Nafarroan zerbitzua ematen hastea Euskaltelen bihotzean daramagun mugarrietako bat da. 2018ko ekaina zen. Urrats naturala zen, auzokoak izan baikara beti, eta identitatea eta hizkuntza partekatzen baititugu. Hala ere, oso urduri geunden.
Urteak pasatu dira, baina oso pozik gaude. Nafarroako milaka etxe eta negoziok gure zuntza, telebista eta mugikorrak aukeratu dituzte, konektatzeko, entretenitzeko, deitzeko eta nabigatzeko.
Azken finean, konfiantza da garrantzitsuena. Jakitea zure telekomunikazio-operadoreak zerbitzua eskainiko dizula eta, behar duzunean, modu hurbil, gizatiar eta pertsonalizatuan erantzungo dizutela. Izan ere, bezeroarentzako arreta euskaraz ere ematen dugu Euskaltelen. Bertakoak garelako, eta gauza berak axola zaizkigulako.
Zuntza Nafarroan: 200 herri baino gehiagotara iristen gara
Nafarroa konektatu batean sinesten dugu. Izan Iruñea handian edo Aribe edo Gazteluberri txikietan. Etengabeko hedapenari esker, Euskaltelen zuntz-sarea Nafarroako 300.000 etxe eta negozio baino gehiagotara iristen da dagoeneko.
Nafarroan, FTTH (zuntza etxeraino) sarea eskaintzen du Euskaltelek. 1 Gb-eko abiadura eskaintzen dugu, WiFi 7a duten bideratzaileak instalatzen ditugu, eta etorkizunean 10 Gb/s-rainoko abiadura emateko azpiegitura izatea aurreikusten dugu.
Euskaltelen zuntz-estaldura duten Nafarroako udalerriak
Abiadura simetrikoa duen gure XGS-GPON zuntz-sarea ia Nafarroako Foru Erkidego osora iristen da, eta ezin hobea da telelanerako eta negozioen digitalizaziorako.
Nafarroako zuntz-estaldurari buruzko zalantzak badituzu, zure helbidea egiaztatzea da beti onena. Dena den, hona hemen gure zuntza duten Nafarroako udalerri guztien zerrenda:
1. Iruñerria: Iruñea, Antsoain, Aranguren, Barañain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Zizur, Esteribar, Ezkabarte, Galar, Uharte, Txulapain, Noain (Elortzibar), Olaibar, Oltza zendea, Orkoien, Tebas - Muru Artederreta, Eguesibar, Atarrabia, Zabaltza eta Zizur Nagusia.
2. Tutera eta Erribera beherea: Tutera, Ablitas, Arguedas, Barillas, Buñuel, Cabanillas, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Corella, Cortes, Fitero, Fontellas, Fustiñana, Monteagudo, Murchante, Ribaforada, Tulebras eta Valtierra.
3. Erriberagoiena: Azagra, Cadreita, Cárcar, Faltzes, Funes, Martzilla, Milagro, Azkoien, San Adrian, Sartaguda eta Alesbes.
4. Estellerria / Lizarraldea: Lizarra, Abaigar, Abartzuza, Aberin, Aguilar Kodes, Allin, Allo, Ameskoabarrena, Antzin, Aranaratxe, Aras, Arellano, Armañantzas, Arroitz, Aiegi, Azuelo, Barbarin, Bargota, El Busto, Cabredo, Desoio, Deikaztelu, Esprontzeda, Etaiu, Eulate, Genevilla, Iguzkitza, Lana, Lapoblación, Larragoa, Elizagorria, Legaria, Lerin, Lezaun, Los Arcos, Lukin, Marañón, Mendaza, Metauten, Mirafuentes, Morentin, Mues, Murieta, Nazar, Oko, Olexoa, Oteitza, Piedramillera, Jaitz, Santsol, Sesma, Sorlada, Torralba del Río, Torres del Río, Villamayor de Monjardín, Villatuerta, Deierri eta Zuñiga.
5. Tafallaldea (Erdialdea): Erdialdearen garapen digitala bultzatzen dugu azpiegitura aurreratuekin, eta tratu pertsonalizatua ematen dugu aukeratzen duzun hizkuntzan. Udalerri hauetara iristen dira gure zerbitzuak: Tafalla, Artaxoa, Barasoain, Beire, Berbintzana, Garinoain, Larraga, Leotz, Mendigorria, Miranda Arga, Erriberri, Oloritz, Orisoain, Pitillas, Puiu, San Martin Unx, Uxue eta Untzue.
6. Zangozerria: Zangoza, Oibar, Kaseda, Gazteluberri, Eslaba, Ezporogi, Galipentzu, Xabier, Leatxe, Lerga, Ledea, Irunberri, Petilla Aragoi, Erromantzatua, Zare, Urraulgoiti, Urraulbeiti eta Esa.
7. Sakana: Altsasu, Arakil, Arbizu, Arruazu, Bakaiku, Etxarri Aranatz, Ergoiena, Irañeta, Irurtzun, Iturmendi, Lakuntza, Olatzagutia, Uharte Arakil, Urdiain eta Ziordia.
8. Bidasoa Garaia / Baztan: Baztan, Arantza, Beintza-Labaien, Bera, Bertizarana, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Etxalar, Igantzi, Ituren, Lesaka, Oiz, Sunbilla, Urdazubi, Zubieta eta Zugarramurdi.
9. Izko / Prepirinioa (Izarbeibar/ Orbaibar / Agoitz): Agoitz, Adios, Añorbe, Artzibar, Artazu, Beraskoain, Bidaurreta, Biurrun-Olkotz, Zirauki, Ziritza, Etxarri, Eneritz, Etxauri, Goñi, Gesalatz, Girgillao, Ibargoiti, Itza, Itzagaondoa, Legarda, Lizoainibar-Arriasgoiti, Longida, Mañeru, Elo, Muruzabal, Obanos, Orotz-Betelu, Gares, Tirapu, Ukar, Untzitibar, Urrotz, Urroz eta Uterga.
10. Pirinioak (Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa eta Erroibar): Abaurregaina, Abaurrepea, Aria, Aribe, Auritz, Burgi, Erro, Espartza, Ezkaroze, Galoze, Garaioa, Garde, Garralda, Gorza, Izaba, Itzaltzu, Jaurrieta, Luzaide, Nabaskoze, Otsagabia, Orbaizeta, Orbara, Orontze, Orreaga, Erronkari, Sartze, Urzainki, Uztarroze, Bidankoze eta Hiriberri.
11. Haranak: Lekunberri, Araitz, Arano, Areso, Atetz, Basaburua, Betelu, Goizueta, Imotz, Lantz, Larraun, Leitza eta Ultzama.
12. Ekialdeko Erriberagoiena: Caparroso, Zarrakaztelu, Mélida, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto eta Santakara.
5G mugikor-estaldura Nafarroan
Euskaltelek Nafarroan duen lehentasunetako bat mugikor-estaldura da.
Merkatuko mugikor-sare ahaltsuenetako bat eskaintzen dizugu (5G estaldurarekin). Nafarroako biztanleriaren % 94ra iristen gara. Eta ez dugu hor geratu nahi; lanean jarraitzen dugu zabaltzen jarraitzeko.
Gainera, eskaintzen ditugun GB mugagabeko mugikor-tarifekin nabigatu, bideoak eta argazkiak partekatu eta zure aplikazio gogokoenetara sartu ahal izango duzu, zenbat gastatzen duzun neurtu beharrik gabe.
Bezeroarentzako arreta, zugandik gertu
Euskaltel bertako operadore bat da. Harro gaude horretaz, ingurua eta bezeroak ondo ezagutzea baita hori.
Bertakoaren eta gertuko tratua ematearen alde egiten dugu. Zutaz galdetzen duen eta zure beharrak konpontzen saiatzen den bizilagun bat bezala.
Nafarroako Euskaltel dendak
Foru Erkidegoan oso presente gaituzu. Zure esanetara gaude gure zuntz- eta mugikor-sareetan, baina baita gure dendetan ere.
Badakigu bezero askok beti nahiago izaten dutela aurrez aurreko tratua, informazioa jaso eta kudeaketak egiteko. Horregatik, aspalditik bi denda ditugu:
- Euskaltelen Iruñeko denda: Leire kalea, 11.
- Euskaltelen Tuterako denda: Zaragoza etorbidea, 30.
Gainera, Lizarran eta Antsoainen bulego komertzialak ditugu.
Nafarroako Euskalteli buruzko iritziak
Gure dendei buruz idatzitako iritzi batzuk partekatu nahi ditugu zuekin:
“10eko arreta telefoniako dendan. Mª Jose oso atsegina eta profesionala izan zen”.
“(…) aurreko egunean dendan egon nintzen eta pozik atera nintzen artatu ninduen neskaren arretarekin. Oso arraroa da horren arreta jatorra jasotzea. Denbora guztian irribarre batekin egon zen, ez keinu txarrik, ez erantzun txarrik. Nire arazo guztiei erantzuna eman zien. (…) eskerrik asko Euskaltel, hain jende eraginkorra izateagatik”.
“Tratu bikaina eta zerbitzu ezin hobea”.
“Sayoarekin egon ginen. Bezeroarentzako zerbitzu bikaina, lanarekin oso konprometitua, 10/10. Eskerrik asko zure laguntzagatik”.
“Linea jartzea astelehen batean eskatu nuen, eta hurrengo egunean etorri ziren. Alokatzen ari ginen etxeak ez zuen inoiz izan telefono-konexiorik, ezta Interneteko zerbitzurik ere. Oso jatorra izan zen lanak eta konexioak egitera etorri zen mutila. 10 bat.”
“Niretzat kontraturik onena da, zerbitzuengatik eta alderdi ekonomikoagatik. Ez naiz beste konpainia batera joango. Zorionak Euskaltelen Tuterako taldeari.”
“Eskerrik asko M. Jose, arreta 10ekoa izan zen. Mugikorra martxan jartzen lagundu zenigun; nagusiak gara eta ez dugun teknologia berriez gehiegi ulertzen. Eskerrik asko laguntza eta profesionaltasunarengatik.”
“Euskaltelen TUTERAKO denda. Guztiz gomendagarria. Dendako neskak (uste dut Melisa zuela izena) zerbitzu bikaina eman zigun. Hurbila, zuzena eta jatorra. Tratu bikaina eta OSO PROFESIONALA”.
Nafarrokoa bazara, tarifa bat behar baduzu (mugikorra bakarrik edo mugikorra + zuntza), eta nahi baduzu operadoreak zure balioak eta hizkuntza partekatzea eta konpromiso eta kalitate handia eskaintzea Euskaltel da zure etxea. Deitu 1717ra edo sartu euskaltel.eus webgunean!