

Horren adibide garrantzitsu eta estrategiko bat MUGIKLID da; Euskaltelek lideratuko du, kide-ekosistema sendo batez lagunduta. Komunikazio aurreratuen plataforma horrek mugikortasun konektaturako eta automatizaturako datuak kudeatuko ditu 5G-Advanced azpiegituran oinarrituta, eta konpromiso sozial sakoneko helburu bat du: 2050ean trafiko-biktimarik ez izatea lortzeko lanean hastea gaur bertan.

Open Gateway gai da adimen geruza ikusezin gisa jokatzeko prozesu kritikoetan: bideko segurtasuna, iruzurraren prebentzioa eta sinplifikazio operatiboa, besteak beste. Helburua argi dago: teknologiak pertsonen egunerokotasunean balio erreal eta neurgarria ematea, frikziorik gabe.

Euskaltelek, Euskal Encounter 2026an parte hartuta, agerian uzten du Euskadiko garapen teknologikoarekin eta berrikuntzarekin duen konpromisoa, eta enpresei balio erreala emateko egiten duen ekarpena.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz, jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo Euskaltel Enpresak-en gure sail komertzialarekin, mezu bat bidaliz helbide honetara: grandes.empresas@masorange.es. Azken albisteen berri izateko, berriz, jarraitu guri LinkedInen.