Euskaltelek uste du argindar-merkatuak lehiakorragoa izan behar duela eta ingurumena gehiago errespetatu behar duela. Horregatik, Euskaltel ARGIA eta GASA sortu dugu, zerbitzu bat gure tarifak eta produktuak merkatuaren egungo beharretara egokitzen dituena baina jasangarritasunari uko egin gabe. Eta, gainera, Euskaltelen bezeroek deskontua dute

Euskaltel ARGIA eta GASA gure lurraldeko etxeei energia % 100 berdea eta gasa eskaintzen dien zerbitzu bat da. Hemengo energia berriztagarria, gure lurraldean ekoitzia, eta ekonomikoa, Euskaltelen bezeroentzako deskontu bereziak dituena.​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​

Euskaltel ARGIA eta GASAren tarifak

ARGIAren gure tarifa finkoak prezio bakarra du eguneko 24 orduetan: 0,118 €/kWh (zergak barne: 0,148 €/kWh)*.

Erabiltzen duzunean erabiltzen duzula ordutegiaz ez kezkatu behar izateko, prezio berean ordainduko duzu beti kWh bakoitza eguneko 24 orduetan eta asteko edozein egunetan. Gainera, prezio horri eutsiko zaio 6 hilabetez (sei hilean behin, eguneratu egin daiteke prezioa merkatura egokitzeko).

GASaren tarifari dagokionez, 5.000-15.000 kWh/urte bitarteko kontsumoa duten etxeetarako, 24 orduko tarifa finkoa dugu, 0,0750 €/kWh-ko termino aldakorra (zergak barne: 0,0936 €/kWh) eta 8,13 €/hil-eko termino finkoa dituena (zergak barne: 9,8373 €/hil), gas bidezko berogailua duten etxeetarako RL.2 tarifarako*.

Gure tarifek ez dute iraupen-konpromisorik!

Euskaltelen bezeroentzako deskontua

Euskaltel ARGIA eta GASAk deskontua du gure bezero direnentzat.

Euskaltelen bezeroa bazara dagoeneko, ARGIA eta GASA kontratatzean, 9 €-ko deskontua egingo dizugu hilero (BEZa barne) zure telefonia-fakturan.

Bietako bat bakarrik kontratatzen baduzu ere, deskontua izango duzu: 6 € (BEZa barne) argia soilik kontratatzen baduzu, eta 3 € (BEZa barne) GASA bakarrik kontratatuz gero.

Deskontu metagarria da.

Bestalde, ARGIA online kontratatuta, 30 €-ko deskontua ere izango duzu (BEZa barne).

Beraz, bermatua duzu aurrezkia, eta horri, gainera, zerbitzuaren erosotasuna eta bizkortasuna eransten dizkiogu. Xehetasun gehiago emango dizkizugu orain.

Euskaltel ARGIA eta GASAren aplikazioa

Bizimodua erraztu nahi duzu Euskaltelek. Horretarako, gure ARGIA eta GASA zerbitzuak APP erraz eta intuitibo bat du (Android eta iOS) zure zerbitzua eroso kudeatzeko.

Kontsumoaren grafiko historikoak ikusteko edo potentziari buruzko datuak kontsultatzeko aukera ematen du aplikazioak, bai eta fakturak ordaintzeko edo GASaren irakurketa automatikoki kargatzeko aukera ere.

Gainera, energia-eraginkortasuna optimizatzeko iradokizunak eta aurrezteko aholku pertsonalizatuak ere ematen ditu. Badakizu bezeroen ia % 60k batez beste 60 € aurrezten dituztela potentzia benetan behar dutenera aldatzeagatik? Askok behar baino potentzia handiagoa dute, eta aurreztu daitekeen kostu gehigarria dakar horrek. Euskaltel ARGIA eta GASA zerbitzuak energia-kontsumoa aztertzen du, eta, zure ohiturak ezagutu ondoren, potentzia optimizatzen lagunduko dizugu, behar duzuna bakarrik erabil dezazun.

Euskaltel: tokian tokikoarekin eta ingurumenarekin konprometitua

euskaltel luz gas detalle

Euskaltel ARGIA eta GASArekin, argi % 100 berriztagarria eskaintzen dizugu, gure lurraldean ekoitzia, eta konpromisoa hartzen dugu gure inguruko energia-iturri berriztagarrien instalazioetako jatorri-bermeen ziurtagiriak eskuratzeko.

Gainera, ondo dakigunez energia-kontsumoak karbono-aztarna uzten duela beti, proiektu ekologiko bat dugu martxan , gure lurraldeko basoak berritzea duena helburu. Bezero bakoitzak gas-kontsumoagatik zenbat CO2 sortzen duen neurtzen dugu, eta, haren karbono-aztarna konpentsatzeko, zuhaitz gehiago landatzen ditugu; hala, gure ingurunea zaintzeko behar den oxigeno-maila leheneratzen laguntzen dugu.

Horri esker, gasa kontsumitzen duzun bakoitzean, gure ingurunea zaintzen lagunduko duzu.

Euskaltel ARGIA eta GASA: Lagun plana

Euskaltel ARGIA eta GASAren abantaila gehiagoren berri emango dizugu.

Ekarri lagun bat, eta aurreztu are gehiago gure Lagun planarekin.

Onlineko sustapen honi esker, 20 €-ko deskontua eskuratu dezakezu zure fakturan Euskaltel ARGIA eta GASArekin argia kontratatzen duen lagun edo senitarteko bakoitzeko.

Nahikoa duzu zure bezeroaren gunera sartzea, eta zure Lagun planeko esteka posta elektroniko bidez edo sare sozialetan partekatzea. Lagun edo senitarteko batek lotura horren bidez kontratatzen badu argia gurekin, 20 €-ko deskontua izango duzue biek fakturan.

Zenbat eta lagun gehiago, orduan eta deskontu gehiago.

Euskaltel ARGIA eta GASA: bigarren etxebizitza

Hau da egoera: Euskaltelen ARGIA eta GASA zerbitzuaren bezeroa zara, eta alta ematen duzu zure bigarren etxebizitzan.

Hasteko, 20 €-ko deskontua izango duzu, 5 € hileko. Baina ez dan hor bukatzen pagotxa: Euskaltelen bezeroa bazara, 6 €-ko, 3 €-ko edo 9 €-ko deskontua izango duzu zure telefonia-fakturan. Prezio guztiak BEZa barne dutela eman ditugu.

Nola kontratatu dezaket Euskaltelen ARGIA eta GASA?

Abantailak ezagutzen dituzunez, kontratatu nahi duzu Euskaltelen ARGIA eta GASA? Erraz-erraza da… Hautatu nahi duzun aukera:

Eta Euskaltel ARGIA eta GASA erabiltzeko moduan izango zara laster. Energia berriztagarria, gure lurraldean eragina duena eta bezeroari aurrezteko aukera ematen diona.

* 2024ko apirileko prezioak Kontsultatu datu eguneratu guztiak Euskaltel ARGIA eta GASA webgunean.