Azken urteotan ospe handia hartu duen euskal izenetako bat da Iker.

Hala, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko 25 izen ugarienetako bat da.

Gainera, oso ohikoa da Euskal Herri osoan. Iker izeneko 48.000 pertsona daude. Izena XXI. mendean zabaldu denez, Iker izena dutenen batez besteko adina oso baxua da, ez baita 17 urtera iristen.

Iker izenaren jatorria

Iker izena geure-geurea da, Euskal Herrikoa.

Aranaren eta Eleizalderen euskal-izendegian (1910) jasotzen da izena, zeina Ikerne (gaztelaniazko Visitación) neska-izenaren gizonezkoentzako aldaera gisa sortu baitzen.

Hona hemen Iker izeneko pertsonen ezaugarrietako batzuk: pertsona aktiboak, sentiberak eta behatzaileak dira.

Iker izenaren esanahia

Iker izenak esanahi garbi eta zuzena du: albiste onak dakartzan hura.

Konnotazio positibo hori da mutilentzako euskarazko izen honen arrakastaren arrazoietako bat.

Gainera, izen laburra da, eta ezaugarri hori guraso askoren gustukoa da; eta, horretaz gain, soinu atseginekoa da.

Iker izeneko gizonak

Iker izena oso zabalduta dagoenez, erraza da izen hori duten pertsona ezagun eta famatuak aurkitzea. Ezagunenetako batzuk dira Iker Casillas futbolari ohia, Bilbon bizi izan zena gurasoekin eta aitona-amonekin batera, eta Iker Jimenez Elizari “misterioaren kazetaria”, Gasteizen jaioa.

Baina beste Iker ezagun asko ere baditugu:

  • Iker Alvarez: Errenteriako futbolaria.
  • Iker Aramendia: Etxebarriko txirrindularia.
  • Iker Arretxe: pilotaria.
  • Iker Azkarate: Lazkaoko txirrindularia.
  • Iker Begoña: Bilboko futbolaria.
  • Iker Belaustegigoitia: Bilboko atleta.
  • Iker Beñaran: abeslaria.
  • Iker Cortes: Sestaoko arraunlaria.
  • Iker Diaz: Bilboko aktorea.
  • Iker Fernández: Donostiako snowboardera.
  • Iker Flores: Urdiaineko txirrindularia.
  • Iker Iriarte Iribar: Alegiako bertsolaria.
  • Iker Goenaga: Zizurkileko abeslaria.
  • Iker Garai: Gasteizko futbol-entrenatzailea.
  • Iker Galartza: Amezketako aktore, pailazo eta gidoilaria.
  • Iker Irribarria: Aramako pilotaria.
  • Iker Karrera: ultramaratoi-lasterkaria.
  • Iker Lastra: Bilboko aktorea.
  • Iker Piedrafita: abeslari, gitarra-jotzaile eta musika-ekoizlea.
  • Iker Romero: eskubaloi-jokalaria.
  • Iker González-Allende: unibertsitate-irakaslea eta literatura-kritikaria.
  • Iker Vicente: Donostiako aizkolaria.

Nola esaten da Iker izena beste hizkuntza batzuetan?

Iker izenak ez du baliokiderik beste hizkuntza batzuetan, itzulpenik ez duen euskal izena baita.

Lehenago esan dugunez, emakumeen baliokidea Ikerne da, eta haren gaztelaniazko baliokidea Visitación da. Baina Iker mutil-izenak ez du itzulpenik.

Izen % 100 euskalduna da. Horregatik, mutil-izen ezagunena izan zen 2010eko hamarkadan Araban eta Nafarroan, eta ezagunenetariko bat Gipuzkoan eta Bizkaian.