Ander euskal izena oso ezaguna da, bai Euskadin, bai beste lurralde batzuetan.

Duen soinu politak, esanahiak eta izen laburra izateak eragin dute izena hainbeste zabaltzea.

Bitxikeria gisa, esango dugu izen hau askotan Jon izenarekin batera joaten dela.

Ander izeneko 15.000 pertsona baino gehiago daude, eta haien batez besteko adina 21 urte da. Beraz, azken hamarkadetan ospe handia izan du izenak.

Ander izenaren jatorria

Kultura grekoaren aztarna Europako herrialde gehienetan zabaldu da. Iragan hori alderdi askotan ikusten da, baita izenetan ere. Horregatik iraun du grekotik datorren Andros izenak.

Izen horren aldaera bat da Ander.

Ander izenaren esanahia

Olinpo mendia erreferentziazko tokia da mitologia grekoan. Han bizi dira jainko gehienak. Erdijainkoak ere joan daitezke mendi horretara, eta, hain zuzen, erdijainko baten propietateak lotzen zaizkio Ander izenari. Izenari ematen zaizkion esanahien ondorioa da hori. Izan ere, adjektibo hauek lotzen zaizkio, besteak beste: sendo, ausart, borrokalari, kementsu.

Ander izenak jatorri indoeuroparra duela ere uste da. Kasu horretan, hauek izango lirateke esanahiak: botere sinestezin eta irabazle. Kontuan izan behar da Euskadiren eta kultura zeltaren arteko harremana oso estua izan zela, eta horren aztarnak ditugu izenetan eta haien esanahietan.

Ander izeneko gizonak

Anderren santu-eguna azaroaren 30a da.

Egun horretan ospatzen dute beren santua Ander izeneko famatuek ere. Hona hemen haietako batzuk:

  • Ander Garitano Urquizu: futbolaria.
  • Ander Vilariño Facal: automobilismoko pilotua.
  • Ander Alaña: futbolaria.
  • Ander Arruti: saskibaloi-jokalaria.
  • Ander Arzelus: idazlea.
  • Ander Cortés: esport-castera eta streamera.
  • Ander Etxegoien: arraunlaria.
  • Ander González: telebista-aurkezlea eta chefa.

Nola esaten da Ander izena beste hizkuntza batzuetan?

Ander izena oso ezaguna da Euskal Herrian, baina jatorri grekoa duela kontuan hartuta, Europa guztian oso zabalduta dagoela ikusten dugu, tokian tokiko aldaerekin.

Ikus dezagun nola itzultzen den Ander beste hizkuntza batzuetan:

Hizkuntza Itzulpena
Alemana Andreas
Bretoiera Andreo, Andrev
Gaztelania Andrés
Flandriera Andries
Frantsesa André
Galiziera André
Ingelesa Andrew, Andy
Italiera Andrea
Portugesa Andrés, Andreu
Errusiera Andreï