Irailaren 27tik urriaren 6ra ospatzen dituzte sanmigelak Basaurin: Gustu guztietarako jardueraz betetako astebete baino gehiago. Basauriko 2024ko sanmigelei buruz gehiago kontatuko dizugu; kuadrillarik eta kontzerturik ez da faltako.
Udazkenari festarekin egiten dio ongietorria Basaurik. Bi aldiz festa, gainera, San Migel eta San Fausto jaiekin. Izan ere, biak dira, San Fausto eta San Migel, Bizkaiko herri horretako zaindariak.
San Migel jaiei buruz hitz egingo dizugu hemen. Gure blogeko beste post honetan daukazu Basauriko 2024ko San Fausto jaiei buruzko informazio guztia.
2024an, San Migel jaiak irailaren 27an hasiko dira (ostirala), eta urriaren 6an amaituko (igandea). Azken urteotan ohikoa den bezala, Mikelats Kultur Elkarteak antolatzen ditu.
Basauriko 2024ko sanmigeletako egitaraua
Basauriko sanmigelak Euskadiko ospakizun ezagunenetako bat dira, eta milaka lagun elkartzen dira urtero, pregoiaren eta txupinazoaren ondoren, kirol-jarduerez, gastronomiaz, musikaz eta hainbat jardueraz gozatzeko —50 jarduera baino gehiago guztira—-.
Oraindik ez dakigu zein den Basauriko 2024ko sanmigeletako egitaraua, baina, prestatzen joateko, aurreko edizioetako hitzordu nagusiak zein izan diren azalduko dizugu (eta, argitaratzen denean, aurtengo agendari buruzko informazio guztia emango dizugu).
Irailak 28, larunbata
-
Kuadrillak Taberna Nagusian elkartuko dira
-
Txupina eta kuadrillen jaitsiera
-
Pregoia
-
Txosnak
Irailak 29, igandea
-
Nekazaritza ekologikoko azoka
-
Kirol-txapelketak: futbola, esku-pilota...
-
Harri-jasotze, ingude-altxatze eta lasto-jasotze erakustaldiak
-
Kuadrillen arteko olinpiadak
Irailak 30, astelehena
-
Haurrentzako jarduerak eta jolasak: puzgarriak, ohe elastikoak…
-
Partxis-txapelketa
-
Txokolatada
-
Mus-txapelketa
-
Esgrima-erakustaldia
Urriak 1, asteartea
-
Haurrentzako tailerrak
-
Dantza-erakustaldia
Urriak 2, asteazkena
-
Haurrentzako askaria
-
Pilotalekua
Urriak 3, osteguna
-
Haurrentzako jarduerak eta jolasak
-
Txorizoa sagardotan
Urriak 4, ostirala
-
Haurrentzako jarduerak: trena, puzgarriak, fantasia…
-
Zaindariaren meza
-
Sardina-jan herrikoia
-
Futbolin-txapelketa
Urriak 5, larunbata
-
Patin-erakustaldia
-
Postre-lehiaketa
-
Paella-jan herrikoia
Urriak 6, igandea
-
Gastronomia-lehiaketa
-
Esku-pilota jaialdia
-
San Miguel jaien amaierako ikuskizuna
Basauriko 2024ko sanmigeletako kontzertuak
Musika da San Migel jaietako osagai nagusietako bat.
Hauek ikusi eta entzun ahal izango dituzu Basauriko 2024ko sanmigeletan, besteak beste:
Irailak 27, ostirala
-
20:00: Bertako artistak: Overall, Pelícanos, Niere, Maialen Ibarra + DJ Quez
Irailak 28, larunbata
-
23:00: Talgo + Gautegun Erromeria
Urriak 4, ostirala
-
18:30: Zütik Elektrotxaranga + +dMANÁ(Maná-ren omenez) + A&B Show
Urriak 5, larunbata
-
Hay poco Rock and Roll (Extremoduro-ren + Marea-ren + Platero y tú-ren omenez) + Akerbeltz Erromeria
Basauriko sanmigelak eta kuadrillak
Kuadrillak protagonista izaten dira Basauriko San Migel jaietan;
bilkura, olinpiadak eta jaitsiera egiten dituzte, besteak beste.
Beren txupina ere egiten dute; haren ondoren jaisten dira herrigunera, Basauriko Sanmigeletako pregoia eta hasierako txupinazoa ikusteko.
Orduantxe lehertzen da jaia, eta aspertzeko aukerarik ez da izaten.
Basauriko San Migel jaietako jarduerak
Basauriarrek eta bisitariek egun osoan primeran pasatzeko pentsatuak daude jaiak.
Horretarako, erakusketak, tailerrak, antzerkia eta musika-ikuskizunak antolatzen dituzte, besteak beste.
Eta, umeentzat, berriz, puzgarriak, tailerrak, betiko jokoak eta zirkoa.
Elkartasun-ekintzek ere presentzia handia dute: txokolate-, babarrun- eta sardina-janak eta paella herrikoiak egiten dituzte, besteak beste.
Gastronomiarekin jarraitzeko, postre- edo marmitako-lehiaketak egiten dira, eta baserriko produktuen azoka bat ere antolatzen da, parte-hartzaileek bertako produktuak dastatu edo eros ditzaten.
Basauriko sanmigelak eta kirola
Kirolik ere ez da falta izaten. Bi jarduera nabarmentzen dira: martxa zikloturistak eta pilota-txapelketa.
Izan ere, kirola oso errotua dago San Migel auzoan. Frontoi handi bat, pilota-eskola bat eta futbol-zelai bat ditu; hantxe aritzen da San Migelgo futbol-taldea, 1950eko hamarkadan sortua.
Gainera, nazioarteko partxis-txapelketa, mus-txapelketa eta futbolin-txapelketa ere egiten dituzte.
Hori guztia eta gehiago izango duzu Basauriko San Migel auzoko jai enblematikoetan.
Basauriko San Migel auzoa
Hantxe hasi zen dena. Gaur egun Basauri esaten diogu herriko lehen auzoa izan zen San Migel. San Migel elizaren babesean hazi zen auzoa, XVI. mendearen hasieran. Basauriko San Migel Elizatea esaten zitzaion orduan.
Gaur egun, Basauriko patroia da San Migel, San Faustorekin batera, eta bigarren santu horren omenezko festak urriaren 11tik 20ra ospatzen dira.
Udazkenerako plan bikaina daukazu, beraz. Gogoratu: 2024an, irailaren 27tik urriaren 6ra ospatuko dira sanmigelak.
Goiburuko irudiaren iturria: Mikelats Kultur Elakrtea.