Aurtengo udan, gozatu Bilboko auzoetako jaiez. Errekaldeko 2026ko jaiak izango dira ekainaren 26tik uztailaren 5era. Kontzertuak, txosnagunea, gastronomia-lehiaketak, haurrentzako jarduerak… izango dira, eta, nola ez, Errekatartalo maskota ere hantxe izango da. Hemen ikus dezakezu Errekaldeko 2026ko jaietako egitaraua.

Errekaldeko 2026ko jaietako egitaraua

Fiestas de Rekalde 2026

Irudia: Errekatartalo Jai Batzorde

Bilboko Errekalde auzoan jaiak izango dira 2026ko ekainaren 26tik (ostirala) 2026ko uztailaren 5era (igandea). Hamar egun txosnagunean primeran pasatzeko eta Errekaldeko plazan kokatutako agertoki nagusian jarduerak eta kontzertuak ikusteko.

Ikusi hemen Errekaldeko 2026ko jaietako egitarau osoa; aurten ere ez du hutsik egingo Errekatartalok.

2026ko ekainak 26, ostirala: LGBTI Eguna

  • 20:00. Konpartsa eta kuadrillen jaitsiera Adiskideak fanfarreak alaituta. Ibilbidea: Larraskitu, Ziudadela, Miarritze, Villabaso, Leon de Uruñuela, Kukutza plaza, Gordoniz, Plaza.
  • 21:15. Jaietako pregoia Fernando Ortegaren eskutik. Txupinazoa eta txosnen irekiera.
  • 21:30. Errekaldeko Drag Gala (House of Basqueers).
  • 23:30. Zezensuzkoa.
  • 23:45. Dj Sukha & Dj May O'naisse.

2026ko ekainak 27, larunbata: Emakumeen Eguna

  • 11:30. Sukalki-lehiaketa. Izen ematea Zohardian.
  • 12:00. Argazki-erakusketa: Zutitzen-en, Errekaldeko Emakume Feministen taldearen, historia. Plazan.
  • 12:00 emakumeen pilota partida, Mena-Gaston eta Latatu-Uriarte taldeen artean, frontoian.
  • 12:30. Kontzertua: Big-Bang (Bilbao Musika).
  • 13:30. Emakumeen Pilota Partidako sari-banaketa, plazan.
  • 14:00-14:15. Epaimahaiari sukalkia aurkezteko epearen amaiera eta sari-banaketa.
  • 17:00. Mahai-jokoak: Musa eta partxisa.
  • 17:30. DJ tailerra eta mural-margoketa (Itaia), eta izozkiak Urkilaren txosnan.
  • 18:30. Euskarri tropical.
  • 19:00. Liburu-trukea Onki-Xinen..
  • 19:00. Flashmoba plazan (Zutitzen eta Nuk7).
  • 19:30. Antzerkia: Eduardo Mendicuttiren "El primer amor" antzezlana Aluzetako lokalean.
  • 19:30. Sorpresa Arraizpeko txosnan.
  • 20:00. Poteo Feminista, plazatik hasita.
  • 22:00. Ekitaldi feminista plazan (Zutitzen).
  • 22:30. Zezensuzkoa.
  • 22:45. Dantzaldia Kresala taldearekin.

2026ko ekainak 28, igandea: Herrien Eguna

  • 10:30. Murala eta graffitia margotzea (Txoriak).
  • 12:00. Trabesti-poteoa auzoan (House of Basqueers).
  • 12:30. Kalejira auzoan Arraizperekin.
  • 13:00. Arraizpeko Gazteak dantza-taldearen erakustaldia.
  • 14:00 - 15:00. Marianito musikala Zohardiaren txosnan, SKCk girotuta.
  • 15:00. Elkartasun-bazkaria Txoriak elkartean.
  • 17:00. Mahai-jokoak: tutea eta xakea.
  • 17:30. Dantza afrikarren tailerra, AfricanVibes.
  • 18:30. Lanbasa-jaurtiketa, areto-futboleko gunean (Gazte Konpartsa).
  • 19:00. Liburu-trukea Onki-Xinen.
  • 19:00. 21:00. Kubaren aldeko mojito solidarioak, plazan.
  • 19:30. Auzo Arimaren "Taupada" antzezlana, Kukutza plazan (Bizitegi).
  • 19:45. Palestinaren aldeko ekitaldia.
  • 20:00. Txistorra-jatea.
  • 20:30. Bizikleta geldoen lasterketa, areto-futboleko gunean (Puxka).
  • 21:00. Basque Samba-ren kontzertua.

2026ko ekainak 29, astelehena: Kuadrillen Eguna

  • 17:00. Tortilla-lehiaketa.
  • 18:30. Txapela-jaurtiketa, areto-futboleko gunean.
  • 18:30. Igel-lehiaketa, Jesus tabernan.
  • 18:30. Ekidaren "faxista bat hiltzeko hamaika modu" erakusketa (Urkilaren txosna).
  • 19:00. Liburu-trukea Onki-Xinen.
  • 20:00-20:15. Tortillen aurkezpena.
  • 20:00. Paperezko hegazkinen nazioarteko txapelketa, areto-futboleko gunean (Irrikalde).
  • 20:15. EROSKIk emandako produktuen zozketa.
  • 20:15. MemorialBienve parrokian, koruak.
  • 21:00: Tortilla-lehiaketaren sari-banaketa.
  • 21:30. Uki Selektah Sound System plazan.

2026ko ekainak 30, asteartea: Umeen Eguna

  • 11:00 14:30. Haurrentzako jaia: puzgarriak. Jokoak eta tailerrak.
  • 17:00 19:00. Haurrentzako jaia: puzgarriak. Merkatruke Plazan (Aluzeta).
  • 17:00. Magia-tailerra.
  • 17:30 umeentzako "Lorezaintza auzoan" tailerra, plazan.
  • 18:00 19:30 Errekalderen historia politikoari buruzko ibilaldi gidatua Onki-Xinekin.
  • 19:00. Dantza-kanta Arraizpen.
  • 19:00. Areto-futboleko finalerdia - SD Iturrigorri.
  • 19:00. Liburu-trukea Onki-Xinen.
  • 19:15. Haurrentzako NUK7 erakustaldia eta zunbako masterclassa guztiontzat.
  • 20:00. Pintxo-potea Jai Batzordearen txosnan.
  • 20:00. Areto-futboleko finalerdia - SD Iturrigorri.
  • 21:15. DJ Xaibor, Zohardia.

2026ko uztailak 1, asteazkena: Euskaraz Bizi Eguna

  • 12:30. Ur-gerra areto-futboleko gunean (Sutargi Errekaldeko gazte asanblada).
  • 13:00-15:00. Bloody Marys Euskarriren txosnan (Puxka).
  • 15:00. Euskarriren bertso-bazkaria Unai Mendiburu eta Inazio Vidalekin.
  • 17:00-18:00. Magia-ikuskizuna, Kukutza plazan.
  • 17:30-20:30 artisau- eta nekazaritza-produktuen erakusketa.
  • 18:00-19:30 Errekalderen historia politikoari buruzko ibilaldi gidatua Onki-Xinekin.
  • 17:30. Kaxa-dorreen lehiaketa, plazan (Gazte Konpartsa).
  • 18:30. Ekidaren "faxista bat hiltzeko hamaika modu" erakusketa (Urkilaren txosna).
  • 19:00. Liburu-trukea Onki-Xinen.
  • 19:00. "Veneno Inmortal" taldearen kontzertu akustikoa Lauko tabernan.
  • 19:30. Burritoak Onki-Xinen.
  • 20:00. Pintxo-potea Jai Batzordearen txosnan.
  • 20:30. Fruiztariak taldearen kontzertu ibiltaria.

2026ko uztailak 2, osteguna: Gazteen Eguna

  • 11:00. Auzoan graffitiak eta murala margotzeko eguna.
  • 13:00. Aurklip taldearen kontzertua Bizitegiren eskutik, plazan.
  • 13:00. Mojitoak eta marianitoak Gazte Konpartsaren txosnan.
  • 15:00. Herri-bazkaria.
  • 17:00. Bazkalosteko bakarrizketa: Asier K, Manex Astigarraga eta Odei Fernández.
  • 18:00. Mauxitxa txaranga auzoan, plazan hasita (Gazte Konpartsa).
  • 18:30. Arraizpeko gazteen festa.
  • 19:00. Liburu-trukea Onki-Xinen.
  • 19:30. Saltsa-eskolak, Kukutza plazan.
  • 20:00. Pintxo-potea Jai Batzordearen txosnan.
  • 21:00. Animazioa: Arraizpe Abesbatza, Pagasarri Abesbatza eta Errekaldeko Abeslariak Abesbatza.
  • 20:00. La Furia eta K-Bless taldeen kontzertua.

2026ko uztailak 3, ostirala: Elkartasun Eguna

  • 11:30. Haurrentzako jokoak eta tailerrak.
  • 17:30 - 18:00. Kontzentrazioa Daniri elkartasuna adierazteko.
  • 18:00. "Rolling Circus" ikuskizuna, Mr. Javitxus.
  • 18:00-20:00. Bingo musikala + mojitoak, Kukutza plazan.
  • 18:00 WOD (crosstraining) erakustaldia eta entrenamendua areto-futboleko gunean (Errekaldebox).
  • 19:00. Liburu-trukea Onki-Xinen.
  • 19:00. Areto-futboleko txapelketa - SD Iturrigorri.
  • 19:00-21:00. Karro-poteoa plazatik hasita, Puxkarekin.
  • 19:00-21:00 Mozkor Alaiak taldearen kontzertua Txoriak txosnan.
  • 20:00. Areto-futboleko txapelketaren finala - SD Iturrigorri.
  • 20:00. Pintxo-potea Jai Batzordearen txosnan.
  • 21:00. Txoriak taldearen kontzentrazioa. Denak etxean egon arte!
  • 21:15. Areto-futboleko txapelketako sari-banaketa, plazan.
  • 22:30. Dantzaldia Zutik taldearekin.
  • 00:00. Zezensuzkoa.

2026ko uztailak 4, larunbata

  • 12:00-15:00. Azoka Aspanovasen alde (Kalantxoe lokala).
  • 11:00. Marmitako-lehiaketa.
  • 12:00-14:00 aparra eta ur-jolasak Irrikalde areto-futboleko gunean.
  • 12:00. Bachata-tailerra Jaibako txosnan.
  • 13:00. Kuadrillen arteko lehiaketa. Izen ematea Jai Batzordearen txosnan.
  • 14:00-14:15. Marmitakoa aurkezteko epearen amaiera eta sari-banaketa.
  • 17:00. Hitzaldia: herri arabiar zapalduak: Sahara eta Palestina
    (Saharako tearen dastaketa) (Onkixin) El Caldo tabernan.
  • 18:00. Dardo-lehiaketa, El Caldo tabernan.
  • 18:30. DJa auzoan zehar (Urkila) plazatik hasita.
  • 19:00. Iturri lehiaketa eta hezur-jaurtiketa, areto-futboleko gunean (Irrikalde).
  • 20:30. Ziraun, Modus Operandi eta Rat-Zinger-en kontzertuak.

2026ko uztailak 5, igandea

  • 11:00-21:00. Tailerrak eta azoka txikia animaliak babesteko Felinos Bilbao taldearen eskutik.
  • 11:00. Paella-txapelketa (izen-ematea Arraizpe txosnan).
  • 12:00. Foren Carrón II. argazki-lehiaketaren erakusketa eta sari-banaketa.
  • 12:30. Slime-tailerra Zohardiaren txosnan.
  • 13:00. Aurresku-txapelketa. 13:00etatik aurrera, Kukutza Plazan, bermuta, Bertak girotuta.
  • 14:00-14:15. Paella aurkezteko epearen amaiera eta sari-banaketa.
  • 15:00. Kuadrillen bazkaria plazan.
  • 18:00. Getxo Herri Kirol Taldearen erakustaldia.
  • 20:00-22:00. Duo Sua.
  • 22:00. Zezensuzkoa eta azken traka.

Eta Errekalderen atzetik, jai gehiago izango dira Bilboko auzoetan. Kontsultatu datak eta egitarauak esteka honetan:

Goiburuko irudiaren iturria: Errekatartalo Jai Batzorde