Nahia neska-izena Euskal Herriko kulturaren ikurretako bat da. Gainera, dituen esanahi eta konnotazioak kontuan hartuta, aukera interesgarria da lurralde honetan jaiotzen diren neskentzat, oso ezaguna izaten jarraitzen baitu.

Hala, gure lurraldeko aita eta amen izen gogokoenetariko bat da.

Nahia izenaren jatorria

Nahia izenaren jatorria euskal kulturan bertan dugu. Beraz, Euskadiko tradizioaren ikurretako bat da.

Batzuetan, euskarazko Nahia izena jatorri greziarreko Naia izenarekin nahasten da, baina bigarren horrek konnotazio eta esanahi desberdinak ditu erabat.

Gaur egun, Nahia izeneko 8.000 emakume inguru daude. Haietako gehienak Euskadin bizi dira, eta batez beste 11 urte dituzte. Datu horrek erakusten duenez, lurralde bateko tradizioak islatzen dituzten izenek aukera interesgarria izaten jarraitzen dute belaunaldi berrientzat.

Nahia izenaren esanahia

Nahia euskarazko hitza da, eta desira edo asmo esan nahi du. Batzuetan, borondate gisa ere itzultzen dute.

Bestalde, Nahia izenekoen ezaugarriak omen dira leialak, familiartekoak, gogotsuak, independenteak eta konprometituak izatea.

Buruargiak, zuhurrak eta lagunkoiak ere omen dira. Horregatik guztiagatik, Euskadiko izen osoenetariko bat da Nahia.

Nahia izeneko emakumeak

Gaur egun ez da zaila Nahia izeneko emakume entzutetsuak aurkitzea. Hala ere, kontuan hartu behar da beste hizkuntza batzuetako aldaerak dituztela beste emakume askok ere.

  • Nahia Láiz: aktorea (1983).
  • Nahia Sillero: Bilboko aktorea (2000).
  • Nahia Zubeldia: Lapurdiko artista (1982).
  • Nahia Sasco: Lekuineko bertsolaria (1998).
  • Nahia Idoiaga: Bilboko psikologoa (1985).
  • Nahia Zudaire Borrezo: Usurbilgo igerilaria (2004).

Nahiaren santu-eguna

Nahiak ez du bere santu-eguna ospatzeko egun jakinik. Horrenbestez, azaroaren 1ean ospatu dezakete, Santu guztien egunean.

Nola idazten da Nahia izena beste hizkuntza batzuetan?

Nahia izena euskarazkoa denez, ez du itzulpenik beste hizkuntza batzuetan. Hau da, izena geure-geurea da, eta berdin idazten da hizkuntza guztietan.

Bitxikeria gisa, Nahiaren aldaerak adieraziko ditugu: Gure eta Nahikari.