Honela egingo da eskolarako itzulera Euskadin. Euskadiko 2026-27 ikasturteko eskola-egutegi oso honetan, kontatuko dizugu zer egunetan hasiko eta amaituko diren eskolak eta noiz izango diren oporrak eta jaiegunak, heziketa-ziklo guztietan (Haur eta Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta LH).

Euskadiko 26-27 ikasturteko eskola-egutegia: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta LH

Euskadiko 26-27 ikasturteko eskola-egutegia laburbildu dizugu taula hauetan; horretarako, hau hartu dugu oinarri: Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta LHko ikastetxe publikoen egutegiak egiteko Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzaren ebazpena.

Calendario escolar Euskadi 2026 2027

2026-27 ikasturtearen hasiera- eta amaiera-datak Euskadin

Hezkuntza Sailaren araudiak ezartzen duenez, 2026ko irailaren 1ean hasiko dira lanean irakasleak, eta ikasleen eskolak ezingo dira hasi irailaren 7a baino lehen ; 2026-2027 ikasturtearen aurkezpena egiteko erabili ahal izango da egun hori.

Eta noiz amaituko dira eskolak? Eskolak, 2027ko ekainaren 18an (ostirala) amaituko dira beranduenez. Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat, ordea, 2027ko maiatzaren 28an amaituko dira, eta Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat 2026ko maiatzaren 14an amaituko dira ohiko eskolak, USEko probak direla eta.

Taula honetan ikus ditzakezu, hezkuntza-etaparen arabera sailkatuta, Euskadin 2026-2027 ikasturteko eskolak hasteko eta amaitzeko data guztiak:

Hezkuntza-etapa Eskolen hasiera 2026an Eskolen amaiera 2027an
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Irailaren 7a Ekainaren 18a
DBH Irailaren 7a Ekainaren 18a
Batxilergoko 1. maila Irailaren 7a Maiatzaren 28a
Batxilergoko 2. maila Irailaren 7a Maiatzaren 14a

Euskadiko 2026-2027 ikasturteko oporrak

Noiz izango dira Euskadiko 2026-2027 ikasturteko Gabonetako, Aste Santuko eta udako oporrak?

Gabonetako oporrek 2026ko abenduaren 24tik 2027ko urtarrilaren 6rako tartea hartu behar dute gutxienez, eta Aste Santuak, berriz, 2027ko martxoaren 25etik 29rakoa gutxienez.

Begiratu taulan:

2026-27 Ikasturteko oporrak Hasiera Amaiera
Eguberri eguna 2026ko abenduaren 24a 2027ko urtarrilaren 6a
Aste Santua 2026ko martxoaren 25a 2026ko martxoaren 29a
Uda 2026-2027 ikasturtearen amaiera 2027-2028 ikasturtearen hasiera

Euskadiko 2026-27ko eskola-egutegiko jaiegunak

Opor horiei Euskadiko 2026-27 eskola-egutegiko jaiegunak gehitu behar zaizkie. Apunta itzazu, planak egiteko:

2026-2027 ikasturteko jaiegunak Jaiegunak
2026ko urriaren 12a, astelehena
Sortzez Garbia 2026ko abenduaren 8a, asteartea
Eguberri eguna 2026ko abenduaren 25a, ostirala
Urteberri eguna 2027ko urtarrilaren 1a
Errege eguna 2027ko urtarrilaren 6a, asteazkena
Ostegun Santua 2027ko martxoaren 25a, osteguna
Ostiral Santua 2027ko martxoaren 26a, ostirala
Pazko bigarrena 2027ko martxoaren 29a, astelehena
Langileen eguna 2027ko maiatzaren 1a, larunbata

Euskadiko 2026-27 eskola-egutegiko tokiko jaiegunak

Eta noiz da Euskadiko hiriburuetako tokiko jaieguna Euskadiko 2026-27 eskola-egutegian? Bada, udako oporretan izaten dira Bilboko, Donostiako eta Gasteizko tokiko jaiegun gehienak. Araban, 2027ko apirilaren 28a, asteazkena, jaieguna da. San Prudentzio.

Hemen kontsultatu dezakezu:

Horrela osatu da, beraz, Euskadiko 2026-2027ko eskola-egutegia. Ikasturte aparta izan dezazula😊.