Euskaltelek lehentasun argi bat du: gure bezeroek esperientziarik onena izatea Internetera konektatzean. Kontua ez da besterik gabe megak saltzea bakarrik, baizik eta ziurtatzea konektatzen zarenean sareak egonkortasun eta latentzia inbidiagarriarekin erantzungo duela.

XGS‑GPON teknologia duen azken belaunaldiko gure azpiegitura hedatu izanari esker, 1 Gb simetrikoko abiadurak eskaintzen ditugu gaur egun (nahiz eta sarea prestatuta dagoen 10 Gbps simetriko eskaintzeko). Baina, iragarki famatu batek zioen bezala, potentziak ez du ezertarako balio kontrolik gabe; horregatik hornitzen ditugu gure etxeak azken bideratzaileekin, Wi-Fi 6 eta Wi-Fi 7 baliatzeko eta mega bakoitza etxeko edozein txokotan zukutu ahal izateko.

Zuk estaldura ona izatea nahi dugu, zure gailu guztietatik arin konektatu ahal izatea, eta gutaz ahaztea eta zure zerbitzuaz ahalik eta gehiena gozatzea.

Zergatik da Euskaltelen sarea Euskal Herriko lehena?

nPerf aholkularitza independenteak urtero bezala oraintsu egindako txostenak berresten du bete-betean asmatu dugula kalitatearen alde apustu eginda: errendimendu global onena erakutsi duen operadorea gara, bigarren urtez jarraian (2025‑2026 aldia).

Hona hemen gure bezeroentzat aldea markatzen duten mugarriak:

  • Erabilera-esperientzia hobea: Euskaltelen abonatuek merkatuko prestaziorik altuenak izan dituzte 2026an.
  • Ahaztu "lag"-a: Latentziarik onena lortu dugu, eta hori ezinbestekoa da gamerentzat eta bideo-deiak izoztuta gera ez daitezen.
  • Nabigazio ultraazkarra: Web-kargaren abiaduraren rankingeko liderrak gara.
  • Streaming ezin hobea: Lehenengo aldiz, lehen postura iritsi gara YouTuberen bistaratzean.
  • Wi-Fi on-ona: nPerf-i esker, haririk gabeko seinalerik onena duten operadoreetako bat gara.

Datu errealak, ez promesak

Beharbada pentsatuko duzu esateagarik esaten dugula hori, kea baino ez dela. Baina ez da hala. Txosten horrek benetako probak dauzka oinarrian, erabiltzaileek berek eginak nPerf-en aplikazioaren bidez. Ez dira laborategiko zifrak, egunerokoan egindako milaka testen isla baizik.

Azterketa bereziki zorrotza da, sareak "puntako orduetan" (18:00etatik 23:00etara) nola jokatzen duen aztertzen baitu. Mundu guztia batera konektatuta dagoenean ere, gure sareak sendo eusten dio eta saturazioa saihesten du.

Gardentasuna: MasOrange taldearen datuak estrapolatuta lortzen ditugu Euskalteli buruzko emaitza horiek; izan ere, gure bezeroen konexioak ere neurtu dira, eta nPerf-en azterketan nagusi den zuntz-sare bera erabiltzen dugu.

Eta orain zer?

Datu horiek erakusten digute ildo beretik jarraitu behar dugula, eta ez dugula murriztu behar sarea eta gure bezeroen esperientzia hobetzeko egiten dugun ahalegina.

Euskaltelek etorkizunera begira jarraitzen du, Euskadin eta Nafarroan ahalik eta sarerik onena izan dezazun. Ez zuntzean bakarrik, baita mugikor-zerbitzuan ere, bai baitakigu konektatuta egotea, nabigatzea, telelana egitea, informatzea edo aisialdiaz gozatzea funtsezkoa dela zure bizitzan.