Euskadiko izen ugari beste lurralde batzuetako jaioberriei ere jartzen zaizkie, gero eta gehiago. Izenen doinuari, idazteko moduari eta esanahiari esker gertatzen da hori.

Asko zabaltzen ari den izen horietako bat da Markel.

Markel izenaren jatorria

Markel izenaren jatorriak lotura zuzena du erromatar kulturarekin; zehazki, Marte jainkoarekin, zeina zibilizazio horretako jainko nabarmenenetariko bat baita. Gerraren jainkoa da Marte, eta gerlari handi gisa irudikatzen da.

Beste batzuen ustez, Markel izenak San Martzelo aita santuari egiten dio erreferentzia; aita santu horrek 6 hilabete baino ez zituen eman kargu horretan, eta eliza ugari eraiki zituen, gurtza kristauak sustatzeko.

Euskal Herrian da ugariena Markel izena. Bestalde, pertsona horien batez besteko adina 13 urte da. Beraz, izenak badu indarra oraindik.

Markel izenaren esanahia

Markel izenak ez dauka esanahi zehatzik, baina hura idazteko eta ahoskatzeko moduak lotura garbia dute Marte jainkoarekin. Horregatik ematen zaio Martzeloren esanahia.

Gainera, diotenez, Markel izenekoek ezaugarri hauek dituzte: seguruak eta maitekorrak, nortasun handia dute, edta ez dituzte gatazkak saihesten. Alderdi horrek ere eragina izan du Markel izenaren arrakastan.

Markel izeneko gizonak

Markel izena oso ugaria denez, izen hori duten pertsona ezagunak ere badira Euskadin eta Nafarroan. Kirolariak dira haietako asko.

  • Markel Irizar: txirrindularia (1980).
  • Markel Bergara Larrañaga: futbolaria (1986).
  • Markel Susaeta: futbolaria (1987).
  • Markel Goñi: futbolaria.
  • Markel Zubizarreta: kirol-zuzendaria.
  • Markel Beloki: txirrindularia.

Nola idazten da Markel izena beste hizkuntza batzuetan?

Markel izenak aldaerak ditu Europako, Afrikako eta Amerikako hizkuntza batzuetan.

Hizkuntza Itzulpena
Alemana

Marcellus

Katalana Marcel
Frantsesa Marcel, Marceau
Gaztelania Marcelo
Ingelesa Martial, Marcellus
Italiera Marziale, Marcello
Portugesa

Marcelo

Errumaniera Marcél
Errusiera Markell
Arabiera مارسيلو