Giga gehiago behar dituzu? Megak falta dituzu asteburuetako ihesalditxoetarako? Ikusi nahi dituzu smartphonean Narcos-en denboraldi guztiak Netflixen? Edo Spotify, Deezer edo Apple Music entzuten lokartu nahi duzu?

Bada, datuak emango dizkizugu. Giga mugagabeak. Zure nabigazioa ezerk ere eten ez dezan! Hemendik aurrera, ez duzu Euskaltelen aplikazioan begiratu behar izango ea zenbat giga gelditzen zaizkizun. Giga mugagabeen lau bonu prestatu ditugu aplikaziorik ezagunenak eta smartphonean gehien baliatzen ditugun gauzak lasai asko erabiltzeko: musikarik onena nahi bezain luze entzuteko edo nahi adina datu gastatzeko asteburuetako ihesalditxoetan. Eta hau da berririk onena: badakizu zenbat kostatzen den bakoitza? Freskagarri batek eta bi pintxok balio dutena: 5 euro hilean.

Sare sozialak+ bonua

Sare sozialetan jo eta su ibiltzea gustatzen zaienentzat sortu dugu bonu hau. Sare sozialak+ bonuari esker, Facebook, Instagram, WhatsApp edo Tinder erabiltzen dituzunean, ez dituzu kontsumituko kontratatua duzun tarifako gigak. Hau da, nahi adina erabil ditzakezu zure sare sozial gogokoenen aplikazioak. Bonuan sartuta dauden aplikazioen zerrenda osoa ikusteko, sakatu hemen.

Bideoa+ bonua

Telebista-pantaila bihurtu da smartphonea. Mugikorrean ikusten ditugu gure youtuber gustukoenak, Twitch-eko partidarik onenak edo Netflixeko telesailak. Bideoko eta streaming-eko aplikazioek giga asko kontsumitzen dituzte, eta, batzuetan, konturatu gabe... akabo datuak, eta, beraz, WiFi bila eman behar gero hilabete osoa. Bideoek ez ditzaten xahutu gure tarifako giga guztiak bideo+ bonua sortu dugu. Aplikazio hauetako trafikorako balio du, besteak beste: Youtube, HBO, Netflix, Twitch, Amazon Prime Video eta beste asko.

Musika+ bonua

Nork ez du erabiltzen mugikorra musika entzuteko? Spotify, Soundcloud, Apple Music, Deezer, Tidal, Google Play Music, Shazam… Entzungailuak jarri eta egun osoa playlist batetik bestera jauzika ibiltzen zaren horietakoa baldin bazara, eskuratu musika+ bonua, atsegin duzun musikaz gozatzeko, kalitaterik onenarekin eta gigarik xahutu gabe.

Asteburuak+ bonua

Astean zehar offline egoten bazara, baina asteburuan mendekua hartu eta aste guztiko datuak erretzen dituzun horietakoa baldin bazara, asteburuak+ bonua duzu aukerarik egokiena. Ostiraleko 14:00etatik asteleheneko 00:00etara kontsumitzen dituzun giga guztiak sartzen dira.

Interesgarria, ezta? Bonu horiek kontratatzeko, nahikoa da dei mugagabeak eta 10, 25 edo 50 GB-ko datuko tarifako bezeroa izatea. Bonuen kondizioak eta bakoitzean sartzen diren aplikazioak zein diren jakin nahi baduzu, sakatu hemen. Erre nahi adina datu beldurrik gabe zure aplikaziorik gogokoenetan!