Euskaltel ikasturterako zure aliaturik onena da. Zergatik? Ikasleentzako Interneten gure eskaintzan 1Gb-eko konexio simetrikoa eta finko eta mugikorretarako deiak dituen linea finkoa sartzen direlako, 29€/hil ordainduta, 12 hilabetez.

Internet ikasturterako, preziorik onenean

Ikasleentzako Internet ikasleengan pentsatuz prestatutako zerbitzu bat da, eta, horregatik, preziorik onena eskaintzen dizugu ikasturteko bederatzi hilabeteetarako.

Ikasturtea amaitutakoan, bertan behera utz dezakezu zerbitzua, eta ez duzu ezer ordaindu beharko udan. Hurrengo ikasturtean, pisu berera itzultzen bazara eta zerbitzua berriz aktibatu nahi baduzu, abiadura berean izango duzu eta berriz baliatzeko prest.

Ikasleentzako Internet: ezaugarriak eta abantailak

Hasteko, instalazioa doakoa da. Zuk deitu, hitzordua adostu gurekin, eta teknikari bat joango da zure pisura behar duzun guztia doan instalatzeko.

1Gb-eko abiadura simetrikoa Interneteko konexioan. Nabigatzeko eta ikasteko behar adinako banda-zabalera, baita pisuan erabiltzaile bat baino gehiago batera konektatuta baldin bazaudete ere.

WiFi 6. Wifi-estaldurari dagokionez, lehen baino lau aldiz handiagoa ia, eta abiadura ere handiagoa. XXXX Eta wifia ez bada iristen zure pisuko bazter guztietara, wifi-bideratzaile bat jarriko dizugu, eta, hala, konexio arinagoa, egonkorragoa eta seguruagoa izango duzu, WPA3 erabiltzeko prestatua baitago. Latentzia-maila ere hobea da, askoz txikiagoa baita.

Internet eta finkoa Mugikorra non utzi duen ahazten duen horietakoa bazara, ez kezkatu. Linea finko bat eskaintzen dizugu aukera emango dizuna 4.000 minutuz estatuko edozein telefono finkotara deitzeko eta 60 minutuz mugikorretara deitzeko. Zure ohiko zenbakiarekin edo berri batekin. Eta, gainera, deiak identifikatzeko zerbitzua, doan.

Zure ikasle-pisurako pentsatutako zuntza

Zergatik 9 hilabeteko iraupen-konpromisoa bakarrik duen Interneteko tarifa bat? Hori irauten duelako ikasturteak; eta, ikasle zarenez, badakigu ez duzula behar Internet urte osoan ikasle-pisuan. Hala ere, nahi baduzu, 12 hilabetez kontrata dezakezu Interneteko eskaintza hori.

Ikasleentzako Internet 29€/hil bakarrik kostatuko zaizu, eta abiadura handiko Internet eta telefono finkoa izango dituzu ikasturteko 9 hilabeteetan.

Telefono finkoa, seguru asko, ez duzu maiz erabiliko, baina ez dator gaizki, amonak etxera deitu nahi baldin badizu, adibidez. Edo, mugikorraren bateria amaitu bazaizu eta norbaiti larrialdi-dei bat egin behar badiozu.

Eskaintza ezin hobea Internet zenbait lagunen artean partekatzeko

Oraindik ez baduzu hartu erabakia, kontuan izan zuntzeko tarifa hau ikasleentzat edo ikasturtean zehar beren ohiko bizilekuan ez dauden pertsonentzat bereziki pentsatua dagoela. Hona hemen eskaintzak ikasleentzat dituen abantailak:

  1. Ez duzu izango 12 hilabeteko iraupen-konpromisorik. Ikasturteak iraun bitartean soilik gelditzeko eskatzen dizugu.
  2. 1Gb-eko zuntz bidezko superkonexioa eskaintzen dizugu.
  3. Zuntz simetrikoa eskaintzen dizugu.
  4. WiFi 6 duen bideratzaile bat jarriko dizugu, pisu osoan izan dezazun wifi-estaldura.
  5. Uda iristen denean, pisuan egongo ez bazara, konexioa eten dezakezu.

Aukeratu aliaturik onena ikasturte akademikorako: Ikasleentzako Internet.

Eta, jakina, zalantzarik baduzu edo besterik behar baduzu, gustura asko lagunduko dizugu.