Martxotik urrira, gozatu Bilboko auzoetako 2026ko jaiak. Deustuko jaiek irekiko dute egutegia, eta San Frantziskokoek itxiko. Uda hurbiltzen denean, Bilboko auzo guztietan izaten dira kontzertuak, kalejirak eta beste jarduera mordoa. Abuztuan auzoetako jaik gatsedenaldia egiten dute, une gorena baitator: Bilboko 2026ko Aste Nagusia. Kontsultatu hemen Bilboko auzoetako 2026ko jaien datak eta ezagutu egitarauak.
Informazioa jaso ahala, jai guztien egitarauak argitaratuko ditugu.
Hona hemen egutegia eta xehetasun gehiago:
- Deustuko 2026ko jaiak: 2026ko martxoak 13-22
- Elorrietako 2026ko jaiak: 2026ko apirilak 30 – Maiatzak 3
- Indautxuko 2026ko jaiak: 2026ko maiatzak 7-10
- Zurbaranbarriko 2026ko jaiak: 2026ko maiatzak 8-17
- Buiako 2026ko jaiak: 2026ko maiatzak 16-17
- Ibarrekolandako 2026ko jaiak: maiatza
- Bilboko Zazpi Kaleetako 2026ko jaiak: 2026ko maiatzak 27-31
- Artazuko 2026ko jaiak: 2026ko ekainak 4-7
- Otxarkoagako 2026ko jaiak: 2026ko ekainak 5-14
- Altamirako 2026ko jaiak: 2026ko ekainak 6-14
- Abusuko 2026ko jaiak: 2026ko ekainak 10-28
- Atxuriko 2026ko jaiak: 2026ko ekainak 11-14
- Iralako 2026ko jaiak: 2026ko ekainak 12-21
- Basurtuko 2026ko jaiak: 2026ko ekainak 19-20
- Zurbarango 2026ko jaiak: 2026ko ekainak 19-21
- Erriberako 2026ko jaiak: 2026ko ekainak 25-28
- Errekaldeko 2026ko jaiak: 2026ko ekainak 26 - uztailak 5
- Arangoitiko 2026ko jaiak: ekaina
- Santutxuko 2026ko jaiak: 2026ko uztailak 11-19
- Bilbo Zaharreko 2026ko jaiak: 2026ko uztailak 22-26
- Bilboko 2026ko San Inazio jaiak: 2026ko uztailak 24-31
- Olabeagako 2026ko jaiak: 2026ko irailak 4-13
- Solokoetxeko 2026ko jaiak: 2026ko irailak 10-13
- Arabellako 2026ko jaiak: 2026ko irailak 10-13
- Miribillako 2026ko jaiak: 2026ko irailak 11-20
- Mallonako 2026ko jaiak: 2026ko irailak 16-20
- San Adriango 2026ko jaiak: 2026ko irailak 17-20
- Masustegiko 2026ko jaiak: 2026ko irailak 19-27
- Uribarriko 2026ko jaiak: 2026ko irailak 25 –urriak 4
- Zorrotzako 2026ko jaiak: 2026ko irailak 25 –urriak 4
- San Frantziskoko 2026ko jaiak: 2026ko urriak 2-4
Deustuko 2026ko jaiak
Bilboko auzoetako lehen jaiak martxoan iritsiko dira. Deustuko 2026ko jaiak dira. Tomateroek martxoaren 13tik 22ra bitartean ospatuko dituzte festak, eta erraldoiak, kuadrillen jaitsiera, gastronomia-lehiaketak, erromeria, barrakak eta beste hainbat jarduera izango dituzte.
Elorrietako 2026ko jaiak
Apirilaren amaieran eta maiatzaren hasieran izango dira Elorrietako jaiak. Gastronomia-lehiaketak, erromeriak, animazioa eta musika izaten dira auzoko jaietako osagai batzuk. 2026ko apirilaren 30etik maiatzaren 3ra.
Indautxuko 2026ko jaiak
Indautxuko jaiak ere maiatzean izango dira, 7tik 10era. Indautxu plazan eta ingurumarietan doako kontzertuak, lehiaketak, haurrentzako jarduerak eta askoz ekintza gehiago izango dira.
Zurbaranbarriko 2026ko jaiak
Bilboko Zurbaranbarri auzoak maiatzaren 8tik 17ra ospatuko ditu jaiak. Zurbaranbarriko 2026ko jaietan kontzertuak, gastronomia-lehiaketak, herri-kirolak, txorizo-jana eta beste hainbat jarduera izango dira.
Buiako 2026ko jaiak
Buia auzoak sanisidroak ospatzen ditu maiatzean. Besteak beste, tortilla-lehiaketa, sardina-jana, jolasak, txistularien kalejira, nekazaritza- eta artisautza-produktuen azoka eta musika izango dira. Halaxe, beraz, Buiako 2026ko jaiak: maiatzaren 16tik 17ra.
Ibarrekolandako 2026ko jaiak
Maiatzaren 29tik ekainaren 7ra izango dira Ibarrekolandako jaiak. Zain dituzu erromeria, kontzertuak, kuadrillen arteko desafioa, haurrentzako jarduerak, herri-bazkaria, txistularien kalejira, dantzak, lehiaketak eta askoz gehiag. Ez huts egin!
Bilboko Zazpi Kaleetako 2026ko jaiak
Bilboko Zazpi Kaleak jaietan izango dira maiatzaren 27tik 31ra. Bilboko auzoetako maiatzeko azken jaiak dira Zazpi Kaleetakoak. Zer izango duzu zain? Kalejira, elektrotxaranga, DJa, gastronomia-lehiaketak, tailerrak...Santiago plazan eta Plaza Berrian.
Artazuko 2026ko jaiak
Artazuko jaiek emango diote hasiera Bilboko 2026ko ekaineko egutegiari: 4tik 7ra ospatuko dira. Artazuko jaietan inoiz ez dira falta kontzertuak, DJa, kalejira, gastronomia...
Otxarkoagako 2026ko jaiak
Txosnak, kontzertuak, tortilla-lehiaketa, dantzaldia, kuadrillen jaitsiera, herri-bazkaria, karaokea, poteoa, tailerrak eta beste hainbat ekintza Otxarkoagan, Ugarte plazan bereziki. Halaxe, beraz, Otxarkoagako 2026ko jaiak: ekainaren 5etik 14ra.
Altamirako 2026ko jaiak
Ekainaren 6tik 14ra ospatuko dira Altamirako jaiak Bilbon. Urtero egin ohi dituzte txorizo-jana, kuadrillen jaitsiera, kontzertuak frontoian, gastronomia-lehiaketak, haurrentzako diskofesta eta beste ekintza batzuk.
Abusuko 2026ko jaiak
Ez galdu Abusuko 2026ko jaietako jarduerak eta jaien aurrekoak, ekainaren 10etik 28ra. Urtero izaten dira DJak, gastronomia-lehiaketak, kuadrilla-jolasak, txosna, erromeria, pintxo-potea, artisau-azoka, orkestrak eta kalejirak.
Atxuriko 2026ko jaiak
Bilboko Atxuri auzoko jaiak ekainaren 11tik 14ra izango dira. Gastronomia-lehiaketak, haurrentzako tailerrak, txokolate-jana, kontzertuak, kalejira eta bestelako jarduerak izango dira Bilboko beste auzo bateko jaietan.
Iralako 2026ko jaiak
DJa, kontzertuak, haurrentzako jarduerak, eta kaleko animazioa izango dira Bilboko Irala auzoko 2026ko jaietako ekintza nabarmenetako batzuk, ekainaren 12tik 21era.
Basurtuko 2026ko jaiak
Oraindik ez dakigu Basurtuko 2026ko jaietako antolakuntzak zer duen prest ekainaren 19tik 20ra bitarterako. Baina ziur musika eta animazioa ez direla faltako.
Zurbarango 2026ko jaiak
Bilboko Zurbaran auzoko 2026ko jaiak ekainaren 19tik 21era izango dira. Txosna, pregoia eta txupina, DJa, gastronomia-lehiaketak, txorizo-jana, herri-bazkaria eta ginkana izaten dituzte normalean.
Erriberako 2026ko jaiak
Erriberako jaiak 2026ko ekainaren 25etik 28ra izango dira. Musika, animazioa eta dibertsioa ziurtatuta daude, Bilboko auzoetako 2026ko ekaineko jaiei agur esateko.
Errekaldeko 2026ko jaiak
Konpartsen eta kuadrillen jaitsiera, kontzertuak, dantzaldiak, dantza-alardeak, tailerrak, gastronomia-lehiaketak, haurrentzako jaia eta beste hainbat jarduera zain izango dituzu Errekaldeko 2026ko jaietan, ekainaren 26tik uztailaren 5era.
Arangoitiko 2026ko jaiak
Oraindik ez dakigu noiz izango diren Arangoitiko 2026ko jaiak: Txapel Jaiak. Ez dira faltako, urtero legez, kuadrillen jaitsiera, pregoia, diskofesta, poteo musikala, erromeria, gastronomia-lehiaketak, apar-festa eta herri-bazkaria.
Santutxuko 2026ko jaiak
Santutxuko 2026ko jaiak uztailaren 11tik 19ra izango dira. Basarrateko zelaian kontzertuak, kuadrillen arteko olinpiadak eta gastronomia-lehiaketak izango dira.
Bilbo Zaharreko 2026ko jaiak
Kontzertuak, bazkariak, tailerrak, erromeria, trikipoteoa..., hori guztia aurkituko duzu Bilbo Zaharreko 2026ko jaietan, uztailaren 22tik 26ra. Udako plan ezin hobea da Bilboko auzoetako jaiak ezagutzea.
Bilboko 2026ko San Inazio jaiak
Bilboko San Inazio auzoak 2026ko uztailaren 24tik 31ra ospatuko ditu jaiak. Bilboko San Inazioko jaietan inoiz ez dira falta aire zabaleko kontzertuak, kuadrillen jaitsiera, gastronomia-lehiaketak, herri-kirolen erakustaldia, erraldoien kalejira, txikientzako jarduerak eta mozorro-desfilea.
Olabeagako 2026ko jaiak
Bilboko auzoetako jaien egutegiak aurrera jarraitzen du irailean Olabeagan. Olabeagako 2026ko jaiak irailaren 4tik 13ra izango dira. Hauek guztiak gozatu ahalko dituzu: herri-bazkaria, Vibra Olabeaga jaialdia, haurrentzako jolasak, arratsaldepasa, herri-kirolen erakustaldia, gastronomia-lehiaketak eta beste jarduera asko.
Solokoetxeko 2026ko jaiak
Zumarraga plaza izaten da Solokoetxeko jaien epizentroa. Bilboko auzo honetako jaiak pregoiarekin, txupinarekin eta txosna irekierarekin abiatzen dira. Eta, ondoren, kontzertuak, mozorro-lehiaketa, txikientzako festa, gastronomia-azoka, herri-bazkaria, arte- eta artisautza-azoka... Halaxe, beraz, Solokoetxeko 2026ko jaiak: irailaren 10etik 13ra.
Arabellako 2026ko jaiak
Bilboko Arabella auzoak irailean ospatzen ditu festak. Kontzertuz, txosnaz, erromeriaz, DJez, paellaz, haur-jolasez, apar-festaz eta, bereziki, dibertsioz betetako lau egun. Ez galdu Arabellako 2026ko jaiak, irailaren 10etik 13ra.
Miribillako 2026ko jaiak
Miribillako auzoko jaiek hamar egun irauten dute. Zer aurkituko duzu han? Kontzertuak, arratsaldepasak, gastronomia-lehiaketak, apar-festa, mozorro-lehiaketa, txosna..., eta askoz dibertsio gehiago. Gogoan hartu Miribillako 2026ko jaien egunak: irailaren 11tik 20ra.
Mallonako 2026ko jaiak
2026ko iraileko jaiek Mallonako auzoan jarraitzen dute. Dantzaldia, bingo musikala, kontzertuak, gastronomia-lehiaketak, apar-festa, kuadrillen bazkaria, Mallonako galtzadaren igoera herrikoia, bilbainadak eta beste ekintza asko izango dituzu zain Mallonan. Mallonako 2026ko jaiak irailaren 16tik 20ra izango dira.
San Adriango 2026ko jaiak
Bilboko San Adrian auzoko jaiak pregoiarekin eta txupinazoarekin hasiko dira izen bereko etorbidean. Kontzertuak, txistorra-jana, kuadrillen lehiaketa, kalejira, tortilla-lehiaketa eta tailerrak izango dituzu zain. Zoaz San Adrian auzora, irailaren 17tik 20ra.
Masustegiko 2026ko jaiak
Masustegi, Monte Caramelo eta Cobetas auzoetako jai-batzordeak urtero antolatzen ditu San Gabriel jaiak. Gozatu Masustegin musika, muskuilu-eguna, txarangak, landa-bazkaria, haurrentzako jolasak, gastronomia-lehiaketak eta kirola. Halaxe, beraz, Masustegiko 2026ko jaiak: irailaren 19tik 27ra.
Uribarriko eta Matikoko 2026ko jaiak
Uribarrin jarraitzen dute irail amaieran eta urri hasieran Bilboko auzoetako 2026ko jaiek. Bilboko Uribarriko eta Matikoko 2026ko jaiak irailaren 25etik urriaren 4ra ospatzen dira, eta begira zer izango duzun zain: kontzertuak, haurrentzako jarduerak, kaleko animazioa, pintxo-lehiaketa, azoka...
Zorrotzako 2026ko jaiak
Zorrotzako auzoak kuadrillen jaitsierarekin, pregoiarekin eta txupinarekin hasten ditu jaiak. Gero, segidan datoz kontzertuak eta dantzaldiak, artisautza-azoka, herri-kirolak, gastronomia-lehiaketak, kalejirak eta herri-bazkaria. Egin bisita Zorrotzako 2026ko jaietara, irailaren 25etik urriaren 4ra.
San Frantziskoko 2026ko jaiak
San Frantzisko auzoak itxiko du Bilboko auzoetako 2026ko jaien egutegia urrian. Janaria, musika eta dibertsioa dira Sanfraneko jaien osagaiak. Urriaren 2tik 4ra ospatuko dira San Frantziskoko 2026ko jaiak Bilbon.
Orain badakizu aurten zenbat jai dituzun zain Bilboko auzoetan. Ondo pasa!
