Aiur izenak atentzioa ematen du, funtsezkoa izan baita zenbait puntu geografikotako antzinako kulturetan.

Duela oso gutxi hasi da ospea hartzen, XXI. mendean, eta seme bat izatera doazen gurasoen gogokoenetariko bat ari da izaten.

Aiur izenaren jatorria

Gaur egun ez dago Aiur izenaren jatorriari buruzko teoria garbirik. Diotenez, grekoan, sanskritoan eta arabieran izan dezake jatorria.

Gaur egun 1.000 gizonek baino ez dute izen hori, eta haien batez besteko adina 5 urte da. Beraz, oso denbora gutxi da izena Euskadin eta Nafarroan zabaldu dela, laburra eta geurea delako, euskal kulturan errotua.

Aiur izenaren esanahia

Aiur izenaren esanahiek bere jatorri posibleekin dute lotura. Izenaren jatorri sanskritoa aztertuz gero, hiri txiki esan nahi du. Aldiz, haren jatorri arabiarra hartzen badugu kontuan, bizitza edo bizitza-luzera esan nahi du. Eta, gainera, bertsio kristaua ere izan dezake, Biblian Ayyur izeneko figura bat agertzen baita.

Aiur izenaren inguruko misterioaren eraginez, ospea hartu du Espainian, baita Mexikon, Argentinan eta beste herrialde batzuetan ere. Parekorik ez duen izen original bat da. Bitxikeria gisa, astrologian esaten denez, Aiur izeneko pertsonak ameslariak eta sormen handikoak dira. Gainera, judutarrek Aiur hitza erabiltzen dute airea adierazteko.

Aiur izeneko gizonak

Aiur izenaren jatorriaren eta haren esanahiaren inguruko misterioaren ondorioz, eta izen hori duten pertsonen adin baxuagatik, ez dago izen hori duten pertsonaia famatu askorik. Hala ere, une honetako goranzko joerak jarraitzen badu, laster izango dira.

Nolanahi ere, badira erreferentzia batzuk:

  • Aiur Illarreta Beñaran: munduko kayak-txapelduna.
  • Aiur Lertxundi: atleta.
  • Aiur Platero: piraguista.

Nola idazten da Aiur izena beste hizkuntza batzuetan?

Aiur izenak ez du aldaerarik beste hizkuntza batzuetan.

Euskal izena denez, ez du itzulpenik edo aldaerarik beste herrialde eta hizkuntza batzuetan.
Hori dela eta, interes handikoa da guraso askorentzat, badakite-eta haien seme izango denak gure kulturan errotutako izena edukiko duela.