Euskaltelek Wi-Fi 7 bideratzailea merkaturatu du, etxe eta negozioetarako haririk gabeko teknologia berri bat, etorkizuneko aplikazioei ateak irekitzen dizkiena. Berrikuntza honi esker, telekomunikazio-merkatuko abangoardian kokatu da euskal telekomunikazio-operadorea, 10 Gb/s-eraiko zuntza (XGSPON), Wi-Fi 6E eta 5GStand Alone (SA) merkaturatu zituenean egin zuen bezala.
Balio handiko paketeetan eskainiko du Euskaltelek Wi-Fi 7, eta ez du aparteko kosturik izango. Lehendik bezero direnentzat nahiz bezero berrientzat egongo da eskura eskaintza berria, Netflix eta Max barne hartzen dituen Infinity paketea kontratatuz gero.
Abiadura ikaragarria, ahalmen handiagoa eta konexio egonkorragoa
Besteak beste, datuak transmititzeko abiadura handiagoa (banda-zabalera handiagoa), konexio-ahalmen handiagoa (aldi berean gailu gehiago konektatzeko), energia-aurrezpen handiagoa (efizientzia) eta segurtasun handiagoa eskaintzen ditu Euskaltelen WiFi 7 bideratzaile berriak.
Wi-Fi 7 estandarrari esker, 30 Gb/s-rainoko abiadura lor daiteke, aurreko wifiaren— Wi-Fi 6aren— halako lau; halaber, mota guztietako gailuak aldi berean konektatzeko aukera ematen du, sarearen pilaketarik, itxarote-denborarik (atzerapena), geldialdirik edo etenik (bufferinga) gabe, banda edo lotura ugari erabiltzen baititu aldi berean.
Hori dela eta, WiFi 7 bideratzailea ezin egokiagoa da, adibidez, onlineko jokoetarako, urruneko medikuntzarako, konexio asko behar dituzten lan-inguruneetarako (bulegoak, gestoriak…), 4K eta 8K-ko streaming bidezko edukien transmisiorako edo erantzun-denbora oso azkarrak (latentzia txikiagoa), sendotasun handiagoa eta interferentziarik gabeko konexioa behar dituzten beste aplikazio batzuetarako.
Jokoetarako eta streamingerako aukerarik onena
Latentzia oso txikia denez, joko-esperientzia ezin hobea da eta konexioa oso egonkorra. Abantaila horiekin eta Wi-Fi 7aren bidez lortzen den abiadura izugarriarekin —zuntz optikozko kablearekin lor daitekeen abiaduraren antzekoa—, ezin egokiagoa da jokoetarako eta streamingerako (gero eta gehiago egiten diren jarduerak biak ere).
Eta, hain zuzen ere, merkaturatzen ari diren azken belaunaldiko gailuak, hala nola Play 5 eta Iphone 16, bateragarriak dira Wi-Fi 7rekin.
Mediatek-en arabera, zeina teknologia horretako wifi chipset fabrikatzaile nagusietako bat baita, itxarote-denbora % 80raino hobetu daiteke ingurune oso aseetan, MLO (Multilink Operation) transmisioaren onurei esker. MLOren beste onuretako bat da trafikoa banda batetik baino gehiagotatik bidaltzen duela, eta, gainera, gai dela horiek trafiko-motaren arabera antolatzeko: motelenak (2,4 Ghz) lehentasunezkoak ez diren trafikoetarako (posta elektronikoa, software-eguneratzea atzeko planoan ) eta azkarrenak lehentasunezkoetarako, hau da, itxarote-denbora txikiagoa eta banda-zabalera handiagoa behar dutenetarako (bideokonferentziak, onlineko jokoak eta abar).
