Beste zenbait lurraldetan bezalatsu, gure lurraldean ere badira Erdi Aroko Europako aztarnak. June eta beste euskal izen batzuetan ere gertatzen da hori. Hain zuzen, izen hori da osoenetariko bat eta, gainera, lotura du kultura handiekin.

Begien bistakoa da, halaber, gaur egun jaioberri askori jartzen dietela June izena.

June izenaren jatorria

June izenak Erdi Aroan du jatorria, XII. mendean. Gerora, izena bilakatuz joan zen, harik eta XX. mendean Juncal aldaera agertu zen arte. Gainera, Euskaltzaindiaren arabera, Ama Birjinak Irunen egin zuen agerraldi batekin du lotura izenak.

Gaur egun 6.000 emakumek baino gehiagok dute izen hori. Haietako gehienak Euskadin eta Nafarroan bizi dira. Deigarria da, halaber, emakume horien batez besteko adina 14 urte izatea. Beraz, ohiko aukera da jaioberrientzat. Hau da, moda-modako izena da.

June izenaren esanahia

Beste izen batzuek ez bezala, June izenak esanahi zehatza du. Hala ere, esan beharrekoa da mundu anglo-saxoian ere badagoela June izena, baina beste jatorri bat duela. Kasu horretan, ekaina esan nahi du.

Bestalde, diotenez, June izeneko emakumeak arduratsuak, familiartekoak, maitekorrak eta metodikoak dira. Horren guztiaren ondorioz, izen hori duten emakumeak babesarekin eta zainketekin lotzen dira.

June izeneko emakumeak

Pertsona gazte askok dute June izena, baina badira izen hori duten emakumezko erreferenteak ere.

  • June Harina: Gipuzkoako judo-txapelduna junior mailan.
  • June Crespo Oyaga: artista.
  • June Carmona: saskibaloi-jokalaria.
  • June Garitano: eskiatzailea.
  • June Fernández: kazetaria.
  • June Rivas: atleta.
  • June Orza: gimnasta.

Nola idazten da June izena beste hizkuntza batzuetan?

Juncal da June izenaren baliokide bakarra.

Gainerako kasuetan, June bere horretan idatzi eta esaten da beste hizkuntzetan.