Izen batzuk toki jakin batekoak dira sortzez, eta inguru horretako erlijio- eta kultura-iraganarekin zerikusia izaten dute. Horixe gertatzen da Izaro neska-izenarekin. Gainera, izen deigarria da, bai idazkeragatik, bai ahoskeragatik.

Izaro izenaren jatorria

Izaro izenaren jatorria gure lurraldeko legenda batean dago. Kontakizun horretan, Bermeoko uharte bat aipatzen da, eta herria liskarrean ari omen zen Mundakarekin, uharte horren jabetzaren kontura. Legendak dioenez, XV. mendean frantziskotarren komentu bat zegoen Izaro uhartean, eta hango fraide bat Bermeoko neska gazte batez maitemindu zen.

Elizgizona herrira joaten zen igerian gauero neskarekin elkartzeko, neskak gauero pizten zuen argi batek gidatzen zuela. Handik gutxira, neska gaztearen senide batek guztiaren berri izan zuen, eta argi bat piztu zuen ekaitz-gau batez. Fraideak murgil egin zuen igerian joateko, baina itota hil zen itsasoan.

Izaro izenaren esanahia

Izaro izenak izarra esan nahi du. Baina ez dugu ahaztu behar uharte baten izena dela. Hala ere, izenaren alderdi nabarmenena da ez dela ahaztuta geratu. Izan ere, Izaro izeneko ia 4.000 emakume daude. Gainera, haietako gehienak Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban bizi dira.

Nabarmentzekoa da emakume horien batez besteko adina 14 urte izatea. Datu horrek erakusten duenez, Izaro izenak moda-modan jarraitzen du. Deigarria da, halaber, Izaro izeneko 30 gizonezko inguru ere badaudela Euskadin. Bestalde, urriaren 21ean ospatzen da Santa Urtsula Izaroko zaindari santuaren eguna.

Izaro izeneko emakumeak

Izaro izena oso ezaguna da gure lurraldean, eta badira izen hori duten pertsonaia ezagunak ere; adibidez:

  • Izaro Andres Zelaieta: abeslaria.
  • Izaro Iraeta: telebista-aurkezlea.
  • Izaro Ieregi: artista.
  • Izaro Oliveira: txirrindularia.
  • Izaro Lestayo Azkue: traineruko ontziburua.
  • Izaro Zubiria Ibarguren: albaitari eta ikertzailea.

Nola idazten da Izaro izena beste hizkuntza batzuetan?

Izaro izena gure lurraldekoa da. Beraz, beste hizkuntza batzuetan ere jatorrizko idazkera eta ahoskera mantentzen dira. Antzinako ohiturak islatzen ditu izenak.